Erandio
2022/07/26 - 09:39
Lanuzteak berriro Bilboko metroan gaur, 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era
Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Ostegunerako, alegia, hilaren 28rako, deialdi berdina dago deituta.
2022/07/22 - 22:32
Elkarretaratzea Erandion, bi sexu-eraso gaitzesteko eta ustezko egilea salatzeko
Ustezko bortxatzailea Erandioko Betiko Neskak futbol-taldeko entrenatzailea izan da. Adin txikiko batek abusuak egin zizkiola salatuta, Ertzaintzak ikerketa hasi eta 2015ean eta 2017an Leioan egindako bi bortxaketarekin lotu du.
2022/07/21 - 16:38
49 urteko gizon bat kartzelaratu dute 2015ean eta 2017an Leioan egindako sexu-erasoak leporatuta
Pasa den ekainaren 17an, Erandioko Betiko futbol taldeko 14 urteko neska batek bere entrenatzailearen aurkako salaketa jarri zuen sexu abusu eta ukituengatik. Ertzaintza berehala ohartu zen gizonezkoaren deskribapena bat zetorrela beste eraso batzuen ustezko egilearenarekin.
2022/07/16 - 20:42
Hiru gizon atxilotuta, Erandioko diskoteka bateko kanpoaldean ustez egindako indarkeriazko lapurretagatik
Ekainaren 24ko goizaldean gertatutakoarekin lotuta daude atxiloketak. Orduan, dantzalekuko kanpoaldean, hainbat gazteri eraso zieten, telefono mugikorrak eta beste gauza batzuk lapurtzeko asmoz.
2022/07/01 - 13:52
Lanuzteak berriro Bilboko metroan, gaur puntako orduetan
06:30etik 09:30era egin da bigarren greba eguneko lehen lanuztea Metro Bilbaon. Gaur arratsaldean hiru orduko beste lanuzte bat egingo dute langileek 18:30etik 21:30era. ELAk arrakastatsutzat jo du goizeko lanuztea, eta arratsaldeko mobilizazioei eutsi die.
2022/06/29 - 17:56
Metro Bilbaoren arabera % 20ko jarraipena izan du, sindikatuen arabera, zerbitzu minimoak baino ez dira izan
Enpresaren arabera, lan-txanda zuten 238 pertsonetatik 48k babestu dute lanuztea eta beste 7 trenek osatu dituzte % 30eko gutxieneko zerbitzuak. Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritza datuak manipulatzen ari da.
2022/05/10 - 13:33
Sei ibilgailuren arteko istripu batek auto-ilarak eragin ditu Txorierrin
Talkan pertsona bat arin zauritu da N-637 errepidean, Sondikan. Goiz korapilatsuaren ondotik, 10:30erako, zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du.
2022/05/05 - 12:34
Metropolian autoz ibiltzen direnen herenak mugitzeko era aldatuko du bulebarrari esker, Pradalesen ustez
Azpiegituretako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatuak adierazi du azpiegitura honek aukera ematen duela, alde batetik, udalerriak elkarrekin konektatzeko, eta, bestetik, beste era bateko mugikortasuna bultzatzeko.
2022/05/03 - 14:58
Bilbo eta Getxo itsasadarretik lotuko dituen bulebarreko obrak 2023ko apirilean hasiko dira
Bidegorri batez eta oinezkoentzako pasabide batez osatuta egongo da Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxo lotuko duen ibilbidea. 2024 urtean lanak amaitzea aurreikusten du Aldundiak.
2022/05/03 - 14:23
Bilbo eta Getxo Itsasadarraren paretik lotuko dituen bulebarraren proiektua aurkeztu du Aldundiak
Bidegorri batez eta oinezkoentzako pasabide batez osatuta egongo da Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxo lotuko dituen ibilbidea. Lanak datorren urtean hasiko dira.
2022/05/03 - 13:59
Horrelakoa izango da Getxo, Leioa, Erandio eta Bilbo lotuko dituen Bulebarra
Urtebete barru hasiko dira itsasadarreko oraingo errepidean oinezkoen pasealekua eta bizikleta-bidea barne hartuko dituen bulebarra eraikitzeko obrak; horretarako, 20 milioi euroko inbertsioa egin beharko da.
2022/04/20 - 22:23
Europan egin den lehen ontzi hibridoa uretaratu dute Erandion
Muruetako ontziolak hidrokarburoak garraiatzeko eta itsaso zabalean hornitzeko Europan eraikitako lehen ontzi hibridoa uretaratu du Erandioko instalazioetan, zero soinu eta CO2 igorpenekin.
2022/04/11 - 15:36
Espetxera bidali dute Erandion anaia hiltzea egotzita atxilotutako gizona
Larunbat gauean, 23:00ak baino lehentxeago, liskarra izan zuten bi gizonek Bizkaiko udalerriko etxebizitza batean, eta borroka horretan, 57 urteko anaia hil zuen espetxeratu duten gizonak.
2022/04/10 - 10:35
56 urteko gizona atxilotu dute Erandion, anaia hiltzea leporatuta
Erandioko komisarian igaro du gaua atxilotuak eta gaur-biharretan eramango dute epailearen aurrera. Hildako gizonak 57 urte zituen.
2022/04/07 - 00:55
Korrikak jendetza batu du Bilbon
Euskararen aldeko korrikalariek Barakaldon amaituko dute eguna, eta Ezkerraldean eta Meatzaldean ibili dira goizaldean.
2022/04/05 - 13:12
Suhiltzaileek Saltoki sukalde enpresaren sutea itzali dute Erandion
Suhiltzaile talde bik gau osoa eman dute bertan, hozte-lanak egiten.
2022/04/05 - 12:56
Suak sukalde enpresa baten pabiloi bat kiskali du Erandion
Sute batek Saltoki sukalde-enpresaren pabiloia kiskali du Erandioko Lutxana-Asua inguruan, baina ez da inor zauritu. Sutea atzo iluntzean hasi zen, 20:50ean, eta ke-zutabe handi bat eragin zuen inguruan.
2022/04/05 - 00:25
Sutea Erandioko enpresa batean
Sua Lutxana-Asua errepidean dagoen material elektrikoko enpresa batean piztu da. Errepidea moztu behar izan dute.
2022/04/04 - 23:26
Suak enpresa bat kiskali du Erandion
Sua material elektrikoa pilatzen duen enpresa batean piztu da, Lutxana-Asua errepidearen ondoan. Inor ez da zauritu, baina kalte material handiak izan dira. BI-735 errepidea itxi egin behar izan dute inguru horretan.
2022/04/01 - 19:21
Bilboko Metroak larunbatean berreskuratuko du ohiko maiztasuna, Astrabuduako murrua behera etorri ostean
Erandio eta Astrabudua geltokien arteko murrua eraitsi egin zen, eta bide bat itxita egon da zenbait egunez.