Eliza Katolikoa
2022/02/21 - 13:53
Bermeoko Jose Done eskolan ustez abusuak jasan zituzten bi biktimak bizitakoa kontatu diote Asier Sanchezi
Biktimetako batek lehen pertsonan kontatu dio Asier Sanchezi nola bizi zuten egoera hura, eta aitortu dio ustezko erasotzailea kongregazioko anaia bat zela.
2022/02/21 - 13:21
Kanpo auditoria batek aztertuko ditu Espainiako Elizan izandako sexu-abusuak
Salaketak jaso, jardunbide judizialak berrikusi eta agintariei laguntza eskainiko die Elizan izandako sexu-abusuen kasuak ikertzeko, eta horien aurrean babes-sistema bat ezartzeko.
2022/02/21 - 09:00
Bermeoko Jose Done eskolan adingabeei egindako ustezko sexu abusuak argitara atera ditu EITBk
Asier Sanchezek gidatutako ikerketa batean, EiTBk argitara atera ditu 70eko eta 80ko hamarkadan Bermeoko Jose Done eskolan adingabeei ustez egindako sexu abusuak.
2022/02/20 - 18:43
Bilboko Elizbarrutia 20 adingaberen aurkako abusuak ikertzen ari da
Elizak berak osatu duen Adingabeen aurkako Abusuen Babeserako eta Prebentziorako Batzordeak jasotako kasuak dira, eta informazioa instantzia publikoetara zabaldu dute.
2022/02/18 - 12:26
Gasteizko gotzainak esan du adingabeen abusu bat nahikoa dela egoerari "erradikaltasunez" aurre egiteko
"Elizan zuten estatusa aprobetxatuz krimen horiek egin zituztenek ez zuten ardura pastoralik izan behar, eta gutxiago adingabeekin", berretsi du Juan Carlos Elizaldek.
2022/02/18 - 11:37
Eduardo Santos: "Ezinbestekoa da Eliza Katolikoaren laguntza biktimen egia ezagutzeko"
Nafarroako Jusitizia eta Migrazio Politiketako kontseilariaren ustez, Eliza Katolikoaren baitan izandako abusuak ikertzeko "ikerketa parlamentarioa ez da bidea". "Biktimei itxaropen faltsu bat emate da", gaineratu du Santosek.
2022/02/17 - 15:51
Ertzaintzak ikerketa abiatu du elizaren baitan delitu zantzuak dituzten 33 abusu kasu argitzeko
Eliza Katolikoaren barruko ustezko 68 pederastia kasu aztertzen ari da espainiar Estatua eta haietako 4 EAEn gertatutakoak lirateke: 3 Araban eta bat Bizkaian. Horiek fiskaltzara heldutako kasuak dira, baina Gotzaindegietako ikerketa batzordeetara heldu diren salaketak askoz gehiago dira.
2022/02/16 - 22:12
Ustez elizgizonek egindako hogeita hamar bat sexu abusu ikertzen ari da Ertzaintza
Segurtasun sailburuak azaldu du ikerketa "zaila" dela, kasu gehienak duela 20 urte baino gehiago gertatu baitziren. Gainera, ustezko abusatzaileetako asko dagoeneko hilda daude.
2022/02/11 - 21:21
Kristau Eskolak "aurrerapauso garrantzitsuak" ikusten ditu Hezkuntza Legearen zirriborroan
Itunpeko ikastetxeen % 47 eta 125 hezkuntza zentro ordezkatzen dituen elkartea euskara ardatz izango duen sistema eleanitzarekin konforme agertu da.
2022/02/11 - 20:10
Iruñeko Artzapezpikutzarentzat "baliagarria" da Nafarroako Elizako sexu-abusuen txostena
Azpimarratu du bere nahia dela "salaketak aurkeztea", baina arreta biktimetan jarriz: "Berdin da nork egin duen erasoa".
2022/02/11 - 15:45
Elizako sexu-abusuen inguruko ikerketa tirabirarik gabekoa izatea nahi du Bilboko katedraleko parrokoak
Luis Alberto Loyoren ustez, inork ezin dio oztoporik ipini ikerketari. Tristura, lotsa eta haserrea sentizen dituela esan digu Bilboko katedraleko parrokoak.
2022/02/11 - 15:37
Sexu-abusuen 60 biktima eta 31 ustezko erasotzaile atzeman dituzte Nafarroako Eliza Katolikoan
17 ikastetxetan atzeman dituzte abusuak, kongregazio ezberdinetakoak, eta dozena bat herritan. Ikerketak datu horiek konfirmatu ahal izan ditu, baina txostenaren arabera abusuak askoz gehiago izan ziren.
2022/02/11 - 14:09
Bilboko deana, Eliza barruko sexu-abusuen inguruan: "Denok iritsi gara berandu"
Luis Alberto Loyo Bizkaiko hiriburuko Santiago katedraleko deanak esan du gaur egun sexu abusuak elizbarruti guztietan ikertzen ari direla.
2022/02/11 - 13:29
Sexu-abusuen 52 biktima eta 31 ustezko erasotzaile atzeman dituzte Nafarroako Eliza Katolikoan
Hamabi udalerritako 17 zentrotan izan ziren kasuak. NUPeko ikerketan azpimarratu dute "izebergaren punta" besterik ez dela hori.
2022/02/11 - 13:16
Luis Alberto Loyo, Bilboko Santiago katedraleko deana: ''Denok iritsi gara berandu''
14:00etan hasiko den "Gaur Egun" albistegiak Luis Alberto Loyo, Bilboko Santiago katedraleko deanari Elizako abusuen ikerketari buruzko elkarrizketa eskainiko du.
2022/02/11 - 11:07
Biurrun: "Lan erreforma labur geratu da, baina onartutako guztia positiboa da"
EAEko Auzitegi Nagusiko magistratuaren ustez, gai garrantzitsuak geratu dira zintzilik eta ondo legoke hitzarmen autonomikoen lehentasuna bermatuko lukeen legedia onartzea.
2022/02/09 - 23:15
Maria Victoria Martinikorena iruindarrak moja baten abusuak jasan zituela salatu du
Salatutako abusuak 1960an gertatu ziren Jesusen Ursulinen ikastetxean. Maria Victoriak bere istorioa argitara atera nahi du, egia ezagutu dadin. Salatutako abusuak preskribatuta daude dagoeneko.
2022/02/08 - 18:46
Bizkaiko bost zentro erlijiosotan adin txikikoei egindako sexu-abusuak ikertzen ari da Ertzaintza
Ikerketapean dauden erasoak 1950 eta 1990 arteko hamarkadetan gertatu ziren, ondoko zentroetan: Bilboko Maristak ikastetxean, Santa Marinako haurrentzako erietxean, Barakaldoko Paules ikastetxean, Bediako San Juan Bautista elizan eta Bilboko Kristo Errege parrokian.
2022/02/08 - 16:20
Benedikto XVI.ak barkamena eskatu du sexu-abusuengatik, baina ukatu egin du estali izana
Duela gutxi publiko egin zen ikerketa baten arabera, Benedikto XVI.a aita santu emerituak Alemaniako Eliza katolikoaren baitan gazteei eta adin txikikoei egindako sexu-gehiegikerien berri izan zuen.
2022/02/07 - 21:50
Nola ikertzen ari dira elizaren abusuak beste herrialde batzuetan?
Alemanian, Eliza Katolikoak 2018an agindu zuen txosten bat sexu abusuak argitzeko. Frantzian dute ikerketarik berriena, 2021. urteko amaierakoa. Txostena, kasu honetan ere, Elizak agindu zuen. 330 000 abusu kasu baino gehiago zenbatu dira dagoeneko.