Jaurlaritzak 36 lege proiektu onartuko ditu legegintzaldi honetan
Eusko Jaurlaritzak 36 lege proiektu onartu eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko asmoa du legegintzaldi honetan, tartean dira, besteak beste, Osasun Publikoaren Legea, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) legea moldatzea, Hezkuntza Legea edo Memoria Historikoarena.
Jaurlaritzak gobernu bileran onartu zuen atzo "XII. Legealdiko Legegintza Programa", datozen lau urteetarako legegintza planifikazioa biltzen duen dokumentua.
36 proiektu horietatik 27 aurreko legegintzaldiko egutegian zeuden jasota, eta bederatzi berriak dira, Bingen Zupiria Jaurlaritzako eledunak zehaztu duenez. Dokumentua Jaurlaritzaren webgunean (www.euskadi.eus) eskegi dute eta sei hilabetean behin berrituko dute.
Hauek dira lege asmo nagusiak
- Osasuna
2021eko bigarren seihilekoan onartzekoa da Euskadiko Osasun Publikoaren Legea. Lege-aurreproiektu horren bidez, Osasun publikoaren Sistema konfiguratu eta ordenatu nahi da, osasun publikoaren arloan egun dauden erronkei erantzun integrala, egokia eta eraginkorra emateko.
- Hezkuntza
Jaurlaritzak Euskal Hezkuntza Legea osatu nahi du hezkuntza komunitatearen babes ahalik eta handienarekin, horregatik, 2023ko bigarren seihilekorako aurreikusi du proiektu hori.
- Lana eta Enplegua
Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko (DSBE) Legearen aldaketa egin nahi du Urkulluren gobernuak DSBEaren sistema "eguneratu eta indartzeko". 2021eko bigarren seihilekorako espero da.
Urtebete gerorako, 2022ko bigarren seihilekorako, aurreikusi dute Enpleguaren Legea. Proiektu hau aurreko legegintzalditik dator.
- Berdintasuna eta Politika sozialak
2020a amaitu baino lehen onartuta beharko luke Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea.
Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legeak, 2021eko lehen seihilekorako aurreikusi denak, gerra zibilean eta diktaduran arrazoi politiko, ideologiko edo erlijio-sinesmenekoengatik jazarpena edo indarkeria pairatu zutenen erreparazio morala eta memoria pertsonalaren eta familiarraren berreskurapena sustatu nahi du; eta balio eta printzipio demokratikoak sustatzeko; gerra zibila, diktadura frankista eta demokraziarako trantsizioa barne hartzen dituen aldian, Euskadiko Autonomia Estatutua onartu arte, gertatutakoak eta horren ingurukoak ezagutaraziz.
Arlo honetakoak dira Kultu lekuen, Zentroen eta Erlijio Aniztasunaren Legea (2021eko bigarren seihilekoa), Aniztasunaren ildotik Berdintasunaren eta Sexu-orientazioagatiko diskriminazioaren aurkako borrokaren Lege Integrala (2023ko lehen seihilekoa).
- Ekonomia eta Ogasuna
Ekarpenen Legea (2021eko bigarren seihilekoan) eta Finantzen euskal institutuaren legea (2022eko lehen seihilekoa) aurreikusi ditu Azpiazuren Sailak.
- Ekonomiaren Garapena eta Ingurumena
Arantxa Tapiak zuzentzen duen Sailak honakoak onartuko ditu: EAEko Natura Ondarea Kontserbatzeari buruzko Legea (2020ko bigarren seihilekoa), Abereen babeserako Legea (2021eko bigarren seihilekoa) eta Trantsizio energetikoari eta Klima-aldaketari buruzko Legea (2021eko bigarren seihilekoa).
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.