Epaiketak
2024/05/31 - 10:53
Albiste izango dira: Trump, errudun, Tabakorik Gabeko Mundu Eguna, eta Zumaiako epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/31 - 10:30
Donald Trump errudun jo dute Stormy Daniels aktore pornoaren isiltasuna erosteagatik
Epaimahaiko hamabi kideek aho batez hartu dute erabakia eta 34 delituengatik zigortu dute. Epaiketa penal batean kondenatu duten Estatu Batuetako lehen presidente ohia da.
2024/05/31 - 07:00
Zumaiako adineko baten zaintzailearen aurkako epaiketa gaur hasiko da, emakumea itotzea egotzita
Fiskaltzak 22 urteko espetxe-zigorra eskatzen du. Gertakariak 2020ko azaroaren 21ean jazo ziren. 91 urteko hildakoaren familia ez da akusazio partikular gisa aurkeztu auzian.
2024/05/30 - 21:54
Europako Fiskaltzak Koldo auziaren ikerketa bere gain hartzea eskatu dio Auzitegi Nazionalari
Kasuaren epaileari informazioa eskatu zion Fiskaltzaj ikertutako kontratuetako bat Europako funtsekin batera finantzatuta zegoela egiaztatzean, eta, adierazi duenez, horrek eskumena ematen dio orain arte Auzitegi Nazionalak egiten zuen ikerketa judizialaz arduratzeko.
2024/05/30 - 18:10
Errudun jo dute Egoitz Urrutikoetxea, baina ez du espetxera joan beharko
2005ean Frantziako Vichi hererrian ETAk erabilitzako etxebizitza bat alokatzea eta ETAko kide izatea leporatzen zioten, berak beti ukatu izan duena. Gertakarietatik pasatako denbora eta bergizarteratzea aintzat hartuta, zigorrik ez du bete beharko Urrutikoetxeak. Ez du helegiterkin jarriko.
2024/05/30 - 15:27
Mariana Tulbure Alexen familiaren abokatuak dio ''tristuraz eta etsita hartu dutela'' erabakia
Zornotzan jipoia jaso zuen gaztearen familiaren abokatuak esan du epaiaren aurkako helegitea aurkeztea aztertuko duela. Tulbureren esanetan, amak "ezin du sinetsi" eta "zigor gogorrena Alexek jaso duela" gaineratu du.
2024/05/30 - 13:28
Alex Ionita hiltzen saiatzeagatik zigortutako 6 lagunetatik lauri zigorra murriztu die EAEko Auzitegi Nagusiak
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak uste du ez dela frogatu lau horiek talde armatuko kide direnik, baina berretsi egin du Bizkaiko Auzitegiak Zornotzan gazteak jasandako jipoi bortitzagatik beste biei ezarritako 20 urteko kartzela-zigorra.
2024/05/29 - 22:12
Fiskaltzak isun eskaera murriztu dio motozalea harrapatu zuen Bilboko udaltzainari
Udaltzainaren "arduragabekeria" izan zela uste du fiskalak, semaforoa gorri zeharkatu zuelako, baina biktimarena ere bai, "abiadura-muga bikoiztu zuelako eta zilindrada handiko motor baterako baimenik ez zuelako".
2024/05/29 - 13:03
Bizkaiko Auzitegiak bi urte eta zortzi hilabeteko zigorra ezarri dio Basurtun haurtxoa lapurtu zuen emakumeari
Epaimahaiaren ustez, emakumeak jaioberria bahitzeko "plan antolatua" jarraitu zuen, egoeraren "kontziente" zela. Ez du frogatutzat jo, ordea, haurtxoa abandonatu zuenik. Besteak beste, ahalmen psikikoen "urritasun arina" izatearen aringarria onartu diote. Defentsak helegitea iragarri du.
2024/05/28 - 19:44
Motozalea harrapatu zuen Bilboko udaltzainak onartu du semaforoa "gorri" eta argirik gabe zeharkatu zuela
2019ko abenduaren 28ko goizaldean bidegurutze batean udaltzainen autoak motorrarekin talka egin zuen, eta motorzalea handik gutxira hil egin zen. Udaltzainari homizidio arduragabea leporatzen diote.
2024/05/27 - 14:32
Iglesias eta Montero iraindu dituzte, euren etxean jazarri zituen gizonaren aurkako epaiketara iristean
Epaiketaren aurretik, akusatuarekin zeuden hainbat lagunek Pablo Iglesias eta Irene Montero iraindu dituzte, "miserable" edo "nazkagarri" oihukatuz. Monterok berriz, "jazarle faxistatzat" jo ditu, eta, arrakastarik gabe, Poliziari deitzeko eskatu du.
2024/05/24 - 17:52
4 urteko espetxe-zigorra eta 2,9 milioiko isuna ezarri diote Jose Nereo Alaveseko presidenteorde ohiari
Bestalde, Alaves "pozik" agertu da epaiaren berri izan duenean, eta Dmitry Piterman epaitzeko "lanean" jarraituko duela azpimarratu du, "egindako kalteagatik erantzuteko".
2024/05/24 - 11:19
''Epaimahaiak argi utzi du akusatua ez zela jabetzen irregularki gidatzen ari zela''
"Bere autoan baimendutakoa baino pertsona bat gehiago bidaiatzen utzi izana besterik ez diote egotzi. Hori dela eta, ezin izan zuten segurtasun uhalik eraman, eta epaimahaiak uste du horrek eragin zuela bi pertsona hiltzea ", adierazi du Iñaki Irizar absentearen abokatuak.
2024/05/24 - 07:00
Hagako Auzitegiak gaur emango du Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko ebazpena
Hegoafrikak eskatutako kautelazko neurri gehigarrien artean, Rafahko ofentsiba militarra berehala bertan behera uztea dago. 15:00etarako deitu du saioa Hagako Auzitegiak, eta orduan jakingo da erabakia.
2024/05/24 - 00:05
AP-8an Usurbilen bi pertsona hil zituen gidaria errudun jo du herri-epaimahaiak
Akusatuak aste honetan egindako epaiketan azaldu zuenez, ez zuen jakin kontrako norabidean gidatzen ari zenik, eta epaimahaiak sinesgarritasuna eman dio horri; izan ere, fiskalaren tesia baztertu du, hau da, inputatuak bi homizidio-delitu nahita egin zituela.
2024/05/23 - 20:26
Fiskaltzak bost urte eta zazpi hilabeteko zigorrak eskatu ditu sei lagunentzat, ongietorriak antolatzeagatik
Sortuko Oihana Garmendia, Haimar Altuna eta Oihana San Vicente, eta ETAko kide izandako Kai Saez de Egilaz, Antton Lopez Ruiz eta Felipe San Epifanioren kontrako ahozko epaiketa zabaltzeko eskatu du ETAkoak izandako presoei harrera ekitaldiak antolatzeagatik, 2016 eta 2020 bitartean.
2024/05/23 - 13:51
Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko erabakia bihar jakinaraziko du Nazioarteko Auzitegiak
Hegoafrikak eskatutako kautelazko neurri gehigarrien artean, Rafahko ofentsiba militarra berehala bertan behera uztea dago. 13:00etarako deitu du saioa Hagako Auzitegiak, eta orduan jakingo da erabakia.
2024/05/22 - 15:41
Realaren eta PSGren arteko partidaren atarian zauritutako emakumeak jarritako salaketa artxibatu du epaileak
Emakumea larri zauritu zen Ertzaintzaren jaurtigai batek buruan jo ostean. Tiroaren egilea ezezaguna dela argudiatu du epaileak.
2024/05/22 - 14:50
Sei hilabeteko kartzela-zigorra Nafarroan, txakurkume bati ostikoak eman eta haren heriotza eragiteagatik
Epaileak adierazi du akusatuaren erreakzioa "gehiegizkoa" izan zela, txakurkumeak ez zuelako jokabide oldarkorrik erakusten, ezta kalterik eragiten ere.
2024/05/21 - 23:05
Audientzia Nazionalak baliogabetu egin du Villarejori ezarritako 19 urteko espetxe-zigorra
Halaber, ustelkeriaren aurkako errekurtsoa onartu du, funtzionario-eroskeriaren absoluzioari aurka egiten ziona, eta delitu horrek ez duela auzi publikoari kalterik eragin behar gogorarazi du.