Europako Banku Zentrala
2024/01/29 - 10:34
Guindosen esanetan, interes tasen jaitsiera datuen araberakoa izango da, "EBZk ez du horretarako egutegirik"
"Inflazioa gure helburura iristen denean jaitsiko ditugu interes tasak, alegia, % 2ari eutsiko diola ziurtzat jotzen dugunean", azpimarratu du EBZko presidenteordeak.
2024/01/25 - 15:25
Europako Banku Zentralak aurreikusitakoari eutsi dio eta interes-tasak % 4,5ean mantentzen ditu
Horrenbestez, institutu igorleak bere horretan utzi ditu tipoak, urriko hitzorduan balazta zapaldu zuenetik eta ondoz ondoko hirugarren bilera egin ondoren.
2024/01/25 - 10:28
EBZk ez du interes tasetan aldaketarik egingo, eta horiek jaisteko aurreikuspenak "hoztuko" ditu
Europako Banku Zentraleko kontseilari batzuek ez dute baztertu apirilean interes tasak jaistea. Adierazpen horiek gorabehera, Eburyko aztertzaileek onartu dute "geroz eta zailagoa" dela EBZeko adituen aurreikuspena betetzea.
2024/01/25 - 10:18
% 17,6 hipoteka gutxiago izenpetu ziren azaroan EAEn; Nafarroan % 12,7koa izan zen jaitsiera
Espainiako Estatuan ere beheranzko joera da nagusi, eta batez besteko jaitsiera % 19,1ekoa da.
2024/01/25 - 09:17
Albiste izango dira: Hipoteka gastuen erreklamazioa, gazteen egoera eta interes tasak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/17 - 17:06
Udan interes tipoak jaisteko aukera egon daitekeela uste du Lagardek
Euroguneko interes-tasak % 4,5ean daude gaur egun. Nahiz eta EBZko presidenteak jaitsiera izateko aukerak onartu, "ziurgabetasuna dagola-eta", tentuz hitz egin du eta datuak egokiak badira egingo direla azaldu du.
2024/01/17 - 13:35
Inflazioa % 2,9raino igo zen eurogunean abenduan, eta % 3,4raino EBn
Aurreikuspenak hobetu badira ere, Europako Banku Zentralak ez du uste 2025a baino lehen beteko denik bere helburua, hots, inflazioa % 2an egotea.
2023/12/14 - 15:21
Europako Banku Zentralak % 4,5ean mantendu ditu interes-tasak
Institutu igorleak bere horretan utzi ditu tasak bigarren aldiz jarraian, urriko hitzorduan balazta zapaldu zuenetik, diruaren prezioa hamar aldiz jarraian igo ondoren.
2023/10/26 - 16:21
Europako Banku Zentralak etenaldi bat iragarri du interes tasen igoeran
Frankfurt utzita, Atenasen egin dute gaurko bilera, diru politikaz eztabaidatzeko. Interes tasak % 4,5ean uztea erabaki dute han.
2023/10/26 - 10:22
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, langabezia datuak eta interes tasak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/02 - 14:47
Udazkeneko aldapa: emango al digu ekonomiak arnasa laster?
Erosketak, gasolina, hipotekak... Oinarrizko gastuek geroz eta gehiago estutzen dituzte familiak eta, itxura guztien arabera, udazkeneko diru-sarreren zati handi bat horiek asetzera bideratu beharko da. Ekonomista batekin hitz egin dugu tunelaren bukaeran argirik ikusi ote daitekeen jakiteko.
2023/09/29 - 17:53
Euriborrak gora egin du berriro abuztuko geldialdiaren ondoren, eta % 4,149an itxi du iraila
Hilabete honetako batez besteko tasa % 4,073 hazi da aurreko datuarekin alderatuta. Era berean, eguneroko tasan % 4,2 gainditu du, hau da, maximo berria 2008tik.
2023/09/25 - 14:45
ELA: "EBZk atzeraldia eragin eta langabezia handitu nahi du langileria geldiarazteko"
Mitxel Lakuntza sindikatu abertzaleko idazkari nagusiak ez du ulertzen Christine Lagarde EBZko presidentearen adierazpenen aurrean dagoen "isiltasuna", eta Sanchezen, Urkulluren eta Chiviteren gobernuei "horrelako astakeriak" justifikatzen dituzten argitzeko eskatu die.
2023/09/20 - 12:34
Erreserba Federalak gaur arratsaldean iragarriko du interes-tasak igo edo mantenduko dituen Estatu Batuetan
Gaur egun, tasak % 5,25etik % 5,5era bitartekoak dira, uztaileko azken igoeraren ondoren.
2023/09/15 - 07:00
15 urte Lehman Brothers erori zela: utzi zizkigun ikasgaiak
15 urte bete dira Lehman Brothersek, AEBko laugarren inbertsio banku handiena zenak, porrot egin zuela. Historiako krisi ekonomiko handiena eragin zuen. Estibaliz Cosano EITB Mediako Ekonomia arduradunak azaldu dizkigu arrazoiak, ondorioak eta krisi honek utzi digun herentzia.
2023/09/14 - 16:21
Europako Banku Zentralak oinarrizko 25 puntu igo ditu interes-tasak, % 4,5eraino
Horrela, Europako Banku Zentralak hamargarren aldiz jarraian igo ditu interes-tasak, euroaren eremuko inflazioa geldiarazteko, ekonomia geldotzen ari den arren.
2023/09/14 - 10:41
EBZ zatitu batek interes-tasak berriro igotzeko edo mantentzeko erabakia hartuko du gaur
Merkatuak eta adituak ere ez datoz bat erabakiari buruzko iragarpenetan. Europako Banku Zentralaren interes-tasak % 4,25ean daude orain.
2023/09/01 - 13:33
Europako Banku Zentralaren interes tasak goia jotzetik "oso gertu" daude, Frantziako Bankuaren arabera
Edozein kasutan, Frantziako Bankuko gobernadoreak zehaztu du denbora igaroko dela interes tasak jaisterako. Europako Banku Zentralak irailaren 14an bilera egingo du diruaren prezioari buruz erabakitzeko.
2023/08/31 - 15:29
20 hilabetean lehen aldiz, euriborrak behera egin du eta % 4,073an itxi du abuztua
Hala ere, oraindik ere balio altuetan jarraitzen du 2022ko abuztuko datuarekin alderatuta, orduan % 1,249koa baitzen. 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakorra kontratatuta duenari 240 euro garestituko zaio hileko kuota.
2023/08/15 - 16:24
Urte eta erdian lehen aldiz, behera egin du euriborrak
Gaur egun, % 4 inguruan dabil euriborra eta joera honekin jarraituz gero, azken urte eta erdiko lehen jaitsiera izango litzateke. Adituek diote hipoteken eskaera jaitsiera dagoela horren atzean. Halere, adituen esanetan datorren urteko udaberrira edo udara arte, ez dira interes tasak murriztuko.