Online denda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Durangoko Azokako online denda, martxan

Hilaren 7ra arte egongo da zabalik. Azoka aurrez aurre egingo bada ere, iazko online denda mantendu dute antolatzaileek. 56. edizioko 990 nobedadeak eskuragarri izango dira Durangoko Azokako webgunean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Goizean goizetik martxan da Durangoko Azokako online denda, eta abenduaren 7ra arte zabalik egongo da

Durangoko Azokaren 56. edizioa aurrez aurre egin ahal izango dute. Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak, baina, iazko edizioari jarraipen bat egitea erabaki dute. Horrela, aurten ere online denda irekita egongo da Azokako produktuak erosi ahal izateko. Gaur bertan irekiko dute denda eta hilaren 7ra arte, asteartea, egongo da zabalik.

Durangoko Azokako webgunean salgai egongo dira 56. edizioko nobedadeak, guztira, 990. Liburuak, diskoak, ikus-entzunezkoak, komikiak, ipuinak... Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentearen hitzetan, "etxetik Azokaz gozatzeko aukera ere izango da".

Azoka digitalaz gain, betikoari eutsi diote edizio honetan. Bihar eta abenduaren 8a bitartean, aurrez aurreko azoka egingo dute, Landako Gunean eta Plateruena kafe antzokian. 219 erakusmahai izango dira Landakon, eta Plateruenan disko berrienak aurkeztuko dituzte.

Osasun egoerak baldintzatuta, iaz ezin izan zituzten erakusmahaiak izan Landako Gunean. Ezohiko edizio hartan, denda birtuala izan zen Azokako produktuak erosteko gune bakarra. 2.300 produktu izan zituzten salgai, eta aurreikuspenak "bete eta gainditu" zituzten. Lau egunetan, guztira 7.800 erosketa egin zituzten webgunean, eta 27.758 produktu saldu.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X