Elektrizitatea
2021/12/27 - 10:46
Argindarraren prezioa jaitsi egin da eta azaroaren 1etik izandako merkeena da
% 49 jaitsi da, eta orduko megawatta (MWh) 96,08 euroan kokatu da. Argindarraren prezioa pasa den astelehenean baino % 71 merkeagoa izango da.
2021/12/23 - 15:37
Eusko Jaurlaritzak gizarte-laguntzak egokitu ditu gasaren eta elektrizitatearen prezioen igoerara
Gainera, bikoiztu egin du Gurutze Gorriari sistematik kanpo geratzen diren familia ahulen energia-pobretasuna arintzeko egindako esleipena.
2021/12/16 - 15:44
Elektrizitatearen batez besteko prezioa 309,20 eurora iritsiko da ostiral honetan
Honela jarraitzu gero, abendua izango da historian zehar argindarra garestiena izan den hilabetea. Bihar beste errekor bat hautsiko da eta megawat ordua 309raino igoko da.
2021/12/16 - 12:15
Iberdrola ordezkatuz bankuko datuak lapurtzeko telefono bidezko iruzur batez ohartarazi dute
WhatsApp bidez zabaldu den mezu batean emakume batek dioenez, Iberdrolako komertziala zela zioen pertsona bat bere kontu korronteko datuak eskuratzen ahalegindu da, bono sozialaren aitzakian. Iberdrolak jakinarazi duenez, ez du bono sozialari lotutako kanpainarik martxan.
2021/12/15 - 11:13
Argindarraren prezioak marka berria ezarri du: 291,73 euro/MWh
Handizkako merkatuko argindarraren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta asteazken honetan goia jo du. Aurreko errekorra 288,53 euroan zegoen; urriaren 7an iritsi zen maila horretara, eta gaur langa hori gaindituko du.
2021/12/08 - 01:25
ACB Sestaok ekoizpena etengo du, gaurtik hasi eta urtarrila bitartean
Enpresaren arabera, lan batzuk egiteko beharrak eta argindarraren prezio altuak bultzatuta etorri da etenaldia. Sindikatuek, baina, bestelakoa diote.
2021/12/05 - 15:30
Ipar Euskal Herriko 37 herri argirik gabe geratu dira, tximista baten ondorioz
Nafarroa Beherean, tximista batek Donazaharre eta Izpura arteko postu elektrikoa jo du eta argindarra galdu du Garaziko eskualdeko zati handi batek. 5.600 etxeri eragin die itzalaldiak.
2021/12/02 - 11:54
Urtea hasi zenetik % 10,9 igo da industria ekoizpena EAEn
% 3,6 gehitu da ekoizpena urrian 2020ko hil beraren aldean. Energia % 22,2 gehitu da, kontsumo ondasunak % 8,4 eta ekipo ondasunak % 4,5, bitarteko ondasunetan aldiz % 2,9 jaitsi da indizea.
2021/11/26 - 15:39
Aste osoa daramagu megawatt ordua 200 eurotik gora ordaintzen
Gaur 227 euro ordainduko dira, batez beste, megawatt ordua. Ez da egunik garestiena, baina aste osoa daramagu 200eurotik gorako datuekin.
2021/11/14 - 21:51
2023tik aurrera, berokuntza zentralean ere auzokide bakoitzak kontsumitzen duena ordainduko du
Inbertsioaren amortizazio epea 6 urtetik beherakoa den kasuetan bakarrik egingo da aldaketa, alegia; 73.000 etxebizitzatan, eta ez sistema hori duten 146.000 etxeetan. Energiaren Euskal Erakundearen arabera, 700 eta 1.500 euro bitarteko inbertsioa ekarriko du horrek, etxe bakoitzeko.
2021/11/12 - 11:16
Urte arteko inflazioak gora egin du urrian, % 5era EAEn eta % 5,6ra Nafarroan
Argindarraren eta erregaien garestitzeak eragin dute, batez ere, prezioen gorakada. Irailetik urrira prezioak % 1,7 garestitu dira EAEn, eta % 1,8, ostera, Nafarroan.
2021/11/10 - 21:42
Nola eskatu behar dira autokontsumorako instalazioak jartzeko dirulaguntzak?
Ostegun honetatik aurrera, etxean energia autokontsumorako instalazioak jartzeko laguntzak eskatu ahalko dira. Energiaren Euskal Erakundeak fakturaren %70era arte finantzatuko du.
2021/11/10 - 19:42
Iberdrolaren eta Sidenorren arteko ika-mika publikoa, altzairuaren eta energiaren salneurriengatik
Altzairuaren prezioa igoera "neurrigabea" izaten ari dela esan zuen Iberdrolak asteartean. Sidenorrek "harridura" agertu eta Iberdrolak enpresa siderurgikoaren egoera "ezagutzen ez" duela uste du.
2021/11/09 - 16:31
EAEko erabiltzaileak ez dira animatzen auto elektrikoa erosten
Auto saltokietan gasoil eta gasolinako autoen salmenta da nagusi. Hala ere, hibridoak gero eta gehiago saltzen dira. Estatu espainiarrean, milioi biztanleko 245 kargagune daude, eta Europan, 573.
2021/11/08 - 11:34
Tapia: "Ez dut uste Euskadin itzalaldirik egongo denik"
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua Glasgown da, COP26 goi bileran. Gaur, Regions4 foroaren baitan, "maila ezberdinen arteko gobernantza" eta neurri zehatz eta berehalakoak" hartzea defendatuko du Jaurlaritzak.
2021/11/03 - 21:49
ACB Sestaok ekoizpena etengo du azaroaren bukaeratik urtarrilera arte
Enpresak dio kostu energetikoaren igoerak behartuta hartu duela erabakia. Hala ere, batzordeak "xantaiaz" hitz egin du, sindikatuek enpresak proposatutako antolakuntza aldaketak errefusatu dituztelako. Itxierak behin-behineko 100 langile baino gehiago kaleratzea ekarriko du.
2021/11/02 - 15:19
Enpresa elektrikoak "kontrol publiko eta sozialaren menpean" jartzea eskatu du ELAk
Sindikatuak elektrizitatearen prezioa finkatzeko sistema aldatzea ere proposatu du, energia guztia iturri garestienaren prezioaren arabera ordain ez dadin.
2021/10/30 - 21:10
Argindarraren orduko megawattaren prezioa 79 euroraino jaitsiko da igande honetan
Abuztu hasierako mailara itzuliko da argindarraren prezioa igande honetan, urriko preziorik baxuenarekin. Hori bai, igaro den hilabetea inoizko garestiena izango da.
2021/10/28 - 22:20
Zenbat garestitu dira oinarrizko produktuak?
Erosketa saskia, batez beste, %10-12 garestitu da azken hiruhilekoan. Barazkiak bereziki igo dira, tomateak, esaterako, %16 eta fruta %15. Oliba olioa %6 eta esnea eta arrautzak %5 inguru. Beste behin, krisi energetikoa dago atzean.
2021/10/28 - 22:15
Argindarraren prezioaren igoerak euskal enpresa asko hondamendira eramango dituela uste du Jainagak
José Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak ere segurtasun juridikoa eskatzen du kontratu bat sinatzen dutenean. Jainagak esku hartzeko eskatu die erakundeei.