Albiste izango dira: Soldata minimoaren igoera, itsaso Gorriko krisia eta Guggenheimeko programazio berria
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Soldata minimoaren igoera: Diputatuen Kongresuak langabeziako sorospena erreformatu behar zuen dekretua bertan beherautzi ostean, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroak iragarri du erreforma gizarte eragileekin negoziatuko duela, eta horretarako bilerara deitu ditu gaurko. Batzarrean, orobat, lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera ere adostu nahi du Lan Ministerioak.
- Krisia itsaso Gorrian: AEBk eta Erresuma Batuak matxino huthien hainbat posizio militar bonbardatu dituzte goizaldean Yemengo sei probintziatan gutxienez, matxinoek Itsaso Gorrian merkataritza-ontzien aurka egindako erasoei erantzun gisa. Ekintza horren ondorioz, Iranek babestutako mugimendu xiitak gerra deklaratu die herrialde horiei.
- Guggenheimeko programazio berria: Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak eta Lucia Agirrek, Marta Blàviak, Manuel Cirauquik eta Lekha Hileman Waitollerrek osatutako Museoko Komisario Taldeak 2024an bisitariek izango dituzten hamar erakusketen gakoak azalduko dituzte, Museoko auditorioan.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak