Donostiako Udalak frankistek hildako 24 udal-langileren heriotzak argitzeko kereila aurkeztu du
Donostiako Udalak frankistek hildako 24 udal-langile eta kargudunen heriotzak argitzeko kereila aurkeztu du ostegun honetan.
Eneko Goia Donostiako alkateak azpimarratu duenez, kereila aurkeztea "beste urrats bat da egia, justizia eta erreparazioa lortzeko bidean", Udalak frankismoaren eta Gerra Zibilaren biktimen inguruan bultzatzen duen bidean, hain zuzen ere.
Donostiako Udaleko funtzionarioen eta langileen "eskubideak urratu" zirela nabarmendu du prentsaurrekoan, eta Justiziak "ohorea eta izen ona" berreskuratzeko bideak aurkitu behar dituela esan du, eta jasandako bidegabekeria aitortzea.
Udaleko Memoria Historikoaren Kontseilu Sektorialeko lantaldeak egindako ikerketaren bidez, 24 udal-langileren kasuei buruzko txosten bat egin zen, heriotza eragin arte beren eskubideen urraketa jasan zuten pertsonen gaineko azterketa, hain zuzen ere.
Biktimen zerrenda:
1. Abalde Garcia, Angel
2. Aramendi Laca, Ignacio
3. Arrizabalaga Pildain, Jose
4. Artola Iraola, Miguel
5. Ayestaran Giordia, Miguel
6. Burutaran Ormazabal, Saturio
7. Catediano Fernandez, Vicente
8. Eguilegor Zugasti, Ignacio Maria
9. Fernandez Jauregui, Jose María
10. Frechilla Chico, Fulgencio
11. Iglesias Ansaño, Luis
12. Isasa Azcue, Jose
13. Martiarena Recondo, Ceferino
14. Navalón Ruiz, Cirilo
15. Peñalva Bartolome, Paulino
16. Pérez Quintana, Jose
17. Simon Arruti, Toribio
18. Sorondo Martinez, Domingo
19. Sorozabal Esnaola, Jose
20. Tulebras Pascual, Anastasio
21. Ugarte Sanchez, Jose
22. Ulacia Arcocha, Ramon
23. Zabala Fernandez, Millen
24. Zubiarrain Zabaleta, Jose