Durango
2021/11/18 - 14:23
EAEko 119 udalerrik gainditu dute 150eko intzidentzia eta jarduerak eten edo ez erabaki beharko dute
Jaurlaritzak aldatu egin du herriz herri covid-19ak EAEn izan duen eragina neurtzeko koloreen semaforoa aurkezteko modua. Hala, aurrerantzean 150 kasuko intzidentziatik gora duten udalerriak zerrenda gorrian ageriko dira.
2021/11/17 - 19:23
Udalerri batzuk festak eta ekitaldiak bertan behera uzten hasi dira
Horrela, Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburu honetan egitekoa zen Babarrun Festa. Era berean, Murgian jaiak ez ospatzea erabaki dute. Zer gertatuko da Urretxu-Zumarragan egiten den Santa Luzia azokarekin, Durangoko Azokarekin edo Bilboko eta Donostiako San Tomas azokekin?
2021/11/17 - 11:25
Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburuan egitekoa zen Babarrun Festa
Asteburuan egitekoak ziren jaiak ez egitea erabaki dute Murgian. Eusko Jaurlaritzak ekitaldi jendetsuak bertan behera uzteko edo atzeratzeko erabakia udalen gain utzi ostean, horiekin aurrera jarraitu ala ez erabaki behar dute orain tokian tokiko udal gobernuek.
2021/11/16 - 15:27
Datozen egunetan ospatzekoak diren hainbat ekitaldi airean daude
Jaurlaritzak intzidentzia altuko herrietan ekitaldi jendetsuak bertan behera uzteko deia egin ostean, datozen egunetan ospatzekoak diren hainbat ekitaldi zalantzan daude.
2021/11/15 - 14:09
EAEko zortzi udalerri daude eremu gorrian eta neurri berriak izango dituzte asteartetik
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak prentsaurrekoa emango du asteartean gorriz dauden ondorengo udalerrietan ezarriko diren murrizketen berri emateko: Agurain, Astigarraga, Azpeitia, Elorrio, Pasaia, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga.
2021/11/11 - 11:05
Ahotsenea guneak 50 zuzeneko eskainiko ditu abenduaren 4tik 8ra
Egunero hamar kontzertu egongo dira, Plateruenean, 11:00etatik 22:00etara.
2021/11/10 - 20:26
Zein da modu jasangarriena etxean energia aurrezteko?
Durangoko Ibaizabal Ikastolako ikasleak Ibon Galarraga BC3ko ikerlariari galdetu diote zein den etxebizitzetan energia aurrezteko modu jasangarriena.
2021/11/10 - 18:44
Klima aldaketa dela-eta, zer nolako ondorioak pairatuko dituzte ortuko produktuek?
Ines Ateka, Durangoko bizilagunak, ortuko produktuek pairatuko dituzten aldaketen inguruan galdetu dio Maialen Martija, Euskalmeteko kideari.
2021/11/08 - 14:16
Abadiño eta Astigarraga batu eta gero, bost dira gorriz dauden udalerriak
Agurain, Abadiño, Astigarraga, Azpeitia eta Zumarraga dira. Lazkaok, baina, bertatik irtetea lortu du. Arabak, bestalde, ezin izan dio eremu berdeari eutsi eta horira igaro da.
2021/11/01 - 14:33
Azpeitia eta Zumarraga eremu gorrira batu eta Ondarroa eta Urnieta bertatik irten dira
Gipuzkoan, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Ordizia, Pasaia eta Usurbil eremu berdetik irten ondotik, Zumaia bakarrik gelditu da bertan.
2021/10/28 - 16:35
Arrain, fruta eta barazkien zikloa bertatik bertara ezagutu dute Durangoko ikasle talde batek Mercabilbaon
Ikasle hauek etorkizuneko kontsumitzaileak dira eta bertan irakatsi diete, besteak beste, elikadura-kontzientziaren garrantzia edo gure nekazari eta arrantzaleen lanaren balioa.
2021/10/27 - 18:37
DA! Pro topagunea zabalduko du Durangoko Azokak aurtengo edizioan
Egun batetik lau egunera pasatuko da kultur profesionalentzako topagunea, eta musikaz haratago joango da.
2021/10/25 - 15:20
Agurain, Ondarroa eta Lazkao eremu gorrira igaro dira
Urnietarekin batera, lau dira, hortaz, eremu gorrian dauden udalerriak. Gainera, Bilbok eta beste 10 herrik okerrera egin dute, eta berdetik horira egin dute jauzi.
2021/10/18 - 15:11
Urnietan gorri jarri da semaforoa
Bizkaiak, berriz, ezin izan dio berdeari eutsi eta horira egin du jauzi. Ondarroa eta Agurain laranjaz margotu dira.
2021/10/11 - 15:08
Bizkaiko lau udalerri eta Gipuzkoako bat, eremu berdera
Kontrako bidea egin dute, ordea, Portugaletek (Bizkaia) eta Azkoitiak (Gipuzkoa) eta udalerri hori dira orain.
2021/10/10 - 22:46
400 aldiz igoko du Urkiola bizikletaz hezur muina emateak bizitzak salbatzen dituela gogorarazteko
Turkiolok 398 egunez igo du dagoeneko Urkiolako mendatea, eta bihar espero du 400eko helburura iristea. Eguerdian omenaldia jaso du Durangon. Hezur muina herrian bertan eman ahal izatea da ekintzailearen helburua.
2021/10/09 - 20:58
Murrizketarik gabeko lehen asteburua EAEn, baina herriko jairik gabe
Durangon, Basaurin eta Zaldibian ez dira herriko festak ospatzen ari. Durangon eta Basaurin neurriak zorroztea erabaki dute jendetza zein botiloiak ekiditeko. Nafarroan, berriz, festak dira Lekunberrin eta Zarrakaztelun.
2021/10/08 - 15:19
Ondarroa eta Agurain gune laranjatik irten dira
Gainera, Lekeitio eta Barakaldo berdez margotu dira azken orduetan, hainbat astez intzidentzia altuarekin egon ostean. Oñatik, berriz, kontrako bidea egin du eta horiz ageri da.
2021/10/08 - 13:54
Durangoko Azokako guneetan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea
Beren lana Areto Nagusian, Ahotsenean, Irudienean, Kabi@n eta Saguganbaran aurkeztu nahi dutenek urriaren 29ra arte dute eskaria aurkezteko epea.
2021/10/07 - 14:48
Astigarraga eta Lazkao, berriro horiz
Gipuzkoan 14 dira dagoeneko kolore horretan margotutako 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak. Gipuzkoa bera 60tik gorako intzidentzia metatua duen lurralde bakarra da.