Drogak
2019/08/31 - 14:00
23 pertsona atxilotu dituzte 2.800 marihuana landare aurkitzeagatik, Andaluzian
Guardia Zibilak 2.800 marihuana landare aurkitu ditu Malagan, Kordoban eta Sevillan egindako erregistroetan. 13 auto eta 13 eraikin erregistratu dituzte. Momentuz, 23 atxilotu daude.
2019/08/28 - 11:45
Nazioartean droga saltzen zuten sei talde desegin dituzte Andaluzian
Andaluzian egindako operazioan 85 lagun ikertu dituzte. Horretaz gain, 5.200 kilo haxix, 141.000 euro dirutan, 49 ibilgailu eta 17 suzko arma atzeman dituzte.
2019/08/27 - 14:35
Johnson & Johnsoni 515 milioi euroko isuna ezarri diote opiazeoen krisia dela eta
Estatu Batuetako enpresak epaia apelatzea erabaki du.
2019/08/26 - 16:51
Nafarroako bikote bat atzeman dute Huescan, autoan ehun kilo haxix eramateagatik
Epailearen aurrera eraman dituzte osasun publikoaren aurkako delitua egotzita, droga-trafikoa dela eta.
2019/08/16 - 17:02
Talde antolatu bat desegin dute Erriberan, droga-trafikoa eta lapurretak egotzita
Polizia-operazioan, Nafarroako Guardia Zibilak pertsona bat atzeman eta beste bat inputatu du ikertu gisa.
2019/08/13 - 13:15
Arma bat erakutsi eta alkohol eta droga proban positibo eman du Olatz Txipian
Laugarren kategoriako aire konprimatuko karabina bat zen. Horrez gain, positibo eman du alkoholean eta cannabisean.
2019/08/12 - 15:48
Gizon bat atxilotu dute kontrako noranzkoan gidatzeagatik Gasteizen
Egun berean, Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du drogen eraginpean gidatzeagatik eta beste bat alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.
2019/08/08 - 12:48
Bilboko kalamu elkarte bateko bi kide atxilotu dituzte Bilbon, narkotrafikoa egotzita
Gorte kalean dagoen lokalean, guztira, 125 landare, 3,5 kilo kukulu eta kilo bat haxix konfiskatu dituzte.
2019/08/05 - 16:28
Etxean marihuana plantazio bat zuen gizon bat atxilotu dute Donostian
Etxera sartzean, ertzainek marihuana usaina nabaritu dute, eta etxea hankaz gora zegoela ikusi dute.
2019/08/05 - 13:42
Bi gizon atxilotu dituzte Bizkaian mezulariz hiru kilo haxix bidaltzeagatik
Bidaltzeko zegoen pakete batean haxix usaina nabari zutela abisatu zion mezularitza enpresa bateko arduradunak Ertzaintzari.
2019/08/01 - 12:13
Tijuanan 31 hilketa izan dira 48 ordutan
Urtea hasi zenetik 1.331 hilketa izan dira, eta horrek munduko herririk bortitzenetako bat bilakatu du.
2019/07/23 - 19:56
Marihuana plantazio bat desegin du Guardia Zibilak Mungian
700 landare atzeman dituzte agenteek etxebizitzako garajean. Izurriteak jota zeuden baina, halere, marihuana guztia egunean bertan jasotzeko asmoa omen zuten.
2019/07/23 - 13:54
Marihuana plantazio bat desegin eta bi pertsona atxilotu dituzte Mungian
Osasun publikoaren kontrako delitua eta argindarrarekin iruzur egitea leporatzen diete. Guardia Zibilak 700 marihuana landare baino gehiago konfiskatu ditu.
2019/07/17 - 19:23
'El Chapo' Guzmani biziarteko kartzela ezarri diote droga trafikoagatik AEBetan
Narkotrafikoarekin eta antolatutako krimenarekin lotuta zortzi delitu leporatu dizkiote. Era berean, 30 urteko zigorra ezarri diote arma trafikoagatik eta beste 20 urte dirua zuritzeagatik.
2019/06/07 - 12:46
Moto gidari bat hil da Leintz Gatzagan, auto baten kontra talka eginda
Ertzaintzak autoko gidaria atxilotu du, droga eta alkohol probetan positibo eman duelako.
2019/06/06 - 15:01
Marihuana laborategi bana desegin dute Muxikan, Gatikan eta Galdakaon
Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu Bizkaian, droga trafikoa eta argindarra legez kanpo hartu izana egotzita.
2019/06/03 - 22:07
'Gure Leire' ontziko zazpi tripulatzaileak kartzelara bidali ditu epaileak
2.500 kilo kokaina antzeman zituzten Ondarroako arrantza-ontzian, Azoreetatik Galiziara bidean zihoanean. Ondarroako eta Berriatuko hiru etxebizitzatan miaketak egin dituzte.
2019/06/03 - 18:03
7 lagun atxilotu eta miaketak egin dituzte Bizkaian 'Gure Leire' ontziarekin lotuta
Ondarroako eta Berriatuko hiru etxebizitzatan egin dituzte miaketak. Arrantza-ontzian zihoazen zazpi tripulatzaileak, armadorea eta patroia barne, epailearen aurrera eramango dituzte.
2019/06/03 - 14:32
2.500 kilo kokaina zeramatzan 'Gure Leire' ontzia iritsi da Vigora
Ondarroako 'Gure Leire' arrantza-ontzia Ipar Atlantikoan geldiarazi zuen Zerga Agentziaren 'Fulmar' ontziak.
2019/06/02 - 22:36
2.500 kilo koka zeraman arrantzontzia Ondarrokoa da
Dirudienez, Hegoamerikako porturen batetik itsasoratu zen 'Gure Leire' ontzia zazpi tostartekorekin Euskal herrian deskargatzeko asmoarekin, Poliziaren ustez.