Legebiltzarrak errenta unibertsalaren aldeko herri ekimena baztertu du, EAJ, PSE-EE, PP+Cs eta Voxen botoekin
Eusko Legebiltzarrak, EAJ, PSE-EE, PP+Cs eta Vox taldeen botoekin, atzera bota du Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errenta sortzeko herri ekimena izapidetzeko aukera. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU alderdiek bakarrik babestu dute, eta, hortaz, bide laburra egin du ekimenak.
22.075 sinadura bildu dituzte ekimenaren alde (10.000 behar dira aurkezteko), eta 80 erakundek eta euskal sindikatuek bat egin dute horrekin. Horren sustatzaileek honakoa eskatu dute: 18 urtetik gorako pertsonentzat eta emantzipatuta dauden adingabeentzat hilean 900 euroko errenta, 450 eurokoa emantzipaturik ez dauden 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat eta 270 eurokoa 14 urtez azpikoentzat.
Itziar Guerendiain ekimena sustatzeko batzordeko kideak babestu du Ganberan. Azpimarratu duenez, Eusko Legebiltzarrak "aukera erabakigarria" du "bizitza duinaren eskubidea bermatzeko", eta ekimena babesteko "ausardia" eskatu die taldeei: "Ausart zaitezte bide berriak ibiltzera".
Guerendiainek gogora ekarri ditu FOESSA bazterketaren eta garapen ekonomikoaren Espainiako Fundazioaren azken txosteneko datuak. Horren arabera, diru sarrera gehien eta gutxien dituztenen arteko aldea % 25 hazi da azken urteetan (2008tik izan duen hazkunderik handiena). Herri ekimenaren sustatzaileak salatu duenez, txiroenen artean "emakumeak, migratzaileak eta gazteak" daude nagusiki.
Eusko Jaurlaritzak ekimenaren kontrako irizpena ematea ere salatu du Guerendiainek, eta Euskadik eredu arrakastatsua duela esanez eztabaida saihestu nahi izatea egotzi die EAJri eta PSE-EEri. Horren ustez, "mesprezua eta ezkutatze baldarra" da jarrera hori. Kritikatu duenez, "bizitza duina lortzeko bide bakarra enplegua dela idealizatzeak talka egiten du bazterketa arriskua, prekarietatea eta esplotazioaren errealitatearekin".
Horren hitzetan, "aitzakiek ez dute balio jada, borondate politikoa baino ez da behar. Gaur hartzen duzuen erabakia gorabehera, errealitateak bere lekua eskatzen jarraituko du".
Taldeen iritziak
Ekimenaren kontra, EAJ eta PSE-EE alderdiek bere egin dituzte Jaurlaritzak bere kontrako irizpenean erabilitako argudioak. Aitor Urrutiak (EAJ) eta Gloria Sanchezek (PSE-EE) uste dute gizarte laguntzek lan merkatura biltzeko neurriekin bat egin behar dutela. Biek ala biek diru sarrerak bermatzeko errentaren EAEko sistema aldarrikatu dute eta Jaurlaritzak eskuratu berri duen eskumena txalotu.
PP+Cs-ren izenean, Laura Garrido errenta unibertsalaren kontra azaldu da, herritarrei lan merkatura sartzeko gogoa kenduko liekeela argudiatuta, eta laguntzak enplegarritasunarekin lotu behar direla azpimarratu du. Amaia Martinezek (Vox) ere argi esan du "izateagatik bakarrik kobratzea"ren kontra dagoela, eta "eredu jasangaitza" dela nabarmendu du.
Herri ekimenaren alde mintzatu dira Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU) eta Eraitz Saez de Egilaz (EH Bildu), eta egindako "lan itzelagatik" eskerrak eman dizkiote batzorde sustatzaileari. Gorrotxategiren iritzian, "politikan eragiteko eta mobilizatzeko erakutsi duten botere eta gaitasunagatik bakarrik, tramitera onartu beharko genuke ekimena". Saez de Egilazek ohartarazi duenez, "gaurko galdera ez da baldintzarik gabeko oinarrizko errenta herritarrei de facto aplikatuko zaien, gaurko galdera beste bat da: 'Alderdi politikoak prest al daude herritarrek ekarritako ekimen honi buruz eztabaidatzeko?'. Gaur ezetz bozkatzea herritarrei bizkarra ematea da".
"Taldeek aukera historikoa galdu dute"
Bozketaren ostean, Legebiltzarreko prentsa aretoan agerraldia egin dute herri ekimeneko batzorde sustatzaileko kideek. Horien aburuz, Eusko Legebiltzarrak "aukera historikoa galdu" du gaur administrazio publikoak herritarrei bizitza duina emateko aukerari muzin eginda. "EAJk eta PSE-EEk erakutsi dute ez dutela konpromisorik herritarrek gobernantza demokratikoago batean parte hartzeko eta erakutsi dute pobrezia eta ezberdintasun sozialen kontrako borroka ez dagoela euren lehentasunen artean", salatu dute, eta 22.075 herritar horiei "bizkarra eman" dietela.
Dena den, ohartarazi dutenez, Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errenta "geratzeko etorri da. Errealitate bat izango da eta bere espazioa eskatzen jarraituko du". "Bidea ez da amaitzen", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.