Argiaren faktura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindarraren prezioa jaitsi egin da eta azaroaren 1etik izandako merkeena da

% 49 jaitsi da, eta orduko megawatta (MWh) 96,08 euroan kokatu da. Argindarraren prezioa pasa den astelehenean baino % 71 merkeagoa izango da.
Elektrizitate-dorre bat
Elektrizitate-dorre bat. Irudia: EFE

Argindarraren prezioak behera egin du berriro ere handizkako merkatuan, % 49 hain zuzen ere, eta 96,08 euroan kokatu da orduko megawatta (MWh), atzo baino ia 95 euro gutxiago (azaroaren 1etik izan duen preziorik baxuena).

Jaitsiera horren ostean, laugarrena jarraian, argindarraren prezioa pasa den astelehenean baino % 71 merkeagoa izango da, nahiz eta ia laukoiztu egiten duen duela urtebete merkatuak ezarri zuen balioa (26,51 euro).

Horrela, elektrizitateak azaroaren 1etik (91,2 euro/MWh) izandako preziorik baxuena izango du astelehen honetan.

Ordu-tarteen arabera, gaurko gehieneko prezioa 18:00etatik 19:00etara bitartean erregistratuko da, 207,10 euro/MWh, eta gutxienekoa 2,67 euro/MWh izango da 02:00etatik 06:00etara.

Hilabete honetan, argindarraren batez besteko prezioa 251,38 euro/MWh-koa da, azaroan izandako batez bestekoa baino % 30 handiagoa (193,43 euro/MWh), eta urrian baino % 26 garestiagoa (200,06 euro/MWh).

Abenduko egungo balioei eutsiz gero, 2021eko batez besteko prezioa 110 euro/MWh-tik gorakoa izango da, iazkoaren hirukoitza baino handiagoa, azken 17 urteetako merkeena, pandemiak eragindako eskariaren beherakadari eta prezioei esker.

Zure interesekoa izan daiteke

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X