EHU
2023/02/14 - 21:43
Bi bilbotarrek lortu dituzte posturik onenak BAME azterketan
Patricia Andres eta Mikel Isla izan dira bi onenak 11.500 hautagairen artean. Gainera, EHUn medikuntzan graduatutako 10 pertsona daude 100 kalifikazio onenen artean.
2023/02/14 - 20:25
Bi bilbotarrek lortu dituzte posturik onenak MIR azterketan
Patricia Andrés eta Mikel Isla izan dira bi onenak 11.500 hautagairen artean. Gainera, EHUn medikuntzan graduatutako 10 pertsona daude 100 kalifikazio onenen artean.
2023/02/13 - 21:12
Zubietako erraustegiaren kutsadura araudia "ez betetzea" salatu du ikerketa batek
Ikerketa Ekopol EHUko ikerketa taldeak egin du, GuraSOS elkartearekin lankidetzan.
2023/02/08 - 16:41
Zeintzuk dira irteera handiena duten unibertsitate-ikasketak?
EHUk jakitera eman duenez, eskaintzen dituen titulazioetatik 20tan okupazioa % 100ekoa da. Tartean daude Medikuntza, Biokimika, Ingeniaritza Elektrikoa edota Ingeles-Filologia. Soldata altuenak, bataz beste, Osasun Zientzietan eta titulazio teknikoetan kobratzen dira.
2023/02/02 - 10:44
Legebiltzarrak bere jardunari berrekin dio, Hezkuntza Legea ardatz hartuta
Aurreikusi dutenez, bidean izandako oztopoak oztopo, urteko lehen hiruhileko honetan bideratuko dute Legebiltzarrean iazko martxoan hitzartutako itunaren onarpena. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostu zuten testua.
2023/01/26 - 12:11
Berotze globalaren eraginak gurean: Eltxoak neguan, gaupasak sargoriagatik eta gereziondoak loretan udazkenean
Klima aldaketaren inpaktuak ugariak eta agerikoak dira, gure egunerokoan igartzeraino. BC3ra, klima aldaketa ikertzeko euskal zentrora, jo dugu ondorio horiek zeintzuk diren eta nola txikitu ahal ditugun jakiteko.
2023/01/22 - 15:57
ChatGPT adimen artifizialeko sistema, garapenaren azken urratsa eta sorkuntzarako aukera berria
Adimen artifizialeko sistemak urtez urte hobetzen doaz, eta gaur egun askoz azkarragoak dira. Teknologia hori erabiliz, olerki liburu bat idaztea lortu du Beñat Erezumak.
2023/01/20 - 10:59
MIR azterketan iaz Estatuko 5. notarik onena atera zuen galdakaoztarrak bere ikasketa teknikak azaldu ditu
Jose Mari Villa 25 urteko galdakaoztarrak Espainiako Estatuko 5. notarik onena atera zuen iazko MIR azterketan. EHUn Medikuntza ikasketak eginda, Gurutzetako Ospitalean ari da lanean, Dermatologiakoa espezialitatean. MIR proba nola prestatu zuen azaldu du. Antolaketa da gako nagusienetako bat.
2023/01/09 - 21:50
Nolakoa da Marteko eguraldia? EHUren ikerketa batek argitu du batez besteko tenperatura -55 ºC-koa dela
Marteko egun baten iraupena, airearen tenperatura, haize-zurrunbiloen funtzionamendua eta beste datu asko argitaratu dituzte Nature Geoscience aldizkarian.
2023/01/02 - 21:58
Energia aurrezteko EHUk hiru zentro baino ez ditu zabaldu opor sasoian; campus bakoitzean bana
Euskal Herriko Unibertsitateak iragarri zuen energia aurrezteko, eraikinak itxi egingo zituela opor sasoian. Ikasleak oso haserre agertu dira erabakiarekin, azterketak ari baitira prestatzen, eta kexu dira ikasteko lekurik gabe geratu direla.
2022/12/26 - 12:12
EHUk berriro lizitatuko du, 64 milioiren truke, Bilboko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria
Euskal Herriko Unibertsitateak espero du eraikina 2026-2027 ikasturtean zehar martxan egotea. Joan den abuztuan eraikin berriaren obra-kontratua esleitzeko prozedura bertan behera geratu zen; izan ere, obren adjudikazioa zuen ABEEak uko egin zion proiektuari kostuen igoera argudiatuta.
2022/12/17 - 13:06
Perun harrapatuta zeuden euskal gazteetako batzuk etxera bidean dira
Herrialdeko hainbat aireportu ireki dituzte, besteak beste Cuscokoa, eta atera ezinik zeuden 5.000 turista baino gehiagok bertatik atera ahal izan dute, euskaldunek tartean.
2022/12/13 - 21:50
Zazpi euskal herritar Perun harrapaturik daude
Medikuntza ikasleak dira Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta orain astebete Perurako hegaldia hartu zuten oporretan joateko. Ez zuten espero, ordea, bertara heldu ziren egunean piztutako zalaparta. Cuscon daude, herrialdeko hiri turistikoenean.
2022/12/01 - 15:59
EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak Su eta Gar izenak proposatu ditu exoplaneta eta bere izarra izendatzeko
Exoplanetei, alegia, eguzki-sistematik kanpo dauden planetei, izena jartzeko ekimena abiatu du Nazioarteko Astronomia Elkarteak, eta Euskal Herriko ikerlariek euskarak unibertsoan presentzia izateko baliatu dute aukera.
2022/12/01 - 15:26
"Su" eta "Gar": Euskarazko izena duten planeta eta izarra, gero eta gertuago
EHUko zientzialari talde batek Gliese 486 b exoplanetaren eta horren izarraren izenak euskaratzea proposatu dute. Su eta Gar izenak aurkeztu dituzte euskaraz duten esanahiengatik.
2022/12/01 - 12:14
Naiara Barrado, exoplaneta bati 'Su' izena emateko proposamenaz: ''Haren ezaugarriengatik proposatu dugu''
Duela urtebete topatu zuten Gliese 486 b exoplaneta, eta EHUk, orain, proposamena egingo du: horren izena 'Su' izatea, eta haren izarrarena, aldiz, 'Gar' izatea (Gliese 486 da izar hori). 'Egun on Euskadi' saioan, Naiara Barrado irakasle eta ikertzaileak azaldu dizkigu proposamenaren arrazoiak.
2022/11/23 - 21:33
500 gaztek jaso dituzte atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak
Eusko Jaurlaritzak ematen dituen bekak dira. Aurten 6,25 milioi euroko aurrekontua izan dute. 55 herrialdetan kokatutako 330etik gora enpresa nahiz erakundetan egingo dute lan bekadunek. Atzerriko enpresek eskaintzen duten malgutasuna gazteak erakartzeko gako nagusia da.
2022/11/23 - 15:57
Zein da atzeraldiaren ekonomikoaren eta ekonomiaren abiadura moteltzearen arteko desberdintasuna?
Juan Barredo EHUko ekonomia irakasleak bi kontzeptu horien arteko desberdintasunak azaldu dizkigu.
2022/11/23 - 12:47
Zein da Europako Banku Zentralaren funtzioa eta zer da interes-tasa?
Juan Barredo EHUko ekonomia irakasleak eta Iñaki Erauskin Deusto Business Schoolekoak Europako Banku Zentralaren funtzioa zein den eta interes-tasek zertarako balio duten azaldu digute.
2022/11/21 - 12:00
Duela 17.000 urte ere bizi ziren etxeko txakurrak Euskadin
EHUko Giza Biologia Ebolutiboko taldeak data jarri ahal izan dio 'Canis lupus familiaris' delakoaren existentziari, Zestoan aurkitutako hezur bat oinarri hartuta.