Europako Banku Zentralak 0,25 puntu igoko ditu gaur interes tasak, aurreikuspenen arabera
Europako Banku Zentralak galga jarriko dio ostegun honetan interes tasen igoera "biziari". Aurreikuspenak betez gero, 0,25 puntu igoko ditu tasak.
Gaurko bileran hartuko dute azken erabakia. Dena den, egungo agertokiak ez du martxokoarekin zerikusirik, baretu egin baita finantza merkatuen egoera.
Apirilean, euroguneko urte arteko inflazioa hamarren bat igo zen, martxokoarekin alderatuta. Hain zuzen ere, % 7rainoko igoera izan zuen. Kontrara, azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, % 5,6raino jaitsi zen, aurreko urteko hilabete bereko datuekin erkatuta.
Gainera, aste honetan Banku Zentralak eman dituen datuen arabera, lehen hiruhilekoan eten egin da enpresei emandako kreditu kopurua, bai eta hipoteka kredituena ere.
Bankuen aurreikuspenek diote joera horri eutsiko diotela kredituek hurrengo hilabeteetan ere.
Iazko uztailean hasi zen Europako Banku Zentrala interes tasak igotzen. Harrezkero, sei aldiz igo ditu jarraian tasak, % 0tik hasi eta % 3,5eraino.
AEBko Erreserba Federalak 0,25 puntu igo ditu interes tasak
Bestalde, AEBko Erreserba Federalak bart iragarri du interes tasak 0,25 puntu igoko dituela. Urtebetean izandako hamargarren igoera da atzokoa. Hala, % 5 eta % 5,25 bitartean daude orain tasak.
Hala ere, oraindik ez dute argitu azken igoera izango den ala ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoaingo garraiolari bat bero kolpe baten ondorioz hil dela salatu du LABek
Sindikatuak gogorarazi du muturreko beroaren aurrean enpresek protokoloak aktibatu behar dituztela, eta jarduera eten behar dutela egoerak hala eskatzen badu.
Eroskik bere 40 gasolindegiak saldu dizkio Petroprix "low cost" konpainiari
Taldeak eraldaketa testuinguru batean hartu du erabakia, "kontsumo-ohitura berriek eta operadoreen espezializazio gero eta handiagoak markatuta".
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Konpainiak adierazi duenez, "gaur egungo negozio-eredua ez dabil marka guztientzat".
Tubos Reunidosen enplegu erregulazioko espedientearen aurkako demanda artxibatu dute, ez dela aplikatuko iragarri ondoren
Enplegu erregulazioko espedientearen aurka sindikatuek aurkeztutako demandak zentzua galdu zuen konkurtso-administratzaileak iragarri zuenean ez zuela aplikatuko.
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.