Ura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroa da Espainiako Estatuan ur gehien bildu duen erkidegoa, urtegiak % 94,5 baitaude beteta

EAE seigarrena da, batez beste % 86,5 baititu beteta. Nelson ekaitzaren eraginez, besteak beste, ohi baino urte hasiera hezeagoa izan da.
Esako urtegia. Argazkia: EITB
Esako urtegia. Argazkia: EITB

Nafarroa da Espainiako Estatuan urtegietan ur gehien bildu duen erkidegoa, urtegiak % 94,5 baitaude beteta, eta EAE seigarren da zerrenda horretan, urtegiak batez beste % 86,5 baititu beteta.

Espainiako Energia Trantsiziorako Ministerioak zabaldutako datuen arabera, horixe da Hego Euskal Herriko urtegietan pilatutako ur kantitatea, EAEko ekialdean eta Nafarroan ohi baino urte hasiera hezeagoa izan ostean.

Datuak erkidegoz erkidego aztertuta, Nafarroan pilatu da ur gehien (% 94,5), eta atzetik ditu Asturias (% 92,3), Gaztela eta Leon (% 91,6), Madril (% 88), Galizia (% 88,5), EAE (% 86,5), Aragoi (% 87,4), Errioxa (% 73,9), Extremadura (% 68,8), Gaztela-Mantxa (% 53,8) eta Katalunia (58 %).

Urtegietan ur gutxien pilatu dutenak, berriz, autonomia erkidego hauetakoak dira: Kantabria (% 47,4), Andaluzia (% 43,1), Valentzia (% 42,3) eta Murtzia (% 27).

Normalean baino ur gehiago dago, beraz, Espainiako Estatuko urtegietan, eta urte hasiera ohikoa baino hezeagoa izan delako eta martxoan Nelson ekaitza igaro zelako omen da hori.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X