Europako Banku Zentrala
2023/07/26 - 07:00
Europa eta Ameriketako Estatu Batuak, diruaren prezioaren igoera berri baten atarian
AEBko Erreserba Federalak gaur iragarriko du tasak puntu laurden igoko direla, %5,25etik %5,5era. Era berean, Europako Banku Zentrala bihar bilduko da beste igoera bat erabakitzeko, seguruenik 0,25 puntukoa.
2023/07/21 - 15:39
Uztailak 21, EBZ interes tasak igotzen hasi zenetik urtebete
Urtebete igaro da Lagardek gidatzen duen erakundeak aurreko 11 urteetan hartu ez zuen erabakia hartu zuenetik: interes tasak igotzea inflazioari aurre egiteko. Iazko uztailean inflazioa %10etik gora zegoen. Ordutik hona, ondorioak askotarikoak izan dira, eta eragin handikoak.
2023/07/09 - 21:10
Frantziako Bankua: "Tipoen igoera laster amaituko da, baina altuak jarraituko dute denbora batez"
Inflazioa kontrolatzeko behar den denboran "interesek altu jarraituko dute", esan du François Villeroy de Galhau Frantziako Bankuko presidenteak.
2023/06/30 - 14:33
Euroguneko inflazioa % 5,5era jaitsi da ekainean, tasarik txikiena 2022ko otsailetik
Horrela, tasak zortzi hilabeteko beherakada kateatu du, joan den urrian ezarri zuen % 10,6ko maximotik. Ukrainako gerra hasi zenetik izan duen mailarik baxuena da.
2023/06/30 - 13:56
Euriborra gehiengoetan: Erdi mailako hipoteka bat duela bi urte baino 340 € garestiagoa da hilean
Euriborrak % 4ko muga gainditu du ekainaren amaieran, duela bi urte hasi zuen gorako bideari jarraituz. Sei urtez balore negatiboetan egon ondoren, zenbaki positiboetan sartu zen 2022ko apirilean. Gaur egun, 2008ko neurrietara ari da gerturatzen, higiezinen burbuila lehertu zen garaiko zenbakietara.
2023/06/16 - 15:30
Euriborra % 4ra iritsi da, Europako Banku Zentralaren igoeraren ondoren
EBZk oinarrizko 25 puntu igo ditu, eta, ondorioz, 2008ko azaroaren 25etik maila gorenean dago orain horren interes-tasa.
2023/06/15 - 16:23
Europako Banku Zentralak puntu laurden bat igo du interes-tasa, % 4ra, 2000tik izan den mailarik altuenera
Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidenteak esan du "litekeena" dela erakundeak uztailean interes-tasak berriro igotzea, egoera aldatzen ez bada behintzat.
2023/06/15 - 10:14
Albiste izango dira: EBZren bilera, alkatetzen negoziazioa eta tragedia Greziako itsasoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/15 - 00:19
EBZk ez dio AEBko Erreserba Federalak ezarritako bideari jarraituko, eta interes-tasak berriro igoko ditu gaur
Europako Banku Zentralaren Gobernu Kontseilua gaur bilduko da interes-tasekin zer egin erabakitzeko, AEBn eta eurogunean inflazioa moteltzen ari den honetan.
2023/06/14 - 15:50
Eta orain, zer? ''Urritik aurrera Europako Banku Zentralak ez ditu interes tasak igoko''
eitb.eus-ek Deustu Business Schooleko Massimo Cermelli Ekonomia irakaslearekin hitz egin du, Europako Banku Zentralak tasak ez igotzeko erabakia hartuko duen eta noiz hartuko duen jakiteko.
2023/06/14 - 15:47
Cermelli: '' Euroa indartu egingo da Estatu Batuetako tasen igoeraren etenaldiarekin''
Antza, Ameriketako Estatu Batuetako Erreserba Federalak (FED) etenaldi bat ezarriko du tasen igoeran asteazken honetako bileran. eitb.eus-ek Deustu Business Schooleko Massimo Cermelli ekonomia irakaslearekin hitz egin du FEDen erabakiak izango dituen ondorioak arakatzeko.
2023/06/06 - 13:05
Arriolak uste du beste bi bider igoko dituztela interes tasak aurten, eta 2024tik aurrera, beherakada
Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak Europako Banku Zentralak interes-tasak bi bider igoko dituela aurreikusten du, eta datorren urtetik aurrera, interesek "beheranzko joera" hartuko dutela dio, "maila normalagoa lortu arte".
2023/05/11 - 16:16
Ingalaterrako Bankuak % 4,5era igo ditu interes tasak, 2008tik neurtutako maila altuenera
Diru politikaren batzordeak izandako bileran hartu dute erabakia. Horrekin helburu dute inflazioa kontrolatzea, eta urte amaierarako % 2ra jaistea.
2023/05/04 - 16:15
Interes tasak % 0,25 igo ditu Europako Banku Zentralak
Iazko uztailean hasi zen Europako Banku Zentrala interes tasak igotzen. Harrezkero, zazpi aldiz igo ditu jarraian tasak, % 0tik hasi eta % 3,75eraino.
2023/05/04 - 11:12
Europako Banku Zentralak 0,25 puntu igoko ditu gaur interes tasak, aurreikuspenen arabera
Gaurko bileraren atarian, agertokiak ez du martxokoarekin zerikusirik, baretu egin baita finantza merkatuen egoera.
2023/05/04 - 10:15
Albiste izango dira: Usansoloko batzorde kudeatzailea, greba Justizia Administrazioan eta interes tasen igoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/02 - 16:06
Euroguneko urte arteko inflazioa hamarren bat igo da apirilean, % 7raino
Hala ere, energia eta elikagai freskoak kanpoan uzten dituen azpiko inflazioa hamarren bat jaitsi da, % 5,6raino.
2023/04/19 - 15:02
Euroguneko urte arteko inflazioa % 6,9ra jaitsi da martxoan eta azpiko inflazioa % 5,7raino igo da
Europar Batasuneko inflazioa % 8,3raino jaitsi da martxoan. Gauzak horrela, azken lau hilabeteetako beheranzko joerari eutsi dio.
2023/04/12 - 12:17
Mario Yoldi: ''Euriborrak igotzen jarraituko du 2023an''
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariaren iritzian, Europako Banku Zentralak inflazioa jaisteko ahaleginak egiten jarraituko du eta interes tipoak berriz ere igoko ditu, nahiz eta une honetan politika horietan galga jarrita daukan.
2023/04/11 - 17:49
2023an Espainiako ekonomia aurreikusitakoa baino gehiago haziko dela iragarri du Nazioarteko Diru Funtsak
% 1,5 haziko omen da aurten ekonomia, aurreikusitakoa baino lau hamarren gehiago. Horrela, euroguneko herrialde handien artean Espainian haziko da gehien barne produktu gordina, gaur kaleratutako txostenaren arabera.