Durango
2021/11/08 - 14:16
Abadiño eta Astigarraga batu eta gero, bost dira gorriz dauden udalerriak
Agurain, Abadiño, Astigarraga, Azpeitia eta Zumarraga dira. Lazkaok, baina, bertatik irtetea lortu du. Arabak, bestalde, ezin izan dio eremu berdeari eutsi eta horira igaro da.
2021/11/01 - 14:33
Azpeitia eta Zumarraga eremu gorrira batu eta Ondarroa eta Urnieta bertatik irten dira
Gipuzkoan, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Ordizia, Pasaia eta Usurbil eremu berdetik irten ondotik, Zumaia bakarrik gelditu da bertan.
2021/10/28 - 16:35
Arrain, fruta eta barazkien zikloa bertatik bertara ezagutu dute Durangoko ikasle talde batek Mercabilbaon
Ikasle hauek etorkizuneko kontsumitzaileak dira eta bertan irakatsi diete, besteak beste, elikadura-kontzientziaren garrantzia edo gure nekazari eta arrantzaleen lanaren balioa.
2021/10/27 - 18:37
DA! Pro topagunea zabalduko du Durangoko Azokak aurtengo edizioan
Egun batetik lau egunera pasatuko da kultur profesionalentzako topagunea, eta musikaz haratago joango da.
2021/10/25 - 15:20
Agurain, Ondarroa eta Lazkao eremu gorrira igaro dira
Urnietarekin batera, lau dira, hortaz, eremu gorrian dauden udalerriak. Gainera, Bilbok eta beste 10 herrik okerrera egin dute, eta berdetik horira egin dute jauzi.
2021/10/18 - 15:11
Urnietan gorri jarri da semaforoa
Bizkaiak, berriz, ezin izan dio berdeari eutsi eta horira egin du jauzi. Ondarroa eta Agurain laranjaz margotu dira.
2021/10/11 - 15:08
Bizkaiko lau udalerri eta Gipuzkoako bat, eremu berdera
Kontrako bidea egin dute, ordea, Portugaletek (Bizkaia) eta Azkoitiak (Gipuzkoa) eta udalerri hori dira orain.
2021/10/10 - 22:46
400 aldiz igoko du Urkiola bizikletaz hezur muina emateak bizitzak salbatzen dituela gogorarazteko
Turkiolok 398 egunez igo du dagoeneko Urkiolako mendatea, eta bihar espero du 400eko helburura iristea. Eguerdian omenaldia jaso du Durangon. Hezur muina herrian bertan eman ahal izatea da ekintzailearen helburua.
2021/10/09 - 20:58
Murrizketarik gabeko lehen asteburua EAEn, baina herriko jairik gabe
Durangon, Basaurin eta Zaldibian ez dira herriko festak ospatzen ari. Durangon eta Basaurin neurriak zorroztea erabaki dute jendetza zein botiloiak ekiditeko. Nafarroan, berriz, festak dira Lekunberrin eta Zarrakaztelun.
2021/10/08 - 15:19
Ondarroa eta Agurain gune laranjatik irten dira
Gainera, Lekeitio eta Barakaldo berdez margotu dira azken orduetan, hainbat astez intzidentzia altuarekin egon ostean. Oñatik, berriz, kontrako bidea egin du eta horiz ageri da.
2021/10/08 - 13:54
Durangoko Azokako guneetan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea
Beren lana Areto Nagusian, Ahotsenean, Irudienean, Kabi@n eta Saguganbaran aurkeztu nahi dutenek urriaren 29ra arte dute eskaria aurkezteko epea.
2021/10/07 - 14:48
Astigarraga eta Lazkao, berriro horiz
Gipuzkoan 14 dira dagoeneko kolore horretan margotutako 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak. Gipuzkoa bera 60tik gorako intzidentzia metatua duen lurralde bakarra da.
2021/10/06 - 22:27
Durangok eta Basaurik ez dituzte jaiak ospatuko, murrizketak indargabetuta egon arren
Bigarren urtez jarraian, ez da San Faustorik ospatuko Basaurin. Durangon ere ez dute jairik ospatuko, eta zuhurtzia eskatu diete herritarrei.
2021/10/06 - 16:55
Aurtengo Durangoko Azoka aurrez aurre eta online ere egingo da, abenduaren 3tik 8ra
Online denda abenduaren 3tik 7ra zabalik egon da. Aurrez aurrekoa, berriz, abenduaren 4tik 8ra. Horixe da 56. edizioaren berrikuntza aipagarriena: azoka presentziala eta digitala izango da.
2021/10/06 - 16:28
Donostiak danborrada eta santomasak ospatuko ditu, normaltasunez
Durangok eta Basaurik berriz lehendik hartuta zuten erabakiari eutsi diote asteburu honetarako, eta ez dituzte Sanfaustoak ospatuko.
2021/10/06 - 15:04
Gasteiz, Azkoitiarekin eta Astigarrarekin batera, berdera
Ifrentzuan, Agurainek okerrera egin du (100.000 biztanleko 354 kasu), eta Ondarroarekin batera, udalerri laranja da gaurtik.
2021/10/06 - 13:45
220 erakusmahai izango dira berriz ere aurrez aurrekoa izango den Durangoko Azokan
56. edizioa abenduaren 4tik 8ra izango da, ohiko gisan, publikoa, sortzaileak eta saltzaileak bekoz beko direla. Nolanahi den, iazko estreinaren ondoren, online dena ere martxan egongo da, abenduaren 3tik 7ra.
2021/10/05 - 15:28
Irun berdez margotu da
Gipuzkoako udalerria izurriaren transmisio "txikiko" gunera pasatu izana da astearte honetako aldaketa bakarra.
2021/10/04 - 14:59
Araba eta Bizkaia eremu berdera igaro dira
Bilbok eta Gernika-Lumok ere transmisio txikiko gunera egin dute jauzi. Donostian, ordea, 21 positibo berri atzeman dituzte eta ezin izan dio berdeari eutsi etao ndorioz eremu horira itzuli da.
2021/10/02 - 16:11
EH Bilduk trantsizio energetikoa eta erabakitzeko eskubidea jarri ditu etorkizuneko erronka gisa
Maddalen Iriartek krisi demografikoa eta zaintzena gehitu ditu helburu gisa. Gainera, iragarri du koalizioak proposamen zehatzak aurkeztuko dituela.