ERC
2022/05/05 - 08:01
CNIko zuzendariak agerraldia egingo du gaur Kongresuan, espioitza kasuei buruzko azalpenak emateko
Paz Estebanen agerraldia ateak itxita egingo da sekretu ofizialen batzordean eta bertan izango diren diputatuek galarazita izango dute hark emandako azalpenak publiko egitea.
2022/05/04 - 20:28
Kataluniako Gobernuaren konfiantza berreskuratzeko dimisioak eskatu dizkio Aragonesek Sanchezi
Generalitateko presidentearen hitzetan, Espainiako gobernuburua, Pegasus auzian egiten ari den kudeaketarekin, "elkarrizketaren eta negoziazioaren bidea zapuzten ari da".
2022/05/04 - 17:48
Robles, Pegasus auziaz: "Delituzko ekintzen aurrean, Justiziak soilik du erantzukizunak ezartzeko eskumena"
Defentsa ministroak salatu duenez, "oso erraza da gauzak leporatzea bere burua defendatu ezin duen CNIren aurka". EH Bilduk, EAJk, Kataluniako taldeek eta Unidas Podemosek kontuak eskatu dizkiote Roblesi "eskandalu politikoaren" aurrean.
2022/05/03 - 15:53
PSOEk, PPk, Voxek eta Cs-ek galarazi egin dute ikerketa batzordea, baina Sanchezek agerraldia egin beharko du
Aizpuruak "ardura ez saihestea" eskatu dio Sanchezi, eta Estebanek berretsi egin du independentistei egindako espioitza argitu egin behar dela. Rufianek ohartarazi duenez, honek "legealdia bertan behera utz lezake".
2022/05/02 - 20:59
Indultuen eta Marokorekin izandako krisiaren testuinguruan zelatatu zuten Sanchezen mugikorra
Bartzelonan, ekainaren 21ean, iragarri zuen Sanchezek biharamunean Ministroen Kontseiluak indultuak onartu behar zituela. Maiatzaren 17an eta 18an, 6.000 pertsona iritsi ziren Ceutako kostaldera, Marokoko segurtasun indarrek oztoporik jarri gabe.
2022/05/02 - 17:40
Taldeen erreakzioak, Sanchez eta Robles ere Pegasusekin zelatatu zituztela iragarri ostean
Iragarpena "ke-pantaila" bat dela uste dute EH Bilduk eta indar katalanek, eta euren kasuekiko jarrera irmo bera eskatu dute. Unidas Podemosek "erantzukizunak argitzea" galdegin du, eta PPk "babes argia" azaldu dio Sanchezen Gobernuari.
2022/04/30 - 21:34
Krisiaren aurkako dekretuaren kontra bozkatzeagatik "iparra galdu izana" egotzi dio Bolañosek PPri
"Bost axola zaie, dekretuaren aurka bozkatuta, herritarrak kaltetzea", deitoratu du Felix Bolaños Espainiako Gobernuko Presidentetzarako ministroak.
2022/04/28 - 22:22
ERCko, EH Bilduko, Juntseko eta CUPeko diputatuak sekretu ofizialen batzordean egongo dira
Kongresuak blokeatuta egon den sekretu ofizialen batzordea berraktibatu du. Bertan hitz egingo da, besteak beste, espioitza auziari buruz. Eta lehen aldiz, EH Bilduk eta ERCk parte hartuko dute.
2022/04/28 - 16:52
Krisiaren kontrako neurrien dekretua onartu du Diputatuen Kongresuak
Pedro Sanchezen Gobernuak arriskuan ikusi du dekretuaren aldeko gehiengo parlamentarioa espioitza politikoaren kasuaren ostean, ERCk ezetz bozkatu baitu, baina EH Bilduren, EAJren eta PDeCATen aldeko botoek, besteak beste, dekretua salbatu dute.
2022/04/28 - 16:23
Sekretu Ofizialen Batzordean sartzeko araua aldatuta, eratu ahal izango da
2019tik ez da batzartu, eskuineko alderdiek blokeatu egin baitute, EH Bilduk eta Kataluniako independentistek parte har ez zezaten. Horregatik, Pegasus espioitza kasuak sortutako krisi larriari erantzuteko, batzordea eratzeko araua aldatu du kongresuko presidenteak.
2022/04/28 - 12:28
ERC: ''Zer bozkatuko dugun jakin nahi baduzue, galdetu CNIri edo Robles ministroari''
Montserrat Bassak (ERC) ez du argitu bere alderdiak Sanchezen Gobernuaren krisiaren aurkako planaren alde edo aurka bozkatuko duen.
2022/04/27 - 11:54
Rufianek Sanchezi, Abascal deitu ondoren: ''Ni zelatatzea ondo, baina Abascal deitzeak izorratu egiten nau''
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Santiago Abascal deitu dio Gabriel Rufian ERCko bozeramaileari. Sanchezen hitzetan "lapsus barkaezina" izan da.
2022/04/27 - 11:53
Espainiako Gobernuak "kontu emango du" espioitza politikoaren auzian, Sanchezen arabera
Presidenteak esan duenez, "gardentasunez, kontu emanez eta legezkotasunari kasu eginez" gauzak argitzea nahi du. ERCren hitzetan, espioitza "izugarri larria" da Exekutiboak agindua bada, baina "are larriagoa" berak agindu gabe egin bada.
2022/04/27 - 11:29
Sanchezek Abascal deitu dio Rufiani: ''Lapsus barkaezina izan da''
Pedro Sanchezen lapsusak Kongresuan dauden diputatuen barreak eragin ditu.
2022/04/26 - 15:47
ERCk edo EH Bilduk sekretu ofizialen batzordean parte hartzeari bide emango dio Espainiako Gobernuak
Meritxell Batet Kongresuko presidenteak ebazpena aurkeztu du batzorde horretan parte hartzeko beharrezkoa den gehiengoa aldatzeko. Gehiengo osoarekin nahikoa izatea du helburu Batetek.
2022/04/25 - 19:00
ERCk erabakitzeke du Ukrainako gerrak eragindako krisiari aurre egiteko neurrien planari babesa eman ala ez
ERCk "kosmetikotzat" jo ditu Espainiako Gobernuak espioitzak argitzeko hartu dituen neurriak, ez dira nahikoak. Ohartarazi du 'Catalan Gate' delakoak "eragina" duela Gobernuarekiko harremanean eta konfiantzan. Gainera, lau diputatu independentista zelatatuk babesa eskatu diote Bateti.
2022/04/25 - 16:32
ERCk dimisioak eskatu dizkio Gobernuari, eta bere babesa kolokan dagoela ohartarazi dio
Espioitza auziaren inguruan Sanchezen gobernuak emandako azalpenak ez direla nahikoak dio Kataluniako Generalitateak. ERCk baina, hitzak soilik ez, ekintzak ere beharrezkoak direla dio eta ardura politikoak eskatu dizkio Sanchezi.
2022/04/24 - 11:14
Generalitatearekin bilduko da gaur Bolaños, espiotza politikoaren polemikaz hitz egiteko
Laura Vilagra Generalitateko Presidentetza kontseilariarekin du hitzordua, 10:00etan. Espainiako Gobernutik jakinarazi dutenez, eskandalua lehertu zenetik azken egunotan izandako "elkarrizketen jarraipena" izango da.
2022/04/22 - 16:17
Sanchezen eta CNIko buruaren agerraldia eskatu dute ERCk, EH Bilduk eta beste sei alderdik
Espioitza trama argitzeko azalpen eske, zortzi alderdik Kongresuan zazpi agerraldi eskatu dituzte, tartean Sanchezena eta CNIko zuzendarirena.
2022/04/22 - 15:03
EH Bilduk eta talde katalanek Sanchezen, Grande-Marlaskaren eta Roblesen agerraldiak eskatu dituzte Kongresuan
Guztira, zazpi pertsonaren agerraldiak galdegin dituzte, CNIko, Guardia Zibilaren eta Segurtasun Nazionalaren buruarenak, besteak beste.