Errioxa
2020/05/11 - 19:15
Josune Oña eta Juan Arri presoak Burgosko eta Logroñoko kartzeletara eramango dituzte
Gaur egun Alacanten eta Castellonen zigorra betetzen ari diren bi presoak lekualdatzea erabaki du Espetxe Zuzendaritzak. Halaber, Jose Ramon Foruriari ere hirugarren gradua eman dio.
2020/03/23 - 15:41
Arnedoko zapata enpresak maskarillak egiten hasi dira
Arnedoko Callaghan enpresa, esaterako, doaintzan emango dituen maskarrilak egiteko egokitu du ekoizpena.
2020/03/17 - 21:28
Armadak ez ditu itxi Euskadi, Madril eta Errioxako erkidegoetako mugak
Martxoaren 13an atera eta hiru erkidego hauetako mugak itxi zituztela esaten zuen albistea ezeztatu du Espainiako Gobernuak.
2020/03/10 - 18:59
Nafar bat atxilotu dute Errioxan gazte baten heriotza eragin zuen istripuagatik
Istripua abenduaren 17an gertatu zen N-232 errepidean, gauez. Atxilotutako gizonak droga kontrolean positibo eman zuen.
2020/03/07 - 13:45
Koarentena Errioxako hainbat zonatan, Gasteizko hileta batean kutsatu ostean
Arabako hiriburuan izandako hileta bat koronabirusaren kutsatze-gune bihurtu da, Errioxako 38 lagun eta Arabako 25 pertsona gutxienez kutsatuta.
2020/02/22 - 13:21
3,4 graduko lurrikara bat izan da Anguianon
Epizentroa Anguiano eta Valvanerako monasteriotik gertu dagoen mendi batean izan da, 08:00ak aldera.
2020/01/28 - 17:21
Logroñon hildako umearen amonaren hilotza aurkitu dute Ebron
12:00ak aldera, emakumearen poltsa aurkitu dute ibaiertzean. Handik minutu gutxira eta 150 bat metrora haren gorpua topatu dute ibaian murgilduta.
2020/01/27 - 12:28
Bost urteko neskato baten gorpua topatu dute Logroñoko hotel batean
Neskatoaren ama atxilotu egin dute. Bere buruaz beste egiten saiatu da.
2019/12/05 - 11:52
Gizon bat atxilotu dute Errioxan emakume bat bortxatzea egotzita
Biktimak azaldu duenez, San Adrian (Nafarroa) eta Rincon de Soto (Errioxa) artean egin zuen ibilbidean gertatu zen erasoa.
2019/11/30 - 21:42
Kataluniako presoei babesa adierazteko martxa galarazi dute faxistek Calahorran
Hegoalde izeneko plataformak deitutako martxan 11 lagun baino ez dira azaldu. Aurrean ordea, 200 ultra espainiar izan dituzte, eta Guardia Zibilaren babesa behar izan dute.
2019/11/26 - 11:27
Bermeoko bizilagun bat hil da Errioxan izandako istripu batean
37 urteko gizonezkoa bart hil da bere autoak beste baten kontra jo ostean, AP-68 autobidean. Beste bi lagun larri zauritu dira.
2019/10/18 - 11:44
Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan
Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.
2019/07/18 - 14:17
PSOEk eta Podemosek ez dute akordiorik lortu Errioxan Gobernua osatzeko
Sozialistek Unidas Podemosekin goizean abiatutako bileratik alde egin dute inbestidurarako akordioa lortu barik.
2019/06/15 - 16:17
EAJk eta EH Bilduk bat egin dute Errioxan eta Trebiñun Alkatetzak lortzeko
Bastidan eta Guardian, esaterako, EAJren eta EH Bilduren arteko hitzarmenak jeltzaleei eman dizkie gobernuak, PPrenak saihestuz.
2019/06/10 - 08:29
Onik aurkitu dituzte Errioxan galdutako bi onddo biltzaile iruindarrak
Bi gizon Lumbreras mendira joan dira onddoak biltzera, baina une batean, elkarren arrastoa galdu dute.
2019/05/21 - 23:55
Mundu Mailako Ondarea izendatu nahi dute Errioxa jatorriko ardo mahastien paisaia
2015ean UNESCOk uko egin zion eskariari. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Errioxako Gobernuak Mundu Mailako Ondarea berriro eskatuko dute.
2019/05/17 - 14:20
Hainbat atxilotu Araban eta Nafarroan, drogaren aurkako operazio batean
Horrez gain, Espainiako Poliziak 332 kilo speed eta ‘kristal’ atzeman ditu Araban, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian, drogaren aurkako operazio batean.
2019/02/22 - 19:41
Hiru preso Logroño, Soria eta Iruñeko espetxeetara eramango dituzte
Xabier Agirre Ocaña II kartzelatik Logroñora eramango dute. Unai Fano zigorra Algecirasen betetzen ari da, eta Soriara lekualdatuko dute. Azkenik, Xabier Sagardoi Soriatik Iruñera ekarriko dute.
2019/01/09 - 16:23
Nafarroan, Leonen, Kantabrian, Katalunian eta Errioxan arituko da Euskaltel 2019an
Merkatu berri horietan milioi bat kontratu berri baino gehiago hitzartzea espero du Euskaltel Taldeak.
2018/11/20 - 13:35
Adingabe bat atxilotuta, aitarekin 160 km/h-ko abiaduran gidatzeagatik
Polizia Nazionalak Logroñoko 17 urteko mutiko bat atxilotu du, AP-68an 160 kilometro orduko abiaduran gidatzeagatik, aitak ondoan animatzen zuela.