BBVAk 8.019 milioi euroko irabaziak izan zituen 2023an, inoizko handienak
BBVA finantza erakundeak bere ibilbidean inoiz lortu dituen irabazi handienekin itxi zuen 2023a: 8.019 milioi euroko irabazi garbiak, 2022an baino % 26,1 gehiago. Emaitza horien arrazoien artean, bankuaren arabera, behin eta berriz eman den diru-sarreren hazkundea legoke, merkataritza-jardueraren eta interes tipoen igoerak lagunduta.
Datuokin, BBVAk iragarri du dibidenduak banatzea —akzioko 55 zentimo— proposatuko duela datorren asterako deituta duten Akziodunen Batzarrean. Hala, aurreko urteko datuekin alderatuta, % 28 gehiago banatuko du bankuak dibidendutan. Denera, 4.000 milioi euro.
Era berean, akzioak berrerosteko operazio berri bat ere jarriko dute mahai gainean, akziodunek berresteko: 781 milioi euro bideratuko ditu plan horretara.
Bankuaren errentagarritasunari dagokionez, BBVAren ROTE (Return On Tangible Equity, ingelesez) adierazlea —enpresa baten errentagarritasuna neurtzen duen adierazlea— % 17an kokatu zen iaz, 2022an baino bi puntu gorago. ROE (Return On Equity) adierazleak ere —irabazi garbiaren eta ondare garbiaren arteko aldea neurtzen du— bi puntu eskas egin zuen gora, % 14,4tik % 16,2ra.
Azkenik, BBVAk jakinarazi du kreditua handitu egin dela negozio-arlo guztietan —Estatu espainiarrean izan ezik, hor apur bat murriztu baita —, eta hobetu egin dela bezeroen diferentziala. Azken horrek, besteak beste, interes-marjina % 29 areagotzea eragin du, 23.089 milioi euroraino.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.