Nondik dator Euskadin eta munduan kontsumitzen dugun energia?
2022. urteko datuen arabera, Euskadin kontsumitzen dugun azken energiaren bi heren baino gehiago petroliotik eta deribatuetatik eta gas naturaletik datoz.
Bi iturri horiek gure mix energetikoaren % 83,8 dira, EEEk (Energiaren Euskal Erakundeak) egindako kalkuluaren arabera.
Energia berriztagarriak eskariaren % 8,8 baino ez dira, eta energia elektrikoaren inportazioa, berriz, % 6,7. Gainontzeko % 0,3a ikatzari eta haren deribatuei dagokie.
Mundu mailako energia-kontsumoari buruzko datuei begiratuz gero, banaketa oso ezberdina da. Petrolioa eta bere deribatuak dira energia-iturri nagusia, eskariaren % 30arekin, baina bigarren tokian ikatza dago, % 27rekin. Gas naturala hirugarrena da tarta energetikoan ( % 23), eta elektrizitateak eta biomasak planetak kontsumitzen duen energiaren % 10 ematen dute, hurrenez hurren.