Oposizio britainiarra zatituta, Israelgo gatazkaren aurrean
Keir Stamer buruzagi laboristak bere alderdi barneko matxinadari aurre egin behar dio. Horrelakorik ez zaio gertatu 2020an alderdiko buruzagitzara heldu zenez geroztik. 50 diputatu laboristek baino gehiagok, alderdiko diputatuen herenak, Gazan su-etenaren alde bozkatu dute, buruzagiaren aginduari jaramonik egin gabe. Keir Stamerrek bere diputatuei "Eten humanitarioen" alde soilik bozkatzeko eskatu zien, berak jarrera hori defendatu baitu gatazkaren hasieratik.
Ondorioz, bere "itzaleko gobernuko" zortzi "ministrok" dimititu dute. "Itzaleko gobernua" oposizioko diputatu ezagunenak biltzen dituen berezitasun britainiarra da.
Batzuen arabera, matxinada hau Tony Blairek 2003an, Irakeko gerra garaian, jasan zuenaren parekoa da, nahiz eta oraingoan, Alderdi Laborista oposizioan izan.
Orain arte, bazirudien 2024ko parlamenturako hauteskundeak laboristek irabaziko zituztela, inkesten arabera, Alderdi Kontserbadorea hondamendi egoeran aurkitzen baita. Izan ere gobernu kontserbadoreak zazpi urtetan bost lehen ministro izan baititu. Gainera arazo larriak izan ditu, ekonomiaren arloan, osasun sisteman eta legez kanpoko immigrazioaren aurkako borrokan.
Buruzagiaren agintaritza zalantzan jarria
Azken hiru urteetan Keir Stamer alderdi laborista zentrora eramaten ahalegindu da, bere aurreko Yeremy Corbynen garaiko zatiketari amaiera jartzeko asmoz.
Ingalaterran eta Galesen 4 miloi musulman bizi dira. Inkesten arabera, %64 alderdi Laboristaren alde botoa emateko prest daude. Hala ere, deseroso daude, Israelgo gatazkaren aurrean alderdiak erakusten duen jarreraren ondorioz.
Ostera Eskozian alderdi Laboristaren zatiketa horrek SNP, Eskoziako Alderdi Nazionalistari egingo dio mesede. Humza Yousaf, lehen ministro eskoziarraren aita-amaginarrebak Gazan blokeatuta izan ziren. Oraingoan, Yousaf "su-eten" argiaren alde azaldu da. Eta adierazi duenez, berehalako "su-eten" baten aurka daudenak historian okerreko aldean izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
7,4 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du
Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Pereiran, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.