IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, langabezia datuak eta interes tasak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Israel, lurreko erasoaldietarako prestatzen
Israel, lurreko erasoaldietarako prestatzen. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Israel-Hamas gerra: Israelgo Armada tankeekin sartu da Gazako Zerrendara bart gauean, palestinarrei eraso egiteko, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak lurreko erasoaldiak hasteko asmoa dutela esan eta egun batera.

-Langabezia datuak: Estatistika Institutu Nazionalak gaur argitaratuko ditu Biztanleria Aktiboaren Inkestaren hirugarren hiruhilekoko emaitzak. Bigarren hiruhilekoan, 603.900 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe, zerbitzuen sektoreak izandako susperraldiaren ondotik. Estreinakoz, 21 milioi langiletik gora zenbatu zituzten Estatuan.

-Interes tasak: Europako Banku Zentralak bilera du Atenasen, eta, aurreikusi dutenez, % 4,5ean utziko dituzte interes tasak, nahiz eta Ekialde Hurbileko gerrak energiaren prezioa igotzea eragin duen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X