Durangoko azoka 2025
2021/12/03 - 15:32
Bi urte eta gero, ilusio handiz, milaka kultur-zale hartuko ditu Durangoko Azokak
Bizi dugun egoerara egokituta, baina joan den urtean biltegia zenak ohiko itxura hartuko du. 220 stand egongo dira guztira aurtengo 990 nobedade eta beste hamaika proposamenekin. Eta aurten bai sortzaileekin hartu-emana izateko aukera egongo da.
2021/12/03 - 15:29
Goizean goizetik martxan da Durangoko Azokako online denda, eta abenduaren 7ra arte zabalik egongo da
Egunaren amaieran, Landako guneak ateak ixten dituenean, eskaerak argitaletxeei pasako dizkiete. Gerediagako boluntarioek material hori guztia bildu eta paletetan garraiorako prestatuko dituzte. Abenduaren 9tik aurrera hasiko dira banatzen eskaerak etxeetara.
2021/12/03 - 08:58
Durangoko Azokako online denda, martxan
Hilaren 7ra arte egongo da zabalik. Azoka aurrez aurre egingo bada ere, iazko online denda mantendu dute antolatzaileek. 56. edizioko 990 nobedadeak eskuragarri izango dira Durangoko Azokako webgunean.
2021/12/01 - 11:14
Nerea Mujika: "Neurriak aldatzen badira, horri ere aurre egingo diogu"
Gerediaga Elkarteko presidenteak berriro ere arduraz jokatzeko deia egin die egun hauetan Durangoko Azoka bisitatuko duten milaka lagunei eta argi utzi nahi izan du indarrean dauden neurriak errespetatuko dituztela.
2021/11/30 - 15:37
Durangoko Azokan, barruan zein kanpoan, arduraz jokatzeko deia egin dute Udalak eta Gerediaga Elkarteak
Durangoko Udalak neurri zorrotzak hartuko ditu Durangoko Azoka egiten den egunetan. Udalak, Gerediaga Elkarteak, ostalariek eta argitaletxeek arduraz jokatzeko deia egin diete bisitiariei.
2021/11/30 - 15:07
Durangoko Azoka barruan zein kanpoan "arduraz" aritzeko deia egin dute Udalak eta Gerediagak
Argi dute "guztion osasuna bermatzea dela lehentasun nagusia". Horregatik, segurtasun neurri guztiak "zorroztasunez" betearaziko dituzte, nola Azoka barruan, hala hortik kanpo.
2021/11/29 - 20:20
Nola eman dezaket izena Durangoko Azoka bisitatzeko?
Pandemiaren bilakaera dela eta, aurten ezinbestekoa izango da izena aurrez ematea Landako Gunean nahiz Plateruena antzokian sartu ahal izateko.
2021/11/29 - 09:06
Durangoko Azokarako izena emateko epea, abian
Segurtasun-neurriak indartu behar izan dituzte Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak. Landako Gunean zein Plateruenako kontzertuetan sartzeko beharrezkoa da aurretik izen ematea.
2021/11/25 - 15:49
Astelehenean irekiko da Durangoko Azokara sartu ahal izateko izen-emate epea
Jendea 1.200 laguneko txandatan sartuko da Landako gunera, eta bai hor eta bai Plateruenean sartzeko, txanda hartu beharko da azokaren webgunean datorren astelehenetik aurrera.
2021/11/23 - 15:39
Poza eta kezka Durangon, Azoka presentziala izango dela jakitean
Durangora hurbilduko direnei neurriak errespetatzeko deia egin die Ima Garrastatxu alkateak. Osasun neurriak zorrotz betearaziko dituztela ohartarazi dute.
2021/11/23 - 15:33
Durangoko Azokan sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea
Txandaka sartuko da jendea Landako gunera. Egunean 5 txanda izango dira 10:00etatik 20:00tara eta txanda bakoitzean 1.200 bisitari sartu ahal izango dira. Eguneko 6.000 bisitari jasoko ditu azokak.
2021/11/23 - 11:29
Aldez aurretik izena eman beharko da Durangoko Azokara sartzeko
1.200 bisitari sartuko dira Landako Gunean, ordu eta erdiko txanda bakoitzean. Ahotseneko kontzertuetarako tokia ere aldez aurretik erreserbatu beharko da.
2021/11/17 - 19:23
Udalerri batzuk festak eta ekitaldiak bertan behera uzten hasi dira
Horrela, Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburu honetan egitekoa zen Babarrun Festa. Era berean, Murgian jaiak ez ospatzea erabaki dute. Zer gertatuko da Urretxu-Zumarragan egiten den Santa Luzia azokarekin, Durangoko Azokarekin edo Bilboko eta Donostiako San Tomas azokekin?
2021/11/17 - 11:25
Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburuan egitekoa zen Babarrun Festa
Asteburuan egitekoak ziren jaiak ez egitea erabaki dute Murgian. Eusko Jaurlaritzak ekitaldi jendetsuak bertan behera uzteko edo atzeratzeko erabakia udalen gain utzi ostean, horiekin aurrera jarraitu ala ez erabaki behar dute orain tokian tokiko udal gobernuek.
2021/11/11 - 11:05
Ahotsenea guneak 50 zuzeneko eskainiko ditu abenduaren 4tik 8ra
Egunero hamar kontzertu egongo dira, Plateruenean, 11:00etatik 22:00etara.
2021/11/08 - 11:43
Durangoko 56. Azoka: BaDA!
Durangoko Azoka abenduaren 3tik 7ra egingo dute on line, eta abenduaren 4tik 8ra aurrez aurre. Jon Ander Urresti bermeotar aktorea da protagonista.
2021/10/27 - 18:37
DA! Pro topagunea zabalduko du Durangoko Azokak aurtengo edizioan
Egun batetik lau egunera pasatuko da kultur profesionalentzako topagunea, eta musikaz haratago joango da.
2021/10/08 - 13:54
Durangoko Azokako guneetan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea
Beren lana Areto Nagusian, Ahotsenean, Irudienean, Kabi@n eta Saguganbaran aurkeztu nahi dutenek urriaren 29ra arte dute eskaria aurkezteko epea.
2021/10/06 - 16:55
Aurtengo Durangoko Azoka aurrez aurre eta online ere egingo da, abenduaren 3tik 8ra
Online denda abenduaren 3tik 7ra zabalik egon da. Aurrez aurrekoa, berriz, abenduaren 4tik 8ra. Horixe da 56. edizioaren berrikuntza aipagarriena: azoka presentziala eta digitala izango da.
2021/10/06 - 13:45
220 erakusmahai izango dira berriz ere aurrez aurrekoa izango den Durangoko Azokan
56. edizioa abenduaren 4tik 8ra izango da, ohiko gisan, publikoa, sortzaileak eta saltzaileak bekoz beko direla. Nolanahi den, iazko estreinaren ondoren, online dena ere martxan egongo da, abenduaren 3tik 7ra.