Energia
2024/05/08 - 13:35
Repsoli eman diote berriro arrazoia, publizitate engainagarriagatik Iberdrolarekin duen auzian
Komunikazio Komertzialaren Autokontrolerako Erakunde espainiarrak ontzat eman du Repsolek jarritako erreklamazioa. Iberdrolak, bere aldetik, "objektibotasun eza" salatu du, eta iragarri du aerotermia sustatzeko beste kanpaina bat jarriko duela abian.
2024/04/27 - 19:55
Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat alkatek "herri biziak" aldarrikatu dituzte goi-tentsioko lineen aurrean
Eguraldia ez da oztopo izan Izarbeibar, Iruñea, Sakana eta Goierriko eskualdeetatik etorritako ehunka lagun Gazteluko plazan biltzeko, "herrien etorkizuna mehatxatzen duten" goi-tentsioko lineen kontrako plataformakoak.
2024/04/20 - 12:12
Ekuadorrek salbuespen egoera ezarri du 60 egunerako sektore elektrikoaren krisiagatik
Segurtasun indarrek zainduko dituzte energia azpiegiturak Gobernuak salatzen dituen "sabotajeak" galarazteko. Leku batzuetan 8 ordurainoko itzalaldiak izaten ari dira.
2024/04/16 - 15:31
Autokontrolerako epaimahaiak ez du onartu Iberdrolak Repsolen aurka jarritako erreklamazioa
Urtarrilaren 19an aurkeztu zuen erreklamazioa Iberdrolak, Repsolek bere erregai berriztagarri berriak sustatzeko telebistan, prentsan eta Interneten zabaldutako publizitatearen aurka.
2024/04/16 - 12:39
Zaporizhian istripu nuklearra gertatzeko arriskuaz ohartarazi du Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendari nagusi den Rafael Grossiren arabera, ez da zentraletik edo zentralaren aurka erasorik egin behar, ezin da arma biltegi gisa erabili eta ez da arriskuan jarri behar argindarraren hornidura.
2024/04/13 - 22:29
Trantsizio berdea eta makroproiektuak ez direla bateragarri ohartarazi dute Azpeitian ehunka lagunek
80 taldek baino gehiagok osatzen duten Lurraren Defentsan Euskal Herria Bizirik taldeak deitutako protestan, eredu ekonomikoa errotik aldatu eta deshazkundearen aldarria egin dute, eta energia berriztagarrien makroproiektuek landa eremua eta ekosistema suntsitzen dutela ohartarazi.
2024/04/12 - 13:27
Energiaren Euskal Erakundeak 11 milioiko laguntzak emango ditu etxeko autokontsumo berriztagarrirako
Deialdi hau urriaren 31ra arte egongo da indarrean, baina lehenago amaituko da, aurrekontua agortzen bada.
2024/04/08 - 13:59
Kremlinek "probokazio oso arriskutsutzat" jo du Zaporizhiako zentral nuklearraren aurkako erasoa
Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak droneekin egindako eraso baten berri eman zuen igandean. Ukrainak ukatu egin du zentral nuklearraren aurkako edozein operazio militarren erantzukizuna.
2024/03/23 - 23:47
Ordubeteko itzaldia egin dute mundu osoan, energia kontsumoaren inguruan hausnartarazteko
"Itzali argia. Eman ordubete planetari" da mundu osoan urtero egin ohi den borondatezko itzalaldi elektrikoaren leloa. Euskal Herriko 30 udalerrik egin dute bat ekimenarekin, energiaren kontsumo indiskriminatuaren eta emisio kutsatzaileen inguruan kontzientziatzea helburu.
2024/03/20 - 14:14
Espainiako Gobernuak eta sektore eolikoak fabrikazioa eta elektrifikazioa indartzeko konpromisoa hartu dute
Energia eolikoaren arloan BECen egiten ari diren topagunearen baitan, Energia Eolikoaren Espainiako Gutuna sinatu dute, sektorearen arabera, "mugarri" izango dena.
2024/03/18 - 17:35
Iberdrolak Repsol salatu du publizitate kanpainetan 'greenwashing' egitea leporatuta
Argindar konpainiak gogorarazi du Repsol bitan zigortu dutela arrazoi horrexegatik Erresuma Batuan. Repsolek erantzun du Iberdrola urduri dagoela bezeroak galdu dituelako.
2024/03/04 - 11:02
Eraikin publikoetako energia-errendimendua hobetzeko ekimena egin dute LH-ko Repelegako ikasleek
Repelega Lanbide Heziketako zentroaren ekimen bati esker, ikasleek ikuskaritza energetikoak egingo dituzte hainbat eraikin publikoetan, energia-errendimendua hobetze aldera. Ikasle talde batekin Zunzunegi Institutuan izan gara.
2024/02/22 - 10:07
Etekina % 10,7 handituta, 4.803 milioi euroko irabaziak izan ditu Iberdrolak
Energia konpainiak 11.382 milioi euroko (inoizko handiena) inbertsio gordina egin zuen iaz, 2022koa % 6an gaindituta.
2024/02/08 - 20:34
3.000 pertsona baino gehiagok sinatu dute Gipuzkoako Trekutz parke eolikoaren aurka
Antzuolako Meaka-Irimo herri plataformak 3.022 sinadura bildu ditu Gipuzkoako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan proiektuaren aurka aurkeztutako alegazioetan.
2024/02/08 - 16:15
Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearen kontrako protesta egin du EH Bizirik sareak
Eusko Legebiltzarraren atarian elkarretaratzea egin du Euskal Herria Bizirik sare ekologistak. Zentral eoliko eta fotoboltaikoak eraikiko dituzten enpresa handien interesen alde egindako legea dela salatu dute. CO2 isurketak murriztu ordez, merkantilizatu egingo direla ohartarazi dute.
2024/02/08 - 13:42
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk Trantsizio Energetikoaren legea betetzeko konpromisoa agertu dute
Gainerako alderdietako ordezkariak, berriz, oso kritiko agertu dira; Elkarrekin Podemos-IUrentzat anbizio gutxiko legea den bitartean, PP eta Vox taldeek uste dute bete ezin diren helburuak dituela arauak.
2024/02/08 - 12:08
Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legea onartu du Eusko Legebiltzarrak
Arau berriak 2030erako energia berriztagarriak bultzatzeko helburuak zehazten ditu, eta besteak beste, energia berriztagarrien instalazioei kanon bat ordainaraziko zaie. Halaber, Jaurkaritzak erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du.
2024/02/07 - 10:44
Siemens Energyk 1.582 milioi irabazi ditu lan-urteko lehen hiruhilekoan, Gamesak 426 milioi galdu baditu ere
Aire-sorgailuen negozio unitaten dituzten "arazoak konpontzea" eta "beste unitateen hazkundea aprobetxatzea" dira kopainia alemaniarraren helburuak lan-urte honetan, Christian Bruch Siemens Energyko presidenteak esan duenez.
2024/02/06 - 12:16
Euskal industriak produkzioari eutsi dio eta % 0,3ko igoera txikiarekin itxi du 2023a
Lurraldeka, igoera % 0,6koa izan zen Araban eta % 0,5ekoa Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, beherakada txiki bat izan da, % 0,1ekoa.
2024/02/01 - 11:31
Araban eta Bizkaian beste hiru parke eoliko egiteko eskariak jaso ditu Jaurlaritzak
Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan lau parke eoliko daude martxan, eta beste dozena bat inguru izapidetze fasean daude.