Ikasturtea abiatu da Hego Euskal Herrian, iazko protokolo ia berarekin
Bigarren urtez jarraian, pandemia izango da lege ikasturte honetan ere. Hezkuntza arduradunek apenas aldatu dute eskoletan covid-19ari aurre egiteko iaz prestatuko protokoloa. Ingurumari horretan abiatu da gaur 2021-2022 ikasturtea Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan. Hasiera ofiziala izan da, ikastoletan eta itunpeko ikastetxe batzuetan eskolak abiatuta zuten arren. Ipar Euskal Herrian, bestalde, ostegunean itzuli ziren ikasgeletara.
Eusko Jaurlaritzak ez du aldaketa handirik egin joan den ekainean onartutako protokoloan (aurreko ikasturtekoaren antzekoa). Iaz ez bezala, eskolaz kanpoko ekintzekin eta eskola kirolarekin hasiko da ikasturtea, baina bi kasuetan hezkuntza-etapa bakoitzerako ezarritako prebentzio-neurriak errespetatu beharko dira. Barnetegiek ere euren ohiko jarduerari ekin ahalko diote, aurreko ikasturtean itxita egon ondoren.
Halaber, aurrerantzean ez da beharrezkoa izango tenperatura hartzea ikastetxeen atarian, eta etxean bertan hartzea gomendatu dute.
Gainerakoan, aurtengo protokoloak iazkoaren oinarrizko irizpide berak izango ditu: segurtasun-distantzia mantentzea, eskuak maiz garbitzea, gelak aireztatzea, maskara erabiltzea (Haur Hezkuntzan salbu) eta kontaktuak mugatzea. Bestalde, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan lantaldeak osatu ahalko dira.
Zehazki, Lehen Hezkuntzan 4-5 kideko taldeak osatu ahalko dira; DBHn, berriz, 3-4 ikasleko taldeak osatuko dira 1. eta 2. mailan. Ildo horretatik, DBHko 3. eta 4. mailan eta gainerako hezkuntza-etapetan pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia gorde beharko da. Lantaldeek kide berberekin jarraituko dute, gutxienez 10 egun baino gehiagoko oporraldia izan arte.
12-15 urteko nerabeen txertaketa nahikoa aurreratuta dagoenez (horien % 80k dosi bat jaso dute), berrogeialdia dezente arintzea espero da; izan ere, pauta osoa dutenek ez dute egin beharko, nahiz eta positibo baten kontaktu estua izan. Gainerako kasuetan, bakartze protokolo berberak erabiliko dituzte.
Eskolaz kanpoko ekintzak Nafarroan, jardunaldi jarraitua "konpentsatzeko"
Foru Gobernuak ere ez du moldaketa aipagarririk egin iazko protokoloan; prebentzio, garbiketa eta higiene-neurri guztiak bere horretan utzi ditu, baita zentroak sektoreka antolatu ere. Ordutegi jarraitua izango da, gutxienez Gabonak arte, baina ikastetxeek eskolaz kanpoko jarduerak eskainiko dituzte, astean lau egunetan, urriaren 4tik aurrera. Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak astelehenean iragarri zuen neurria. Horren esanetan, "adingabeen garapen emozionala hobetu, kontziliazioa erraztu eta ekonomia suspertzen laguntzea" du helburu.
Ekintzok 90 minutuz eskainiko dituzte, 45 minutuko bi saiotan, eta, asko jota, 17:00etarako bukatuko dira.
Gurasoen elkarteak kritiko agertu dira, eta jardunaldi zatitua eskatu dute berriro. Diotenez, ez dute ulertzen zein alde dagoen jardunaldi zatituaren eta Hezkuntza Kontseilaritzak egindako proposamenen artean.
Halaber, Haur Hezkuntzan 20 ikasleren ratioari eutsi diote, baita gainerako hezkuntza-mailetan 2020-2021 ikasturtean hartutako neurriei ere. Gainera, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako talde guztiak bizikidetza-talde egonkortzat hartzen jarraituko dute, ikasleen mugikortasuna ikasgelan bermatzeko eta hala eskatzen duten hezkuntza-programak abian jartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.