Erresuma Batua
2023/09/17 - 00:08
Russell Brand aktoreak sexu erasoak egin zizkiela salatu dute lau emakumek
2006tik 2013ra bitartean aktore eta umoregile ezagunak sexu erasoak egin zizkiela salatu dute. Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, akusazioak ukatu eta adostutako harremanak izan zirela nabarmendu du.
2023/09/08 - 18:46
Liderrek Ukraina jarri dute bihar Indian hasiko den G20aren lehentasun gisa
Klima aldaketa edo garapen iraunkorreko helburuak dira mahai gainean jarriko dituzten beste gaietako batzuk. Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak "batasuna" eskatu die herrialdeei.
2023/09/03 - 16:07
100 ikastetxe itxita daudela hasi da ikasturtea Ingalaterran, erortzeko arriskua izan dezaketelako
Uda honetan ohikoa baino hormigoi arinagoz eraikitako habe bat erori ondoren, ikastetxe gehiagotan ere horrelakorik ba ote dagoen aztertzen ari dira. Oposizioak gardentasun falta leporatu dio Gobernuari eta Gillian Keegan Hezkuntza ministroak agerraldia egingo du astelehenean Komunen Ganberan.
2023/08/28 - 13:13
Asilo-eskatzaileei GPS gailuak jartzea aztertzen ari da Erresuma Batuko Gobernua
Barne Ministerioak zaintzapeko zentroetan sartuta ez dauden migratzaileen ihesak saihesteko dituen aukeren artean dago neurria, eta giza eskubideen aldeko zenbait erakundek kritikatu dute, baita NBEk ere.
2023/08/21 - 22:31
Zazpi jaioberri hiltzeagatik biziarteko espetxe zigorra ezarri diote Lucy Letby erizainari
Airea eta intsulina injektatuz egiten zien eraso haurrei. Erresuma Batuan biziarteko espetxera zigortzen duten laugarren emakumea da Letby.
2023/08/09 - 16:01
Irulegiko Eskuaren oihartzuna BBC Two hedabideko "University Challenge" lehiaketaraino heldu da
Irulegiko Eskua izenarekin ezagutzen den brontzezko xaflako inskripzioa zein hizkuntzatan dagoen idatzita galdetu zuen aurkezleak Erresuma Batuan oso ezaguna den "University Challenge" saioan, eta baita asmatu ere lehiakideetako batek: "Basque".
2023/08/07 - 21:06
Erresuma Batua asilo-eskatzaileak 'Bibby Stockholm' ontzian sartzen ari da
Gobernuak 500 asilo-eskatzaile inguru mantenduko ditu ontzian. Asilo-eskatzaileen bizitokia izango da 18 hilabetez.
2023/07/26 - 19:35
Kevin Spacey errugabe jo dute lau gizonen aurkako bederatzi sexu-deliturengatik
12 ordu eta 26 minutuko eztabaidaren ostean, epaimahaiak erabakia eman du, eta aktore estatubatuarrak malko artean hartu du, 64 urte bete dituen egunean.
2023/07/19 - 10:25
Britainia Handian prest dute migratzaileentzat Bibby Stockholm ontzia
500 pertsonarentzako lekua da ur gaineko edukiontzi erraldoi honek eta datorren astean hasiko dira asilo eskatzaileak bertan sartzen. Gobernuz kanpoko erakundeek "itsas gaineko gartzela" dela salatu dute.
2023/07/10 - 14:05
Joe Biden Downing Streetera iritsi da Rishi Sunakekin biltzeko
Joe Biden AEBko presidentea Downing Streeteko egoitza ofizialera iritsi da Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroarekin biltzeko. Ondoren, arratsaldean, Carlos III.a erregearekin tea hartuko du Windsorreko gazteluan.
2023/06/15 - 21:28
Zientzialariek giza enbrioi sintetikoak sortu dituzte zelula amekin, obuluak edo esperma erabili beharrik gabe
Zientzia eta ikerketa arloko aurrerapauso handi bat da, desordena genetikoen ikerketan lagun dezakeena. Aldi berean, ordea, dilema etikoak eta lege-arazoak planteatzen ditu.
2023/06/15 - 13:43
Johnsonek nahita esan zuen gezurra Parlamentuan, 'Partygate' auzia ikertu duen batzordearen arabera
Lehen ministro ohiak Parlamentuan emandako bertsioak aztertu ditu batzordeak, eta ondorioztatu du, egia ez esateaz gain, berariaz ibili zela gezurretan. Johsonen arabera, "txostenean esandakoak zaborra dira, gezurra".
2023/06/13 - 22:42
John Lennonen ahotsa bizirik, adimen artifizialari esker
Teknologia berri horri esker, John Lennonen ahotsa txertatu diote berorrek hil aurretik sortutako pieza bati. 'Now and then' du izena. Paul McCartneyk BBCri emandako elkarrizketa batean aurreratu du aurten kaleratuko den The Beatlesen azken diskoaren parte izango dela abestia.
2023/06/13 - 14:04
Gizon bat atxilotu dute Nottingham hirian, hiru pertsona hiltzea leporatuta
Gainera, furgoneta batek beste hiru pertsona harrapatu ditu Milton Streeteko merkataritza-gune batean. Azken orduotan, lotura izan dezaketen hiru gertaera ikertzen ari dira.
2023/06/13 - 14:03
Hiru pertsona hil dituzte Nottinghamen eta Poliziak pertsona bat atxilotu du
Nottinghamen hiriko erdigunea itxita dute. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, hiru pertsona hilotz topatu dituzte beste hainbeste kaletan. Gainera, beste hiru pertsona furgoneta batekin harrapatzen saiatzen saiatu omen da atxilotutako gizona.
2023/06/11 - 21:13
Kargurik gabe aske utzi dute Nicola Sturgeon
SNP alderdiaren finantzaketari lotutako auziagatik atxilotu eta galdekatu dute; bederatzi orduz egon da poliziaren zaintzapean. Erresuma Batuko Poliziak hilabeteak daramatza Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketa ikertzen, eta apirilean haren senarra atxilotu zuen.
2023/06/10 - 23:00
Johnsonen eta bere aliatuen kargu-uzteak hiru hauteskunde partzial behartuko ditu Erresuma Batuan
Lehen ministro ohiarekin batera, bi aliatuk uko egin diote diputatu aktari: Nadine Dorriesek eta Nigel Adamsek.
2023/06/10 - 19:20
Hiru militar britainiar zorabiatu dira desfile batean, beroak jota, William printzearen aurrean
30º-tik gorako tenperaturak zeuden une hartan Londresen. Erakutsitako erresistentzia eskertu die William printzeak militarrei.
2023/05/31 - 13:05
Sistema antiaereoen eta erregai biltegien kontrako erasoak egin ditu Ukrainak
Bestalde, errusiar Segurtasun Kontseiluko presidenteorde Dmitri Medvedevek ohartarazi du britainiar goi karguak "helburu militarren" artean egon litekezkeela.
2023/05/21 - 15:44
Sinn Fein indar nagusia da Ipar Irlandako toki administrazioetan hauteskundeen ostean
Michelle O'Neill Sinn Feineko presidenteordeak hauteskundeetan lortutako arrakasta aprobetxatu du DUPi Stormonteko Batzarrean duen blokeoa bertan behera utz dezala eskatzeko.