Donostiako Udala

2022/12/06 - 17:57
Jaurlaritzak eta zerbitzuburuek ''elkarrizketa'' eta ''konponbide'' hitzak jarri dituzte mahai gainean
Osakidetzak eta bereziki Donostialdeko ESiak bizi duen krisi larriaren inguruan, medikuak ez dira batere baretu atzo Gotzone Sagardui sailburuak emandako azalpenekin, eta egunero protestak egiten jarraituko dute.
2022/12/05 - 17:18
Hauek izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetako Gabonetako argien aldaketak
Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean Gabonetako argiak, zenbait aspektutan, murriztu egin dira; ordutegian, egutegian, bonbilla kopuruan edota gastuan.

2022/12/03 - 19:44
Ondarretako aterpea prest jartzeko eskatu dute Donostian, etxerik gabekoek gaua igaro ahal izan dezaten
Bere jardunagatik saria jaso berri duen Donostiako Hiritarron Harrera Sareak eskatu du azpiegitura hori "erabilerarik gabe ez uzteko", negu gorrian kalean lo egiten duen jendea dagoen bitartean.

2022/12/02 - 14:05
Javier Garcia Cogorro, 2023ko Urrezko Danborra
Bozeramaileen Batzordeak Viralgengo CEOa izendatu du urtarrilaren 20an emango dioten sariarekin.

2022/11/30 - 10:11
Garraio publikoaren gaineko deskontua 2023an ere mantentzea ''arduragabekeria'' dela uste du Eneko Goiak
Gaur egun garraio publikoan aplikatzen den % 50eko deskontua datorren urte osoan egongo da indarrean Gipuzkoan. Espainiako Gobernuaren erabakiaren zain egon gabe hartu du erabakia Gipuzkoako Garraio Agintaritzak. Donostiako Udalarekin desleial jokatzea egotzi dio PSE-EEri.

2022/11/15 - 11:39
Donostiako Udalak eta Defentsa Ministerioak akordioa lortu dute Loiolako kuartelei buruz
Eneko Goia alkateak 1.500 eta 1.700 etxebizitza artean eraikitzea aurreikusten duen operazioaren xehetasunak eman ditu. Donostiako Udalak 73 milioi euroren truke erosiko ditu lurrak.
2022/11/04 - 18:16
EAEko 14 erakundek eta elkartek bide segurtasunaren eta mugikortasun jasangarriaren aldeko ituna sinatu dute
Jaurlaritzak, hiru Aldundiek, Euskadiko hiru hiriburuetako Udalek eta hainbat erakundek, tartean EITB Mediak, 17 konpromiso hartu dituzte trafiko istripuen ondoriozko heriotzarik eta lesio larririk gabeko gizartea izatera iristeko.
2022/11/04 - 14:11
Garbiñe Ruiz, Ana Viñals eta Victor Lasa, Podemos Euskadiren alkategaiak Gasteizen, Bilbon eta Donostian
Aldundietarako, berriz, Miren Echeveste (Gipuzkoa), Eneritz de Madariaga (Bizkaia) eta David Rodriguez (Araba) izango dira zerrendaburuak, primarioetan hala erabakita.
2022/11/04 - 12:13
Euskadik Bide Segurtasunaren aldeko lehenengo itun sozial eta instituzional handia sinatu du
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du 14 erakunde eta elkartek trafiko-istripuen ondoriozko heriotzarik eta lesio larririk gabeko gizarte bat izatera iristeko konpromisoa.
2022/11/03 - 12:23
Eneko Goia, hotel berriei ezarriko zaizkien mugen inguruan: ''Oreka ez galtzen saiatu behar dugu''
Donostiako alkatea pozik agertu da turismoak utzi dituen datuekin. Hala ere, "turismoak neurririk ez badu, eragozpenak sortzen dituela" nabarmendu du.
2022/11/01 - 13:54
Milaka bisitari hilerrietan Santu Guztien Egunean, pandemia amaitu zenetik lehen aldiz murrizketarik gabe
Bereziki hiriburuetan, plan bereziak prestatu dituzte hilerrietan, jende pilaketak ekiditeko.

2022/10/31 - 16:13
Odon Elorzak primarioetan "inpartzialtasun falta" egon zela salatu du PSE-EEren Berme Batzordearen aurrean
Marisol Garmendiak irabazi zituen Donostiako PSE-EEren primarioak botoen % 67 eskuratuta. Odon Elorzak, berriz, botoen % 33 bereganatu zuen.
2022/10/29 - 19:09
ETAK 1980an hildako Juan de Dios Doval zuzenbide irakaslea gogoratu dute Donostian
Juan de Dios Doval Unibertsitateko zuzenbide irakasle zena gogoratu dute eta plaka jarri dute haren omenez, ETAk hil zuen lekuan, Donostiako Lorea auzoan. 1980an hil zuten talde armatuak Doval, UCD alderdiko exekutibako kidea, 37 urte zituela.
2022/10/27 - 11:45
Izagirre: ''Kritikatik harago konpromiso garaia da; EH Bilduk alternatiba bat eman behar du, sinesgarria''
EH Bilduren Donostiako alkategaiak azpimarratu duenez, koalizioak programa bat dauka herriari eskaintzeko. "Gaizki egindakoak edo herriarekin konektatu ez duten erabakiak" norabide berrian jartzeko asmoa agertu du.
2022/10/27 - 11:17
Izagirre: "Kritikatik harago konpromiso garaia da; EH Bilduk alternatiba bat eman behar du, sinesgarria"
EH Bilduren Donostiako alkategaiak azpimarratu duenez, koalizioak programa bat dauka herriari eskaintzeko. "Gaizki egindakoak edo herriarekin konektatu ez duten erabakiak" norabide berrian jartzeko asmoa agertu du.
2022/10/26 - 21:44
Hauek dira 2023ko maiatzeko udal eta foru hauteskundetarako baieztatuta dauden hautagaitzak
Hurrengo hauteskundeak maiatzean izango dira; orduan, herritarrek Udaletako eta Aldundietako euren ordezkariak aukeratuko dituzte. Kontsultatu alderdi bakoitzaren hautagaitzak Hego Euskal Herriko hiriburuetarako eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietarako.
2022/10/25 - 22:17
Urtaran ez da berriz izango EAJren Gasteizko alkategaia, eta Beatriz Artolazabalek hartuko du haren lekua
Bestalde, Arabako egungo ahaldun nagusia, Ramiro Gonzalez, berriz ere izango da hautagaia karguan jarraitzeko.
2022/10/23 - 20:09
Iriarte "sinetsita" dago EH Bildu izango dela Gipuzkoako lehen indarra
Maddalen Iriarte ahaldun nagusi izateko hautagaiak gipuzkoarren "benetako kezka eta beharrei" erantzun zuzena emateko konpromisoa erakutsi du. Donostiako alkatetza berreskuratu nahi du Juan Karlos Izagirrek, Udalaren eta herritarren arteko "loturak berrezartzeko".
2022/10/22 - 19:47
Eneko Goiaren hautagaitza berretsi dute Donostiako alkatetzarako
Lehen fasea amaituta, lehen bilera bat egin dute, hiriaren etorkizunerako ildo estrategikoak marrazten hasteko.

2022/10/21 - 13:59
Xabier Atristainen egoera salatzeko adierazpena onartu du Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak
Xabier Atristain ETAko presoa hirugarren espetxe gradutik bigarrenera pasa dute Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak eskatuta. Udalak bere kezka agertu du espetxe organuen ebazpenen aurka fiskaltzak behin eta berriz aurkezten dituen errekutsoen aurrean.