Interes tasak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guindosen esanetan, interes tasen jaitsiera datuen araberakoa izango da, "EBZk ez du horretarako egutegirik"

"Inflazioa gure helburura iristen denean jaitsiko ditugu interes tasak, alegia, % 2ari eutsiko diola ziurtzat jotzen dugunean", azpimarratu du EBZko presidenteordeak.
Europako Banku Zentrala
Europako Banku Zentrala. Argazkia: Pixabay

Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteorde Luis de Guindosek ziurtatu du ez dutela interes tasen jaitsiera aurreikusten duen "inolako egutegirik", hau da, erabakia datuen eta inflazioaren eboluzioaren araberakoa izango dela.

"Inflazioa gure helburura iristen denean jaitsiko ditugu interes tasak, alegia, % 2ari eutsiko diola ziurtzat jotzen dugunean", azpimarratu du RNEri emandako elkarrizketa batean.

Haren hitzetan, prezioak "asko jaitsi dira", eta bide horretatik jarraituko dute, "beheranzko joera hartu baitu inflazioak".

"Albiste onak dira, azken urteotan Europan bizi izan dugun arazo ekonomiko larriena beharbada inflazioa izan delako. Horrek erosahalmenean eragina izan du, bereziki, diru sarrera txikiak dituztenen artean. Hortaz, berri onak dira, eta berandu baino lehen moneta politikan nabarituko da", adierazi du.

Interes tasen beherakada udan iritsiko ote den galdetuta, Guindosek argi utzi du EBZk ez dutela horretarako egutegirik, eta datuetan oinarrituko direla erabakiak hartzerakoan.

Nolanahi dela, aitortu du badirela testuinguru ekonomikoa mehatxatzen duten arriskuak, "Ekialde Hurbileko eta Itsaso Gorriko krisiak, kasu". Azaldu duenez, garraioaren kostuan eragina izan dezake horrek, eta, ondorioz, prezioetan.

Zure interesekoa izan daiteke

La Fiscalía se opuso ya en enero al registro en Sidenor por la venta de acero a Israel
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Justiziak errefusatu egin du mediku gazatar bat Sidenorren aurkako akusazio partikular gisa aurkeztea, eta ez ditu kontuan hartuko Basauriko erregistroak

Akusazio partikularra erretiratu ostean, ezin izango dira Jose Antonio Jainaga eta beste bi zuzendari ikertu genozidio eta gizateriaren aurkako delituen konplizitateagatik. Siderurgia-enpresaren aurkako ikerketa zabalik dago Auzitegi Nazionalean, altzairua Israelgo enpresa bati esportatzeagatik eta hori ustez armamentua fabrikatzeko erabiltzeagatik.

hurtado-mendoza-tasa turística
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tasa turistikoa Donostian: Hurtadok uste du ezinezkoa dela uda baino lehen ezartzea, eta Mendoza elkarrizketarako prest agertu da

Jon Insausti alkateak Donostiako tasa turistikoa uda aurretik ezartzea mahai gainean jarri ondotik, gaia pil-pilean dago: Javier Hurtado Turismo sailburuak Radio Euskadin adierazi du ez duela uste bideragarria denik 2027a baino lehen ezartzea, epe teknikoak direla eta. Bien bitartean, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak Euskadi Irratian esan du Gipuzkoako Batzar Nagusietan eztabaidatuko dutela, akordio batera iristeko. 

ordenador
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak dio Europako Justiziaren epaiak ez duela behartzen langile interinoak zuzenean finko bihurtzera

Astearte honetan argitaratutako epai batean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazi du ez dela nahikoa Espainiak interinoak mugagabe ez-finko bihurtzea. Espainiako Gobernuak, bien bitartean, berretsi egin du langileen behin-behineko kontratuen kopurua murrizteko konpromisoa duela, eta nabarmendu du 419.756 plaza egonkortu dituela dagoeneko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X