ESK
2023/04/23 - 21:45
Mesedetako mojen egoitzako langileak Laudioko elizan itxi dira, Orozkoko zentroaren itxieraren kontra
Orozkoko Ibarra auzoan dagoen egoitza ixteko arriskuan dago. Bertan, 43 langilek aniztasun funtzionala duten 63 emakume zaintzen dituzte. Egoitza ixteko mehatxuaren aurrean, egoeraren ardura bere gain hartzeko eskatu diote Foru Aldundiari.
2023/04/21 - 16:36
Gehiengo sindikalak greba egun gehiago iragarri ditu Osakidetzako garbiketan
Negoziazioetan ez da aurrerapausorik izan, eta bi greba deialdi egin dituzte. LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek hiru asteko greba deitu dute apirilaren 26tik aurrera. ELAk, bere aldetik, maiatzaren 21era arte luzatu du apirilaren 30era deituta zuen greba.
2023/04/14 - 14:39
Osakidetzako garbiketako gehiengo sindikalak greba deialdi berria egin du apirilaren 26tik aurrerako
Hitzarmen kolektiboaren negoziazioak desblokeatu daitezela eskatzen dute. "Garbiketa azpikontratatzea erabaki zuenetik auzi hau Osakidetzaren ardura" dela adierazi diote sindikatuek.
2023/03/30 - 14:14
ESK-k bat egin du sindikatuek maiatzaren 18 eta 19rako Osakidetzan deitutako grebarekin
Greba deialdiarekin bat egin badu ere, bi egun gutxi direla uste du.
2023/03/20 - 14:40
Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu "gehiegizkoak" jarri dituela salatu dute Osakidetzako garbiketako langileek
LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuen esanetan, gutxieneko zerbitzuak handitu dituzte, % 50eraino. ELAk salatu duenez, bestalde, Osakidetzak aparteko garbiketa bat egiteko eskatu zuen ostiralean, greba eskubidea urratuta.
2023/03/16 - 20:15
LAB, UGT, CCOO eta ESKk beste bi asteko greba deitu dute Osakidetzako garbiketa zerbitzuan
Konkretuki, beharginak martxoaren 20tik apirilaren 2ra lanuztea egitera deitu dituzte. Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa zerbitzuko langileek bost urte daramatzate hitzarmenik gabe, eta elkarretaratzea egin dute gaur LHKren Bilboko egoitzaren aurrean.
2023/03/02 - 11:07
Osakidetzako garbiketa-azpikontratetako langileek Eusko Legebiltzarrera eraman dute euren protesta
Osakidetzako garbiketa-azpikontratetako langileek euren baldintzak osasun-zerbitzu publikoko langileekin homologatzea eskatzen dute. Aste honetan greban daude LAB, UGT, CC OO eta ESK sindikatuek deituta.
2023/02/27 - 07:53
Osakidetzako garbitzaileek greba egingo dute asteon
LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deitutako deialdia da. Emakumezko langileek bost urte daramatzate lan hitzarmenik gabe, eta Osakidetzako langileei ezartzen zaizkien baldintzak aplikatzea eskatzen dute.
2023/02/15 - 13:42
Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileek astebeteko greba egingo dute, LAB, UGT, CCOO eta ESK-k deituta
Astebeteko lanuztea otsailaren 27an hasi eta martxoaren 5ean amaituko da. Langileek bost urte daramatzate lan hitzarmenik gabe, eta Osakidetzako langileei ezartzen zaizkien baldintzak aplikatzea eskatzen dute.
2022/12/23 - 20:07
Fiskaltzak presoak aske geratzea geldiarazi ahal izango du gradu aldaketari helegitea jartzen badio
Hala, delitu larriengatik zigortutako presoak espetxetik atera edo hirugarren graduan uzteko erabakia bertan behera geratuko da auzitegiak errekurtsoari buruzko erabakia hartu arte.
2022/11/29 - 23:25
Arabako eta Gipuzkoako suhiltzaile izateko bitarteko hautagaien % 95ek ez dute azterketa gainditu
ESKk uste du deialdia "irregulartasun juridikoz beteta" egon zela. ELAk zehaztu du behin-behineko suhiltzaile "gehienak" plazarik gabe gera daitezkeela.
2022/11/24 - 21:46
ELAk irabazi ditu hauteskundeak Gasteizko Mercedes Benzen, UGT gaindituta
Gainera, joan den udan hitzarmena errefusatu zuen bloke sindikalak (ELA, LAB eta ESK) multinazionalaren zuzendaritzarekin sinatu zutenak (UGT, CCOO, Ekintza eta PIM) gainditu ditu.
2022/11/23 - 15:30
Sindikatuek greba eguna deitu dute azaroaren 28rako Correos posta zerbitzuan
Deitzaileen artean daude CGT, LAB, ESK, ELA, SiPcte, Intersindical Valenciana eta CNT sindikatuak.
2022/11/14 - 14:18
Pentsiodunek, sindikatuek eta askotariko eragileek bat egin dute azaroaren 19ko manifestazio deialdiarekin
Azaroaren 19ko manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Artiumetik Gasteizen, eta 17:30ean, Iruñeko Baluartetik, Donostiako Boulevard Zumarditik eta Bilboko Jesusen Bihotzetik.
2022/11/09 - 18:02
Bizkaiko metalgintzako sindikatuak "azkeneraino" joango dira FVEMek "immobilismoan" jarraitzen badu
CCOOk, LABek, UGTk, ESK-k, CGTk eta CNTk agerraldi bateratua egin dute Bilbon, azaroaren 28tik abenduaren 2ra bost eguneko grebarako deia egiteko.
2022/11/08 - 18:45
Bizkaiko metalgintzako sindikatuek beste bost greba egun deitu dituzte
Hain zuzen ere, azararen 28tik abenduaren 2ra egingo dituzte lanuzteak. ELAk ez du baztertzen greba mugagabea deitzea, eta deialdiak "xantaia" direla salatu du patronalak.
2022/11/02 - 16:15
Pertsona bat atxilotu dute Zamudion, Bizkaiko metalgintzaren grebaren harira
Horrez gain, lau pertsona identifikatu dituzte agenteek, horietako bat, ikertu gisa. Sindikatuek Ertzaintzaren "jarrera oldarkorra" salatu dute.
2022/10/28 - 16:17
Bizkaiko metalgintza grebaren jarraipena % 85ekoa izan da sindikatuen arabera, eta % 19koa, patronalaren ustez
Manifestazioak egin dituzte Barakaldon eta Basaurin; batetik, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta, eta bestetik, ELAk. Zubia igarota, asteazkenean, hilaren 2an, hirugarren greba eguna egingo dute.
2022/10/27 - 15:59
Bizkaiko metalgintzako grebak jarraipen "zabala" izan du, sindikatuen hitzetan; % 27koa patronalaren arabera
Batetik, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek eta bestetik, ELAk deituta, milaka langilek parte hartu dute eguerdian Iurretan eta Erandion egin dituzten manifestazioetan.
2022/10/17 - 20:00
Eskubide Sozialen Kartak azaroaren 19an "bizitzaren garestitzearen aurka" mobilizatzeko deia egin du
Azaroaren 19ko manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Artiumetik Gasteizen, eta 17:30ean Iruñeko Baluartetik, Donostiako Boulevard Zumarditik eta Bilboko Jesusen Bihotzetik.