Energia
2023/12/13 - 10:34
Albiste izango dira: Zentsura mozioa Iruñeko Udalean; COP28aren akordioa, eta Santa Lutzi azoka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/13 - 10:11
Dubaiko Klimaren Goi Bilerak erregai fosilak atzean uzteko trantsizio bati ekitea erabaki du
Akordioak dei egiten die estatuei erregai fosiletatik urruntzeko trantsizio bati ekiteko, "modu ordenatu eta ekitatiboan, hamarkada kritiko honetan ekintza azkartuz, 2050ean zero emisio garbiko helburua lortzeko".
2023/12/12 - 09:11
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuen eztabaida; Amnistia Legea, Kongresuan eta COP28 goi-bileraren amaiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/11 - 20:52
COP28k erregai fosilak murriztea planteatu du orain, pixkanaka erabiltzeari utzi beharrean
Dubaiko Klima Goi-bilerako presidentetzak aldeei aurkeztu dien azken zirriborroan jasotzen da. EBren hitzetan, proposatutako testua "guztiz onartezina" eta etsigarria da. Era berean, ekologistek anbizio klimatikoa "nabarmen murriztea" kritikatu dute.
2023/12/08 - 10:07
Gasolina urteko prezio baxuenera jaitsi da
Batez besteko prezioa 1,572 euroan dago Espainiako Estatuan, eta gasolioaren kasuan, 1,543 euroan, bederatzigarren astez jarraian behera egin ostean.
2023/12/02 - 18:51
Fukushimako hondamendia jasan arren, Japoniak energia nuklearraren ituna babestu du
Bitxia da Japoniak itun hau sinatu izana, kontuan hartuta hondamendi nuklearra jasan zuela. Fukushimako zentral nuklearreko leherketaren ondoren, Japoniak gainerako zentral nuklear guztiak ixtea erabaki zuen.
2023/12/02 - 13:49
2050erako energia nuklearraren mundu mailako gaitasuna hirukoizteko adostasun zabala COP28 goi-bileran
"Negutegi efektuko gasen isuri garbia zerora jaisteko, tenperaturaren gorakada 1,5 ºC-ra mugatzeko eta Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzeko" egin dute ituna 20 herrialdek baino gehiagok.
2023/12/01 - 06:00
Norvegiako samiak beren lurraldeetan parke eoliko handiak eraikitzearen kontra daude
Norvegiako samiek zalantzan jartzen dute trantsizio energetikoa egiteko eredua, eta beren bizimodu tradizionala aldarrikatzen dute, ez dezaten energia berriztagarriko proiekturik abian jarri bertako herrien eskubideak errespetatu gabe.
2023/11/29 - 19:30
RWE enpresak parke eoliko bat eraiki nahi du Bermeon, Bakion, Mungian eta Meñakan
19,8 MW-ko potentzia gordina duten hiru aerosorgailu izango lituzke parkeak. Orain, epe bat ireki da beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek lehian eskabideak aurkez ditzaten.
2023/11/24 - 14:02
Gamesako batzordeak enpresarekiko bilerak ondo joatea espero du, baina "zuhur" agertu da emaitzei buruz
"Enpresaren plana zein den, zein bideragarritasun izango den, Nafarroaren aldeko apustua egiten jarraitzen den ala ez eta laguntzen paketeekin zer egingo den" jakin nahiko lukete sindikatuek.
2023/11/23 - 18:31
Enresa urtarrilean hasiko da Garoñako erregai irradiatuaren edukiontziak kargatzen
Hondakin Erradioaktiboen Enpresa Nazionala (Enresa) Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearreko erregai gastatuaren edukiontziak kargatzen hasiko da urtarrilean.
2023/11/23 - 14:50
Ekiola Mendialdea eguzki-parkea energia ekoizten hasi da
Arraia-Maeztuko eguzki-kooperatiba da Euskadiko lehena energia ekoizten. Proiektua lehen sektoreko merkatari txikiei, autonomoei eta ustiategiei zabalduko zaie, baita Gasteizi ere, pixkanaka.
2023/11/23 - 08:00
Birprozesatu eta berrerabili, hondakin nuklearrak tratatzeko aukera bat
Garoñako zentral nuklearra desegingo duten honetan, bertan dauden hondakin erradiaktiboekin zer egin daitekeen galdetu dugu. Berrerabiltzea aukera bat al da? Saroa Rozasek, EHUko Ingeniaritza Nuklearreko irakasleak, eman dizkigu erantzunak.
2023/11/21 - 16:29
Siemens Gamesak 400 milioi euroko doikuntza aurreikusi du 2026rako, errentagarritasunera bueltatze bidean
Enpresa multinazionalaren helburua da antolamendua sinplifikatzea eta kostu orokorrak doitzea, 2026an oreka-puntu bat lortze aldera.
2023/11/05 - 13:26
Argindarrak 0 euro/MWh-ko prezioa izango du 18:00ak arte
Haize eta euri denboralearen ondorioz, energia berriztagarrien ekoizpena handia izan da, eolikoarena bereziki, eta horri esker, prezioak behera egin du.
2023/10/31 - 10:37
Ansola (EEE) Lopez Atxurrarekin (Petronor) lerrokatu da: "Egonkortasuna behar dugu erregulazioan"
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak energia konpainien gaineko zerga krikatu du, uste baitu zaila dela Repsolek, Petronorrek eta beste enpresa batzuek inbertsioak egitea joko arauak ezagutu gabe.
2023/10/24 - 12:18
Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Planaren betetze maila ia % 50ekoa da
Eusko Jaurlaritzako Klima Aldaketako zuzendariaren arabera, oraindik lan asko dago egiteko, batez ere, energia berriztagarrien arloan. Izan ere, EAEn kontsumitzen den energiaren % 13-15 baino ez da berriztagarria.
2023/10/09 - 14:26
Petronor hidrogeno berdea ekoizten hasi da EAEn jarri duen lehen elektrolizagailuan
2,5 megawatteko elektrolizagailua prest dute Muskizko findegian, eta urtean 350 tona hidrogeno berriztagarri inguru ekoiztuko ditu.
2023/10/09 - 14:00
Zer da hidrogeno-elektrolizagailu bat? Nola funtzionatzen du?
Petronor Innovacioneko zuzendariak, Elias Unzuetak, martxan jarri berri duten hidrogeno-elektrolizagailuaren ezaugarriak azaldu dizkigu. Euskadin jarritako mota honetako lehenengoa da, baina hurrengo urteetan handiagoak jartzeko asmoa daukate.
2023/09/20 - 12:13
Energia berriztagarrien lurralde planaren alegazioei urrian erantzutea eta akordioak lortzea espero du Tapiak
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak beharrezkotzat jo du Elkarrekin Podemosekin eta EH Bildurekin akordiora iristea. Udalei dagokien afera bat izanik, eta "kontuan izanda EH Bilduk udal asko dituela", onartu du aintzat hartu beharko dituztela haien emendakinak.