NEGOZIAZIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ERCk ziurtzat jo du amnistia eta orain "alde teknikoak" aztertzen ari direla azaldu du

"Alde teknikoak aztertzen ari gara, eta ez da erraza: alde politikoa bideratuta dago", zehaztu du alderdi independentista kataluniarrak.
Raquel Sans, ERCko eleduna, gaur
Raquel Sans, ERCko eleduna, gaur

Espainiako Gobernu berri baterako alderdi independentista kataluniarren eta PSOEren arteko negoziazioak aurrera doazela azaldu du ERC alderdiak, eta segurutzat jo du amnistia legea onartuko dela. Are gehiago, zehaztu du legearen "alde teknikoak" aztertzen ari direla orain,  zenbait "dokumentu elkar trukatuz".

Raquel Sans ERCko eledunak agerraldia egin du gaur eguerdian hedabideen aurrean eta berak eman ditu azalpenok. Adierazi duenez,  amnistiaren legearen gaia bideratuta badago ere, "gatazka politikoak" hor jarraitzen du. "Benetako negoziazioa orain etorriko da: ez dugu ezer konpondu", gehitu du.

Sansen hitzetan, "erreferendum baterako bidea" zehazten hasteko ordua iritsi da, hori baita "benetako negoziazioa".

Partekatzen ari diren dokumentuen inguruan galdetuta, ez du xehetasunik eman eta ez du argitu zeintzuk ari diren horiek lantzen.  Hori bai, ziurtatu du "elkarrizketak martxan" daudela, eta "proposamen ezberdinak" jarri direla mahai gainean.

Azken urteotan Espainiako Estatuak ezarri duen "errepresioaren amarauna" gainetik kentzea lortu izanak, "kontadorea zeroan" jarri du, Sansen aburuz, baina "gatazka baten inguruan negoziatu behar da, hori argi dago".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X