Euskadi Bono Dendak beste aldi bat izango du urriaren 17tik, lau milioi euro gehiagorekin aurrekontuan
Euskadi Bono Denda kanpainaren 2022ko edizioak beste aldi bat izango du, urriaren 17tik abenduaren 4ra bitartean, Eusko Jaurlaritzak asteartean onartu duenez. Halaber, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak kanpainaren aurrekontua handitzea erabaki du; hala, hasieran bost milioi eurokoa zen aurrekontu hori, azkenean, bederatzi milioikoa izango da, lau milioi handiagoa. Jaurlaritzak, kanpaina baliatuta, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko asmoa du.
Prentsa ohar bidez, Eusko Jaurlaritzak gogora ekarri du nola kanpainaren lehen aldiak emaitza onak izan zituela, eta euskal txikizkako merkataritzaren salmenten suspertzean bultzada eragin zuela. Ukrainako inbasioak ekonomian izandako ondorioengatik hartutako neurri osagarrietakoa da Euskadi Bono Denda.
Jaurlaritzak zehaztu duenez, aurrekontuaren igoerari eta truke aldi bien artean igarotako denborari esker, kanpainaren aurreko baldintzak aldatu ahal izan dira. Horrela, herritar bakoitzak gehienez ere bost deskontu bonu batu ahalko ditu, 50 euroko balioarekin truke aldi bakoitzeko. Hau da, pertsona batek lehen aldian esleitutako bonu guztiak kontsumitu izan balitu ere, kontsumitzailearen ondorioetarako, bigarren tarte hau kanpaina berri bat balitz bezala ulertuko da.
Bestalde, dio Jaurlaritzak, eta euskal merkataritza sektoreak berak eskatuta, bigarren aldiaren hasiera datorren urriaren 17ra atzeratuko da, eta 2022ko abenduaren 4an amaituko da. Horrela, kanpainak eraginkortasun handiagoz beteko du salmentak Gabonak heldu baino lehen suspertzeko helburua.
Bonuaren helburu nagusia tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea da, prezioen igoeraren ondorioz kontsumoa uzkurtu egin baita, batez ere, noizbehinkako ondasunetan. Mota askotako produktuak dituzten autonomoek, mikroenpresek eta merkataritza enpresa txikiek kudeatzen dituzten establezimenduek erabili ahal izango dute: ehungintza, oinetakoak, drogeria, burdindegia, etxeko ekipamendua eta dekorazioa, liburuak, paper denda eta bestelakoak. Gainera, hiriko merkataritza jarduerarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak gehitu dira, hala nola ile apaindegiak eta edertasun institutuak, garbitegiak, tindategiak, argazki zerbitzuak eta markogintza zerbitzuak.
Euskadin atxikitako establezimenduei buruzko informazioa web orri honetan kontsulta dezakete herritarrek.
Zer egin behar da deskontua lortzeko?
Bonu bakoitzak 10 euroko deskontua izango du, gutxienez 30 euroko erosketa eginez gero. Deskontu hori establezimenduan bertan egingo da, aldez aurretik bonua erosi beharrik gabe.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 16 urtetik gorako pertsonek eskuratu ahalko dituzte bonuak. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, 50 euroko balioa duten bost deskontu-bonu eskuratu ahalko ditu; hainbat establezimendutan edo establezimendu bakar batean erabili ahalko ditu, erosketa bakar batean edo gehiagotan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadi dago lan-absentismoaren tontorrean, % 9,4ko zifrarekin
Nafarroak, berriz, % 7,4ko absentismoa du eta azken bost urteetako daturik altuenera iritsi da. Bi erkidegoek gainditzen dute Espainiar Estatuko batez bestekoa.
Maderas de Llodioko langileak lanera itzuli dira 284 eguneko grebaren ostean
Enpresa batzordea eta Garnica akordio batera iritsi ziren joan den astean, lanera itzuli nahi izan duten kaleratuek itzultzeko aukera izan zezaten.
Renferen aldiriko trenak Hendaiara iritsiko dira urrian eta Frantziako abiadura handikoak Irunera, urtarrilean
Brinkola-Irun lineako trenak Hendaiara iristea ahalbidetuko duen akordioa sinatu berri dute Espainiako Garraio Ministerioak eta SNCF Frantziako tren konpainiak, Parisen. Era berean, TGV konpainiako tren lasterrak Gipuzkoako udalerrira arte helduko dira datorren urtetik aurrera.
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.