Donostiak hotelak eta erabilera turistikoko etxebizitzak irekitzeko baimenak emateari utzi egingo dio
Donostiako Udalak hotelak eta erabilera turistikoko etxebizitzak irekitzeko baimenak emateari utzi egingo dio, lantzen ari diren Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) onartu bitartean.
Eneko Goia Donostiako alkateak eta Nekane Arzallus Hirigintza Sostengagarriko zinegotziak eman dute neurriaren berri, gaur eguerdian. Esan dutenez, Udalbatzak onartzen duenean —martxoaren amaieran— sartuko da indarrean behin behineko araua, eta, gutxienez, urtebetez egongo da indarrean, harik eta behin betiko bihurtu arte.
Goiak esan duenez, hartutako erabakiaren helburua "jarduera turistikoa arautzea eta hirian hotel berriak irekitzeari mugak ezartzea" da. Bere hitzetan, "duela hamar urte hiriak defizita zuen hoteletako plazatan", baina "egoera politikoan izandako aldaketek eta mundu osoan gertatutako turismoaren hazkundeak hiriaren panorama aldatu dute". Orain, erantsi du, "Donostiak ostatu emateko eskaintza nahikoa du eta hotel berrien irekiera mugatzeko unea da".
Gaur iragarritako neurriak, bi eremu bereizten ditu hirian. Alde batetik, Antiguo-Ondarreta, Ategorrieta-Ulia, Erdialdea, Gros eta Ibaetako hirigintza-eremu guztietan baimenak orokorrean bertan behera geldituko dira, "kalifikazioa zeinahi izan ere". Eta bestetik, hiriko gainerako eremuetan galarazpena "bizitegi diren lur-sailetarako" izango da.
Alde Zaharra neurri berritik kanpo gelditu da, eremu horretan 2020tik mugatuta dagoelako ostatuen erabilera.
Halaber, arauak ez du eraginik izango kanping eta landetxetan.
Eustaten 2022ko datuen datuen arabera, Donostian 162 hotel eta pentsio daude egun, eta horietan 3.825 gela eskaintzen dituzte. Orotara, 18.000 plaza eskaintzen ditu hiriak, era guztietako ostatuak (hotelak zein etxebizitza turistikoak) kontuan hartuta. Azken sei urteotan % 40 hazi da kopuru hori.
Erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza pribatutako gela turistikoei dagokienez, otsailean mota horretako 1.352 etxebizitza zeuden erregistratuta (5.700 plaza) Udalean.
Bestalde, 2019arekin alderatuta, 2022an Donostiak % 16,5 bidaiari gehiago hartu zituen (862.872 pertsona 2022an) eta hoteletan igarotako gauen kopurua % 14,6 handitu zen (1.747.541 ).
Zure interesekoa izan daiteke
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
90 urteko pertsona bat hil da Bizkaiko egoitza batean, bero-kolpe batek jota
Guztira, 44 pertsona artatu ditu Osakidetzak astearte honetan (atzo halako bi), EAEn izandako tenperatura altuen ondorioz.
Dibortzioaren legeak 45 urte bete ditu
Lau hamarkada baino gehiago igaro diren arren, oraindik asko dago egiteko dibortzio-prozesuak erabat bidezkoak izateko. EAEn, 2015eko Familia Harremanen Legeari esker zama ekonomikoa arindu da zaintza partekatuarekin. Baina, Juntas y Revueltas elkartearen arabera, "ez dago jarraipen eta kontrol nabarmenik".
Baso-suteei aurre egiteko larrialdi-faseko 1. egoera ezarri du Segurtasun Sailak
Eusko Jaurlaritzak arreta handiz jokatzeko eta suteak eragin ditzakeen edozein jarduera saihesteko eskatu die herritarrei, batez ere landa-eremuetan, basoetan edo landaredi lehorretik gertu.
Auto-ilarak BI-30 errepidean, Barakaldon, 8. kilometroan izandako istripu baten ondorioz
BI-30 errepidean, Barakaldo parean, izandako istripu baten ondorioz, auto-ilarak sortu dira Galdakaorako noranzkoan, errei bat itxi ostean.
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan surik piztuko ez den herrien zerrenda
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak ezin direla zehaztu "presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.