Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxean marihuana plantazio bat zuen gizon bat atxilotu dute Donostian

Etxera sartzean, ertzainek marihuana usaina nabaritu dute, eta etxea hankaz gora zegoela ikusi dute.

Etxean marihuana plantazio bat zuen 39 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak. Ertzainak lapurreta baten abisuagatik joan dira etxe horretara.

Lapurrak sarrailan egindako kalteen ondorioz, ertzainek irekita aurkitu dute etxeko atea. Etxera sartzean, ertzainek marihuana usaina nabaritu dute, eta etxea hankaz gora zegoela ikusi dute.

Ikuskapenean 50 loreontzi eta hainbat lanpara zituen berotegi bat aurkitu dute geletako batean, baita belar birrindua eta kukuluak zituzten adarrak ere. Etxeko egongelan antzeko berotegi bat aurkitu dute ur-ponpa, hodi, fumigatzeko tresna, produktu kimiko eta landareak zaintzeko eta mantentzeko tresna eta guzti.

Ondorengo ikerketa-lanek alokatutako etxe bat zela baieztatu dute, eta, errentaria bilatu eta aurkitu ondoren, atxilotu egin dute Donostian.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X