Eskola kirola
2022/01/25 - 15:20
Eskola kiroleko lehiaketak, airean oraindik
Lehiaketen debekua hilaren 28an amaitzen da, baina neurriekin zer gertatuko den jakiteke, oraindik ez dago argi asteburuan txapelketarik egongo den. Aldundiek esan dute LABIren esanak jarraituko dituztela.
2022/01/19 - 14:43
Gipuzkoako eta Arabako aldundiek eskola kirolean lehiaketak baimentzetzeko eskatu dute
Harkaitz Millan Gipuzkoako Kirol diputatuak bat egin du federazioen eskaerarekin eta asteon bertan partidekin hasteko galdegin du. Arabako Aldundiak urtarrilaren 28tik aurrera egitea eskatuko dio Jaurlaritzari.
2022/01/17 - 18:18
Gipuzkoako 17 federaziok eskola kirol lehiaketen debekua "aste honetan bertan" altxatzea eskatu dute
Debekuarekin "erabateko desadostasuna" azaldu dute federazioek, "ulertezina" delako.
2022/01/11 - 12:49
Dagoeneko 1.350 irakasle bajan daude EAEn covid-19a dela eta
Hezkuntza sailburuak bajen kopurua gizartean, oro har, bizi dugun proportzio berean gertatzen ari dela azaldu du.
2022/01/09 - 13:36
Eskolara buelta EAEn, 5 eta 11 urte bitarteko adingabeen ia % 40 txertatuta daudelarik
6 urtetik gorako ikasle guztiek maskara erabili beharko dute, bai barrualdean, baita atsedenaldietan ere.
2022/01/07 - 15:31
Ez da Eskola Kiroleko lehiaketarik egongo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan urtarrilaren 28a arte
Goizean egindako bileran Eskola Kirolaren lehiaketarik ez egotea erabaki dute aldundiek, eskumena duten erakundeek.
2022/01/07 - 09:27
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe batzuetako haurrak ostiral honetan itzuli dira ikasgeletara
Hala ere, Hego Euskal Herriko haur gehienentzat astelehenean amaituko dira Gabonetako oporrak. Aurrez aurreko eskolak izango dituzte, baina osasun neurriak zorroztuta.
2022/01/06 - 15:34
Protokolo berriak bertan behera utzi ditu Eskola Kiroleko lehiaketak
Intzidentzia altuko egoeran ez da taldeen arteko lehiaketarik egingo, entrenamenduak bakarrik egongo dira. Erabakia, ordea, ez dagokio Hezkuntza Sailari, Foru Aldundiei baizik. Eta beraz, diputazioek izango dute azken hitza.
2021/09/08 - 12:56
Ikasturtea abiatu da Hego Euskal Herrian, iazko protokolo ia berarekin
Berrikuntzei dagokienez, eskolaz kanpoko ekintzak eta eskola kirola berreskuratuko dira hasieratik bertatik. Gainera, jada ez da beharrezkoa ikastetxeen atarian tenperatura hartzea.
2021/08/30 - 23:13
Eskola-kirola eta eskolaz kanpoko jarduerak itzuliko dira aurtengo ikasturtean
Eskola-kirola eta eskolaz kanpoko ekintzak itzuliko dira ikasturte berrian. Horrez gainera, egonaldiak egiteko aukera ere izango da aurten. Haurrek eta gurasoek pozarren hartu dute berria.
2021/08/30 - 16:35
Joan den ikasturteko neurriak mantenduko dituzte ikastetxeek
Eskolaz kanpoko jarduerak, eskola kirola eta barnetegiak, bueltan izango dira ikasturte berrian.
2021/07/23 - 14:48
Kirolean euskara sustatzeko plana aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Kirola funtsezkoa da, idatzian jaso dutenez, aisialdian eta eremu ez-formaletan euskara sustatzeko. Euskarazko harremanak bultzatu nahi ditu jokalari, entrenatzaile eta epaileen artean.
2021/06/12 - 18:43
Kirola eta haurren babesa bermatzeko graduondokoa jarri du martxan EHUk
Athletic Fundazioarekin batera garatutako ekimenean, entrenatzaileen formazioa ardatz gisa hartzen da, izan beharreko baloreak nabarmenduz.
2021/06/03 - 13:55
Euskadiko herritarren % 29k pandemia aurretik baino kirol gehiago egiten du orain
Kirol gehiago egiten dute herritarrek, batez ere aire librean eta bakarrik edo familian; behera egin dute instalakuntza itxietan eta modu antolatuan egiten diren jarduerek, kalte ekonomikoak ekarriz.
2021/03/09 - 15:43
Librea da mugikortasuna EAE barruan
Gauerdian sartu da indarrean dekretua. Urtarrilaren 13an ezarritako mugikortasun mugak altxatu dira, baita eremu gorrian dauden udalerrietan ere. Neurriak Aste Santuaren aurretik berrikusiko dira.
2021/02/16 - 16:10
Gasteizek eskola kirola berreskuratu du udal instalazioetan
Arabako hiriburuak kirol federatuko entrenamenduak eta lehiaketak ere berreskuratu ditu.
2021/02/12 - 15:25
Kirolari dagozkion neurri eta salbuespen berriak
Ondoko herrira joatea baimenduta egongo da aire librean kirola egiteko. Horrez gain, gorrian ez dagoen beste udalerri batera mugitu ahalko da eskola kiroleko entrenamenduetara joateko.
2021/02/11 - 16:10
EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari nola erantzun aztertzen ari da Jaurlaritza
Gobernuko zerbitzu juridikoek astelehenera arteko epea dute autoaren aurkako helegitea aurkezteko. Bestalde, "Bultza Kirola Euskadi" elkarteak dio LABIri itxarongo diola epaitegira jo aurretik.
2021/02/10 - 19:13
Eskola kirolaren aldeko plataformak epaitegien bidea har lezake
Eskola kirola ez dela kutsatze gunea uste dute eta LABIren aholku batzordeak gune gorrian dauden herrietan dagoen debekua altxatzeko esperantza dute.
2021/02/10 - 11:35
Tabernak eredu, eskola kirolak ez du baztertzen auzitegietara jotzea
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ostalaritza irekitzeko baimena eman duela jakin eta batera, helegitea aurkezteko aukera aztertzen hasi dira eskola kirolaz arduratzen diren profesionalak.