Sindikatuek begi onez hartu dute interinoen inguruan Europako Auzitegiak ebatzitakoa
Europako Justiziak ebatzi du urteetan aldi baterako kontratuak kateatu dituzten langile publikoek plaza mugagabea izateko eskubidea dutela. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) ostegun honetan eman du epaia, Kataluniako administrazio publikoko langileen hiru kasu aztertu ostean.
Erabakia begi onez hartu dute sindikatuek, eta aho batez esan dute administrazioek urtetan ezarritako praktika okerra izan dela.
Aitor Jaio Interinok Taldeko bozeramaileak azaldu duenez, ebazpen honek erakusten du gaur egungo neurriek ez dutela balio, eta azaldu duenez, adieratzen du "finkotasuna, nahiz eta funtzionario bezala ez izan, beharrezkoa edo behintzat erabilgarria izango dela". EAEn 30.000 interino publiko daude.
Xabier Ugartemendia LABeko zerbitzu publikoetako arduradunak, bere aldetik, esan du Europako Justizia Auzitegi Gorenak emandako ebazpenarekin argi geratu dela "egonkortze prozesuek ez dutela Administrazio publikoan ematen ari den behin behinekotasunaren abusua konpontzen". Gaineratu duenez, "epaitegi horrek lehen arretako epaitegiak eta baita justizia auzitegi nagusiak interpelatzen ditu Auzitegi Gorenak ezarritako jurisprudentzia ezarri ez dezaten. Hau da, mugagabe ez finkoa figura ez erabiltzeko esaten die".
ELAren arabera, epai honek berretsi egiten du sindikatuak "urteetan salatu duena: ez Iceta Legea deiturikoa, ez EAEko Administrazioko Kidego eta Eskalen Legea, ez gainerako araudiak, ez direla nahikoa, eta ez dutela bermerik ematen urteetan aldi baterako kontratazioen gehiegizko erabilera jasaten ari diren milaka langileren egoera konpontzeko". Horregatik, sindikatuak mobilizazioen aldeko apustua berretsi du Hego Euskal Herriko sektore publikoko aldi baterako 77.000 langile baino gehiago finkatzeko beharrezkoak diren lege-aldaketak egin daitezen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.