EUSKO LEGEBILTZARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Energia berriztagarrien inguruan "herri mailako" eztabaida "lasaia" eskatu du Jauregik

Deskarbonizaziora, eraginkortasun energetikora eta autokontsumora bideratutako funts propioekin osatutako 260 miloi euroko programa bat martxan jarriko duela iragarri du Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak.
Mikel Jauregi, gaur, Eusko Legebiltzarrean.
Mikel Jauregi, gaur, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

Energia berriztagarriei buruzko "herri mailako gogoeta" egitea ezinbestekoa da, eta  eragileen arteko "eztabaida lasaiak eta zentzuzkoak" ahalbidetu dezake hori.  "Irtenbide orekatuak"  behar dira, "energia menpekotasuna" alde batera uzteko. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak egin ditu adierazpenok, bere Sailaren ildo orokorrak eta lan-lerro nagusiak azaltzeko, goizean, Eusko Legebiltzarrean egin duen agerraldian. "Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago" dira helburu nagusiak.

Esan duenez, trantsizio energetikora bidean "jauzi kualitatiboa" emateko ordua da, EAEko enpresek alor horretan aurrea hartu dezaten. Hurrengo lau urteak "hil ala bizikoak" izango direla uste du, eta, beraz, "herri modura apustua" egin behar dela irizten dio sailburuak. Hala egin ezean, "atzean" geratzeko eta "aukerak" galtzeko arriskua ikusten du.  "Nahiz eta Europako eta munduko egoera ekonomikoa kolokan egon, Euskadi gai da Europako aldaketa industrialean aitzindari izateko. Jauzi kualitatiboa egin behar dugu, gure enpresek aurrea har dezaten eraldaketa energetiko eta digitalaren arloan, lehiakortasunaren eta hazkundearen palanka gisa", azpimarratu du.

"Euskal industria deskarbonizatzen jarraitzeko", Eusko Jaurlaritzak abian jarriko dituen ekintzak zehaztu ditu Jauregik, eta, iragarri duenez, programa berri bat jarriko da martxan, "funts propioetako 260 milioi eurokoa, deskarbonizazio industrialera, energia-efizientziara eta autokontsumora bideratua"; 100 milioi euro energia-efizientzia industriala sustatzeko eta emisioak murrizteko izango dira, eta gainerako 160 milioi euroak autokontsumo industriala eta etxebizitzetakoa sustatzeko. 

Azpimarratu duenez, deskarbonizazio-prozesuak "azpiegitura berrien garapena" eskatzen du, nagusiki "sorkuntza elektrikokoak, haize eta eguzki instalazio fotovoltaiko handietan eta autokontsumorako instalazio txikiagoetan oinarrituta". "Industria eta gizarte modernoek jasangarriak izan behar dute; bestela, nekez biziraungo dute. Ingurumen eta energia irizpideak politika sektorial guztietan integratu behar ditugu, ez betebehar gisa, baizik eta gure industrian balio erantsia sortzeko faktore lehiakor gisa, eta erronka partekatu hori sozializatu behar dugu, onuragarria baita nola herritarrentzat hala enpresentzat", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X