Emakunde
2021/07/16 - 17:25
Hondarribiko Alardearen 22. konpainia izateko proposamena egin du Jaizkibel Konpainiak
Alardeak "orain duen formatuan" parte hartzeko prest dago konpainia parekidea, "auziari konponbidea emateko" helburuarekin. Jaizkibel Konpainiak 25 urtez aldarrikatu du desfile "bakar, parekide eta publikoa".
2021/06/14 - 14:25
"Eraildako 10 emakumetik 8k ez zuten salaketarik jarri"
Salaketak genero-indarkeriaren icebergaren punta baino ez dira. Xabier Peña Ertzaintzako sarjentuak azaldu duenez, badakigu zenbat emakumek salatzen duten, baina ez horietatik zenbat diren biktimak.
2021/05/23 - 13:07
Emakumea, erruduna eta drogazalea: gizonen neurrira sortutako sisteman sendatzea
Emakundek sustatutako ikerketa baten arabera, emakume drogazaleek gizonek baino askoz zailtasun gehiago dituzte tratamendua jasotzeko.
2021/05/21 - 16:02
Jaurlaritzak Nahiko berdintasun programa bultzatuko du ikastetxe gehiagotara iristeko
Dagoeneko 20.000 ikaslek parte hartu dute programa horretan, eta helburua haurrek "berdintasunarekin, errespetuarekin eta indarkeriarik ezarekin lotutako balioak ikastea" da.
2021/05/20 - 16:42
EAEko emakumeen % 45 ez dira seguru sentitzen kalean bakarrik dabiltzanean
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek kalean dabiltzanean sentitzen duten segurtasunaren inguruan prentsa oharra argitaratu du ostegun honetan Euskal Estatistika Erakundeak.
2021/05/17 - 17:13
Jai-eredu 'parte-hartzaileagoa eta parekideagoa' sustatu nahi du Emakundek
EAEko bederatzi herritan emakumeen parte-hartzea sustatzeko neurriak aztertu dituzte txosten batean.
2021/04/26 - 18:37
Indarkeria matxistaren kontrako itun soziala eta herritarra bultzatuko du Emakundek
Berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren kontrako urrats berri bat eman nahi dute euskal erakundeek, eta itun soziala eta herritarra bultzatu nahi dute.
2021/04/20 - 11:58
Prostituzioko emakumeen ikusezintasuna ahalduntze bihurtzen
Askabidek 36 urte daramatza EAEn prostituzioan diharduten edo bazterketa-egoeran dauden emakumeekin lanean. Berdintasunaren 2020ko Emakunde Saria jaso berri du ibilbide osoari aitortza gisa.
2021/04/19 - 15:23
Askabidek prostituzioan diharduten emakumeen alde egindako lana aitortu du Emakundek
Askabide elkarteak Emakunde 2020 saria jaso du, prostituzioan diharduten edo baztertuta dauden emakumeen ahalduntzea sustatzen egindako lanagatik.
2021/04/19 - 14:06
Askabidek Berdintasunaren Emakunde Saria jaso du
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du Askabide elkarteak prostituzioan aritzen diren emakumeekin egindako lanak "duintasuna" ematen diola euskal gizarteari.
2021/04/19 - 08:13
Gaur jasoko du Askabide elkarteak Berdintasunaren aldeko 2020ko Emakunde saria
11:00etan izango da ekitaldia, Lehendakaritzan, eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahalko da. Prostituzioan diharduten eta bazterketa bizi duten emakumeekin egiten duten lana sarituko dute.
2021/04/16 - 13:16
EAEk NBEren Generation Equality ekimenarekin bat egin du, berdintasuna helburu
Beijingo Emakumeen Munduko IV. Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko NBE Emakumeak agentziak bultzatutako ekimena da. Jaurlaritzak berdintasunaren aldeko itun soziala lortzeko baliatu nahi du.
2021/03/30 - 16:29
Emakundek zaintzaren legeak adingabeen babesean arreta jarri behar duela adierazi du
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren ustez, lehentasunezko zaintza partekatuak ez du behar besteko bermerik ematen genero-indarkeria egon daitekeen kasuetan.
2021/03/09 - 13:17
Emakundek mugimendu feminista zoriondu du atzo berdintasuna aldarrikatzeagatik
Landaidak azpimarratu du deialdia egin dutenek ahalegin handia egin dutela covid-19ren ondorioz bizi dugun osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun eta prebentzio neurri guztiak bermatzeko.
2021/03/08 - 11:38
"Genero ikuspegia kontutan hartu behar da pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko"
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak adierazi duenez, "pandemiaren eraginez suntsitu diren enplegu asko feminizatuta daudenak dira".
2021/03/07 - 21:17
Oztopo gehien izan duen M8a generoen arrakalak bistaratzera doa berriz
Auzoetan hasi dira aldarrikapenak egiten. Eztabaida-gunean jarri dira biharko martxak, osasun publikoa dela eta.
2021/03/07 - 16:39
Aldarrikapena eta segurtasuna uztartzea posible dela esan du Landaidak
Pandemia betean egingo da aurten Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta horrek eztabaida piztu du. Izaskun Landaida Emakunde zuzendariaren iritzian, posible da aldarrikapen eta segurtasuna uztartzea.
2021/02/24 - 13:47
Zaintzak ikusarazi, baloratu eta banatzeko deia egiten du Emakundek M8ko kanpainan
"Nork zaintzen du?" galderaren bitartez kanpainak gogoeta bultzatu nahi du bizitzari eusteko zaintzak duen funtsezko garrantziari buruz.
2021/02/24 - 13:38
Zaintzak ikustarazi eta banatu nahi ditu Emakundek M8ko kanpainarekin
"Nork zaintzen du?" galderaren bitartez kanpainak gogoeta bultzatu nahi du bizitzari eusteko zaintzak duen funtsezko garrantziari buruz.
2021/02/22 - 12:41
Gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala urtean 7.200 eurokoa da, EAEn
Zerbitzuen alorrean nabari dira alderik handienak, emakume askok lan egiten duten sektorean hain zuzen ere.