DSBE 2025
2022/05/10 - 18:24
Diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemaren berritasunak
Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaren Legearen aurreproiektuak EAEren administrazioan integratzen du bizitzeko gutxieneko diru-sarrera, eta hura jasotzen duten kasuak zabaltzen ditu. Hauek dira proposamenaren berrikuntza nagusiak.
2022/05/10 - 14:02
Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Sistemaren Legearen aurreproiektua onartu du Jaurlaritzak
Eusko Legebiltzarrari bidalitako proposamenak bizitzeko gutxieneko diru-sarrera EAEko sisteman txertatzen du, laguntzen estaldura handitzen du, zenbatekoak igotzen ditu eta kudeaketa "sinplifikatu eta arintzen du", "mehatxuei" aurre egiteko.
2022/05/10 - 10:55
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta sistemaren aurreproiektua gaur onartuko du Jaurlaritzak
Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak xehatuko ditu testuaren nondik norakoak, gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.
2022/05/06 - 12:02
Diru-sarrerak bermatzeko sistemaren lege proiektua asteartean onartuko du Eusko Jaurlaritzak
Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan aurreratu duenez, legeak Exekutiboaren barne ibilbidea bukatu du eta laster helduko da Parlamentura.
2022/05/05 - 14:28
Legebiltzarrak errenta unibertsalaren aldeko herri ekimena baztertu du, EAJ, PSE-EE, PP+Cs eta Voxen botoekin
Herri ekimena sustatu duen batzordearen ustez, Ganberak "aukera historikoa galdu du" izapidetzearen kontra bozkatuta. 22.075 sinadura bildu dituzte ekimenaren alde.
2022/04/07 - 16:14
Lanbidek DSBE jasotzen dutenen "esperientzia" kontuan hartuko du
Idoia Mendia sailburuak azaldu duenez, EAEko enplegu bulegoa eraldatzeko prozesu betean dago sartuta, eragile sozialekin eta langileekin batera, "eraginkorragoak izateko" helburuarekin.
2022/03/16 - 14:51
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ofizial egin dute bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea
Adostutakoa baino 16 hilabete geroago, Jaurlaritzak prestazio horren transferentzia osoa eta epe mugarik gabe jasoko du. Josu Erkoreka lehen lehendakariordea pozik agertu da Jaurlaritzak "herritarrei bizitza errazteko aukera" izago duelako baina Estatutua betetzeko "erritmo motela" deitoratu du.
2022/03/02 - 11:08
Garamendi: "Prestazioak hobetze aldera lege bat prestatu nahi dugu DBEa eta gutxieneko diru-sarrera batzeko"
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak aurreratu duenez, metereologia, Itsasertzaren kudeaketa eta zinematografia babesteko funtsari buruz hitz egin nahi dute hemendik aitzinera.
2022/02/16 - 21:22
Gutxieneko diru-sarrera Euskadira transferitzeko akordioa, airean oraindik
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua berriz bildu dira asteazken arratsaldean, baina ez dute akordiorik lortu, goizean lehendakaria "itxaropentsu" agertu bazen ere.
2022/01/04 - 20:30
Alokairua ordaintzeko diru-laguntzak hilean 250 eurotik 275era igo dira Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoan neurriak 30.000 pertsona baino gehiagori mesede egitea espero dute.
2021/12/23 - 15:37
Eusko Jaurlaritzak gizarte-laguntzak egokitu ditu gasaren eta elektrizitatearen prezioen igoerara
Gainera, bikoiztu egin du Gurutze Gorriari sistematik kanpo geratzen diren familia ahulen energia-pobretasuna arintzeko egindako esleipena.
2021/06/11 - 14:10
Mendia: "Ez dugu onartuko gutxieneko diru-sarreraren kudeaketa osoa ez dakarrenik"
Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak espero du azkenean "akordioa" erdietsiko dutela Espainiako Gobernuarekin eskumena "bere osotasunean" eskuratzeko.
2021/05/17 - 14:35
Pandemiak % 75 gutxitu du atzerritar jatorriko migratzaileen etorrera EAEra
Mugikortasunean ezarritako murrizketek ez dute eragin berdina izan jatorri eremuetan. Hala, Latinoamerika izan da eraginik handiena jasan duena (% 72ko murrizketarekin).
2021/05/13 - 17:19
Diru-sarrerak bermatzeko errenta berriak pentsiodunei eta familiei lagunduko die
Zirriborroari alegazioak aurkezteko epea zabalduko da, eta Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidaliko du azken lauhilekoan. Gauzak ondo bidean, legea datorren urteko udazkenean sartuko da indarrean.
2021/02/24 - 12:01
Espetxeen eskumenaren eskualdatzea "nahiko aurreratuta" dutela esan du Garamendik
Hala, "lehenbailehen ixtea" espero du. Dena dela, zehaztu du "kartzeletako arautegiak Espainiako Gobernuaren esku" jarraituko duela.
2021/01/15 - 18:46
Herbeheretako Gobernuak dimisioa eman du laguntza “hartzaileak kriminalizatu” ostean
Seme-alaba bakoitzeko zegozkien diru-laguntza barik geratu ziren 20.000 bat familia. Rutteren Gobernuak jardunean jarraituko du martxoko hauteskundeetara arte.
2021/01/15 - 14:45
Aldaketak Lanbiden, "diru-laguntzen kudeatzaile soil" gisa ikusteari uzteko
Lanbide Hobetzen trantsizio eta hobekuntza proiektua aurkeztu du Mendiak. Sistema eraginkor bat lortzeko, aldaketa prozesu bati helduko dio zerbitzuak.
2021/01/01 - 10:44
Udal zergak eta tasak % 1,1 igoko dituzte Donostian 2021ean
Igoera hori urte amaierarako aurreikusitako KPIaren batez besteko igoeraren parekoa izango da, eta BPGaren % 1,8tik beherakoa.
2020/12/10 - 17:41
"Pobreziarekin amaituko duen babes sozialeko sistema" eskatu dute elkarteek
Pobreziaren eta desberdintasun sozialen mailak "gora" egingo duela uste dute, eta erakundeen "konpromiso argia" eskatu dute.
2020/11/11 - 11:09
Jaurlaritzak 36 lege proiektu onartuko ditu legegintzaldi honetan
Aipatzekoak dira, besteak beste, Osasun Publikoaren Legea (2021eko bigarren seihilekoa), Hezkuntza Legea (2023ko bigarren seihilekoa) eta DSBEren eguneratzea (2021eko bigarren seihilekoa).