Errusia
2024/06/24 - 17:17
Gutxienez 19 pertsona hil dira eta 12 zauritu Dagestanen izandako atentatu terroristatan
Bi eliza ortodoxo, sinagoga bat eta polizia etxe bat izan dira erasoen helburu. Atzo izan ziren atentatuak, Errusiako ortodoxoek Mendecoste jaia ospatzen ari zirela.
2024/06/23 - 15:30
Hiru hildako eta 19 zauritu Errusiako armadak Jarkoven egindako erasoan
Kieven ere jasan dituzte eraso errusiarrak azken orduotan, baina ukrainako aire-defentsak misilak desegitea lortu du horiek lurreratu baino lehen.
2024/06/21 - 00:00
Rutte izango da NATOko idazkari nagusi berria
Herbehereetako jarduneko lehen ministroak Ukrainako gerra bezalako erronkei aurre egin beharko die, besteak beste, Jens Stoltenbergen lekukoa hartzen duenean NATOko idazkari nagusi bezala.
2024/06/19 - 12:48
Putinek eta Kim Jong-Unek lankidetza estrategikorako akordioa sinatu dute
Bi agintariek Piongiang egin duten goi-bileran, Errusiako presidenteak eskerrak eman dizkio Ipar Koreako lider gorenari Ukrainako inbasioaren harira emandako babesagatik.
2024/06/19 - 11:01
Putin Piongiangera iritsi da, ia mende laurdenean Ipar Koreara egin duen lehen bisitan
Vladimir Putin Errusiako presidenteari Kim Jong-unek egin dio harrera aireportuan. Bi egun iraungo duen bisitan azken urteetan gehiagora joan den harremana sendotzea da helburua.
2024/06/19 - 09:41
Albiste izango dira: EAJ-PSE akordioaren sinadura, Arrasateko osasun-zentro berria eta Putin- Jong-un bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/18 - 22:43
Putin eta Kim Jong-un Ipar Korean bildu dira, 24 urtean lehen aldiz
Aurreikusita dago bi agintariek segurtasunari, ekonomiari, energiari eta garraioari lotutako gaiak jorratzea. Baliteke aldebiko harremanen inguruko itun berri bat sinatzea arlo militarrean eta komertzialean.
2024/06/17 - 13:48
Arma nuklear gehiago zabaltzea aztertzen ari da NATO
Errusiako eta Txinako mehatxuaren aurrean, armak biltegietatik ateratzeko kontsultak egiten ari dira NATOko kideak, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak iragarri duenez. Bestalde, berri horrek "gatazka areagotzea" dakarrela ohartarazi du Kremlinek.
2024/06/17 - 13:34
Arma nuklearrek gora egin dute munduko potentzien artean
Horien artean, Amerikako Estatu Batuak eta Errusia dira arma horien gehiengoa duten herrialdeak, % 90arekin. Hala ere, hamarkadaren bukaerareko Txina horien pare egotea espero da.
2024/06/16 - 19:08
Amaitu da Ukrainarako bakea bilatzeko goi-bilera, 12 herrialdek sinatu ez duten adierazpen batekin
Zelenski pozik agertu da adostutako testuarekin, eta eskerrak eman dizkie goi-bileran parte hartu duten nazioarteko ordezkariei. Herrialdeek elkarrizketekin maila teknikoan jarraitzea adostu dute.
2024/06/15 - 18:48
Zelenski: "Bakerako Gailurrean historia nola egiten den ikusiko dugula uste dut"
Errusiak ez du parte hartuko, eta bakea negoziatzeko baldintza gisa jarri du Ukrainako tropak Donbassetik eta herrialdearen hegoaldetik erretiratzea eta NATOn sartzeari muzin egitea.
2024/06/14 - 12:15
Hiru ontzi eta propultsio nuklearreko itsaspeko errusiar bat Habanara iritsi dira
Habanako portuan dauden bitartean, ontzietako bat jendearentzat irekita egongo da, eta ilara luzeak sortu dira bisitatzeko. Kubako eta Errusiako agintariek nabarmendu dutenez, bisita hau "ez da mehatxua" Kariberako.
2024/06/13 - 18:54
G7ak akordioa itxi du Errusiari izoztutako diruarekin finantzatutako "mailegu handi bat" emateko Ukrainari
Mailegua 46.000-50.000 milioi euro ingurukoa izango da. Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak jarriko ditu funts gehienak Ukrainari mailegua emateko.
2024/06/07 - 09:00
EBko ekialdeko herrialdeek beren segurtasunaren aurkako mehatxua ikusten dute Errusian
EITBk Estonia bisitatu du, Errusiarekin muga egiten duen baina harekin inolako harremanik ez duen Baltikoko herrialdea. Han, Putinen armadak euren herria inbaditzea ez zaie zentzugabekeria iruditzen; beraz, defentsa handitzea eskatzen dute eta militarki prestatzen ari dira.
2024/06/06 - 12:58
Nazioarteko agintariek Normandiako lehorreratzearen 80. urtemuga gogora ekarriko dute gaur Frantzian
Lehen aldiz, antolatzaileek ez dute Errusiako ordezkaririk gonbidatu; bai, ordea, Ukrainako presidentea. Guztira, 25 estatuburu eta gobernuburu izango dira han.
2024/06/02 - 21:24
Kharkiveko egoerari eusteko gai da oraingoz Ukraina, Errusiari erasotzeko jasotako baimenen ondorioen esperoan
Zelenskik uste du Errusiako helburu militarrei eraso egiteko jasotako baimenak indarren arteko asimetria murriztuko duela.
2024/05/31 - 21:50
NATOko hainbat herrialde, Ukrainari eurek bidalitako armak erabiltzeko baimena ematetik gertuago
"Nazioarteko legea betez eta modu arduratsuan egitea nahi dugu", esan du Aliantzako idazkari nagusi Jens Stoltenbergek komunikabideen aurrean.
2024/05/31 - 21:29
AEBk eta Alemaniak baimena eman diote Ukrainari beren armak Errusiako lurretan eraso egiteko
Alemaniako armekin Errusiako jomugak kolpatzea tabu izan da orain arte Olaf Scholz kantzilerrarentzat. Orain Berlingo Gobernuak jarrera aldatuta, Ameriketako Estatu Batuek hartutako bideari jarraituko diote, eta Ukrainari baimena eman dio bere armak Errusiako lurretan ere erabiltzeko.
2024/05/27 - 16:33
Bi urteko eraso errusiarraren ostean, Ukrainari babesa ematea ''beharrezkoa'' dela adierazi du Sanchezek
Espainiako presidenteak azpimarratu duenez, "Ukrainako jarrera adoretsua inspirazioa da demokrazian, bakean eta estatuen arteko berdintasunean sinesten dugunontzat".
2024/05/27 - 10:01
Albiste izango dira: Hilketa Getxon, Zelenski - Sanchez eta erasoak Rafahn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.