Emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala urtean 7.200 eurokoa da Euskadin
Euskadin, 7.213 euroko aldea dago urtean gizonen eta emakumeen soldataren artean, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak argitaratutako azken txostenaren arabera. Zehazki, gizonek urtean batez beste 31.790 euro irabazten dituzte, eta, emakumeek 24.757.
Txostenaren arabera, arrakala 1,5 puntu murriztu da 2015etik, baina oraindik aldea % 22,6koa da. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendarian hitzetan, soldata arrakala "gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna errepikatzen eta iraunarazten duen egiturazko arazoa da", eta, beraz, gizarte eragile eta administrazio guztien erantzukizuna da hori ezabatzen laguntzea.
Zehazki, emakumeen eta gizonen urteko batez besteko irabazien aldea 7.213 eurokoa da. Gizonek batez beste 31.970 euro irabazten dute urtean, eta emakumeek, berriz, 24.757 euro. Europako neurketan erabiltzen den orduko batez besteko irabaziari dagokionez, EAEko soldata arrakala % 9,55ekoa da, 2015ean erregistratutakoa baino txikiagoa, orduan % 12,83koa baitzen.
Jarduera-sektorearen arabera, soldata arrakala handiena zerbitzuen sektorean dago (% 21,8), eta ondoren, industria sektorean (% 17,2).
Administrazioaren aldetik, konpromiso hori Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Emakunderen bidez bultzatzen duen Euskadin soldata-arrakala murrizteko Estrategian eta ekintza-planean islatzen da. 2019-2020 Ekintza Planaren ebaluazioa egin ondoren, diagnostikoa eguneratzeko eta 2021-2025 akzio plan berri bat planteatzeko fasean daudela iragarri dute.
Orain arte osatutako neurrien artean, besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira: sexuan oinarritutako soldata-diskriminazioak zuzentzeko ikuskapenen kopurua handitzea, langileei sexuagatiko soldata-diskriminaziorik ez izateko eskubideari buruzko informazioa ematea, eta pizgarriak eskaintzea, ikasketa tekniko eta teknologikoetan emakume gehiago sartzeko.
Bestalde, besteak beste, soldata-arrakala murrizten laguntzeko, Emakundek urtero deitzen ditu enpresei zuzendutako laguntzak, diagnostiko bat eta berdintasun-plan bat egiteko laguntza teknikoa emango dieten aholkularitza enpresa homologatuak kontratatzeko. Dirulaguntza horren zenbatekoa bikoiztu egin da aurten, 200.000 eurotik 400.000 eurora.
Landaidaren hitzetan, "beste neurri batzuez gain, beharrezkoa da enpresetan berdintasunaren kultura sartzea, eta berdintasunari buruzko diagnostikoak eta planak egiteak aurrerapen handiak ahalbidetzen ditu ildo horretan".
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.