ERC
2023/09/29 - 00:27
PSOEk ohartarazi du erreferenduma baldintza gisa jarrita ez dagoela "aurrera egiteko aukerarik"
ERC eta Junts alderdiek goizean adostu dute Sanchezen inbestidura ahalbidetuko dutela, baldin eta erreferendum baterako oinarriak ezartzen badira.
2023/09/28 - 11:12
PSOEk espero du Sanchez urriaren bigarren hamabostalditik aurrera inbestitzea, CCren babesa ziurtzat emanda
Hautagai sozialistak Feijoren inbestidurak porrot egin arte itxaron behar du. Bihar da bigarren bozketa, eta hala, ordutik aurrera ugarituko dituzte alderdiekin hartu-emanak.
2023/09/27 - 15:48
Feijook Kongresuaren lehen ezezkoa jaso du
PPren hautagaiak ez du lortu inbestidura lehen saioan, eta 48 orduen buruan berriz ere egingo dute bozketa.
2023/09/27 - 15:13
Feijooren inbestidura bozkatzen ari dira Kongresuan
Diputatuak banan-banan eta ahoz ematen ari dira botoa.
2023/09/26 - 22:39
Rufian: ''Amnistia ez da amaiera. Amnistiak beste erreferendum baterako oinarriak ezarri behar ditu''
Gabriel Rufian ERCren eledunak Kongresuan azaldu du amnistia legea Kataluniako gatazka politikoa konpontzeko abiapuntua izango dela, inolaz ere ez "prozesu baten amaiera".
2023/09/25 - 19:03
ERCk ziurtzat jo du amnistia eta orain "alde teknikoak" aztertzen ari direla azaldu du
"Alde teknikoak aztertzen ari gara, eta ez da erraza: alde politikoa bideratuta dago", zehaztu du alderdi independentista kataluniarrak.
2023/09/24 - 17:08
PPk bere jarraitzaileak bildu ditu Madrilen, amnistiaren aurka
Feijooren inbestidurarako 48 ordu falta direnean, independentismoak eskatzen duen amnistiaren aurka ateratzeko deia egin du Alderdi Popularrak. Ekitaldira bertaratu dira Espainiako Gobernuko presidente ohiak, presidente autonomikoekin eta bestelako agintariekin batera, Carlos Iturgaitz, kasu.
2023/09/22 - 16:33
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aztertuko du Proces auziaren epaia
Auzipetuen defentsen arabera, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren ebazpenak aurkeztutako eskubideak urratzeagatik aurkeztutako demandak izapidetzea onartzen du.
2023/09/20 - 23:07
Sanchez, amnistiari buruz: ''Katalunian normaltasun politikoa lortzeko bidearekin koherentea izango naiz''
Kazetariek behin eta berriz galdetu arren, Pedro Sanchez jardunean dagoen Espainiako Gobernuko presidenteak ez ditu argitu Oriol Junqueras ERCko buruak amnistiaren inguruko balizko akordioaz egindako adierazpenak. Katalunian normaltasun politikoa lortzeko lan egingo duela esan du.
2023/09/20 - 14:42
Junqueras: "Amnistia errepresioaren aurkako legezko eta beharrezko bidea da"
Espainiako Gobernuaren balizko inbestidura aztertzeko, ERCko presidenteak azaldu du euren lehentasunen artean daudela "autodeterminazio eskubidea defendatzen jarraitu ahal izatea; negoziazio politikorako mahaia eta errepresaliatutako pertsona guztien amnistia osoa".
2023/09/16 - 17:02
Juntsek PSOEri ohartarazi dio ez duela atzera egingo eskakizunetan, eta ERCk amnistia "egintzat" ematen du
ERCko Marta Rovirak azpimarratu duenez, ez dute azken minutuko negoziaziorik eta azken uneko kontzesiorik nahi. Juntseko Miriam Noguerasek azpimarratu du denborak ez dituela arazoak konponduko, Kataluniari eta amnistiari erreferentzia eginez.
2023/09/13 - 15:50
Amnistiarekin lotutako "idatzizko konpromisoa" eskatu du ERCk, inbestidura aurretik onartu ezean
Kataluniako presidente ohi Carles Puigdemontek, aldiz, "aurretiko baldintza" gisa ezarri zuen amnistiaren onarpena, Sanchezen inbestidura babesteko bidean.
2023/09/11 - 23:01
Dozenaka mila pertsona kalera atera dira amnistiak markatutako Diada egunean
ANCren arabera, 800.000 lagun izan dira manifestazioan, eta Bartzelonako Udaltzaingoak 110.000ra jaitsi du kopurua. Edonola ere, esperotakoa baino jende gutxiago izan da martxan.
2023/09/11 - 09:15
Turullek "inozotasunean ez erortzeko" deia egin du Estatuarekin negoziatzeko orduan
Junts alderdiko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, bere alderdiak "ez dio ezeri uko egingo", Rafael Casanovaren monumentuaren aurrean egindako lore-eskaintzan. "Aldebakartasunari uko egitea nazioari uko egitea litzateke", gaineratu du.
2023/09/01 - 14:49
Espainiako Etxebizitza Legearen aurka Konstituzionalean helegitea jartzea erabaki du Kataluniako Parlamentuak
ERC, Junts eta CUP alderdiek alde bozkatu dute; PSCk eta En Comu Podemek, aurka, eta gainerako alderdiak (Vox, Cs eta PP) abstenitu egin dira.
2023/08/28 - 20:07
Kongresuko Mahaiak oniritzia eman die ERCren eta Juntsen taldeei
Sumarrek bi diputatu utzi dizkio ERCri eta PSOEk lau Juntsi, Kataluniako lau barrutietan botoen % 15 lor dezaten helburuarekin.
2023/08/28 - 07:00
Kongresuko Mahaiak gaur emango dio oniritzia ERCren eta Juntsen taldeak utzitako diputatuekin osatzeari
Sumarrek bi diputatu utzi dizkio ERCri, eta PSOEk, lau Juntsi. Diputatuak uztea ohikoa da, baina Mahaiaren oniritzia behar du. Zortzi taldeak eratu ondoren, Ganberak hemizikloa antolatu eta legegintzaldia hasteko aldez aurreko lanak egin ahalko ditu.
2023/08/24 - 14:10
Gaur amaitzen da Kongresuan talde parlamentarioak osatzeko epea
PPk, PSOEk, Voxek, Sumarrek, EAJk eta EH Bilduk bermatuta dute taldeak osatzea. Sumar alderdiak diputatuak utziko dizkio ERCri, eta PSOEk Juntsi, Kongresuan talde propioa osa dezaten. Bien bitartean, Coalicion Canaria, BNG eta UPN Talde Misto baterantz doaz.
2023/08/23 - 23:41
PSOEk eta Sumarrek diputatuak utziko dizkiete JXCati eta ERCri, Kongresuan talde propioa izan dezaten
Estatuko alderdiek katalanen babesa espero dute Pedro Sanchez presidente egin eta koalizio-gobernua osatzeko. Alderdiak hizketan hasita daude.
2023/08/18 - 18:03
Abuztuaren 25a izango da talde parlamentarioak osatzeko azken eguna
Taldeek izena emateko epea datorren ostiralean amaituko da, eta hurrengo astelehenean bilduko da Mahaia ebazpena emateko. Junts eta ERC ziurgabetasun egoeran daude taldeak osatzeko baldintza guztiak ez dituztelako betetzen.