DSBE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diru-sarrerak bermatzeko sistemaren lege proiektua asteartean onartuko du Eusko Jaurlaritzak

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan aurreratu duenez, legeak Exekutiboaren barne ibilbidea bukatu du eta laster helduko da Parlamentura.
Idoia Mendia.
Idoia Mendia. Artxiboko irudia: EITB Media

Gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemaren lege proiektua datorren asteartean egingo duen Gobernu bileran onartuko du Eusko Jaurlaritzak, Idoia Mendia sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan iragarri duenez.

Lan eta Enplegu sailburuak esan duenez, Exekutiboan barne ibilbidea amaituta eta proiektua onartuta, "orduan hasiko da talde parlamentarioekin adostasunak lantzeko garaia". Legea onartzera begira, "mehatxuen aurrean ziurtasunak eman behar direla partekatzen duten talde guztiekin" adostasuna lantzeko asmoa azpimarratu du Mendiak.

"Gure ongizate-sistema etengabeko mehatxuan dagoen sistema arrakastatsua da", esan du Mendiak. Talde horiek "beldurra ematen diete pertsona ahulenei, eta gobernuek egiten dituzten politika publikoak alde batera uzteko asmoa dute", gaineratu du.

Bere hitzetan, euskal babes sistemaren "arrakastaren eredua zabaltzea, adingabeak eta pentsiodunak hobeto babestea, izapideak arintzea, bazterkeria egoeran daudenei gauzak erraztea, herritarrengan konfiantza erakustea eta diru publikoaren kudeaketan zorrotz jokatzea" ekarriko du lege berriak.

Mendiak azpimarratu duenez, lege-proiektuak hasierako proposamena "hobetzea" ahalbidetu duten iradokizun "ugariei" erantzun die, "bereziki pertsona ahulekin lan egiten dutenen iradokizunei". Halaber, azpimarratu du proiektuak gutxieneko bizi-sarreraren integrazioa kontuan izan duela, behin Euskal Autonomia Erkidegoari transferituta.

"Aurrerapena, kalitatezko enplegua eta segurtasun-sarea sortu nahi ditugu edozein zailtasun pasatzen dutenentzat", ziurtatu du sailburuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X