ETA
2022/09/01 - 14:57
Alfonso Mentxaka ETAk 1991n hildako ertzaina omendu dute Sondikan
Mila Esker ertzainen elkarteak ekitaldia egin du Sondikako hilerrian. Alfonso Mentxaka 1991ko abuztuaren 31n hil zen, ETAren Bizkaia taldeko kideekin Bilbon izandako tiroketa batean jasandako zaurien ondorioz.
2022/09/01 - 12:38
ETAk hiltzen eta bahitzen zuen bitartean presoak hurbiltzea leporatu dio Pedro Sanchezek PPri
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du PPk terrorismoaren aurkako politikaren "erabilera faltsua eta lotsarik gabekoa" egiten duela, "ETA desagertu zela 11 urte pasa arren".
2022/08/31 - 22:20
ETAko 52 preso daude oraindik Euskal Herritik kanpoko kartzeletan
Urrunen dagoena Madrilen dago, 460 kilometrora. EAEn 137 preso daude edo egongo dira zigorra betetzen. Nafarroaren kasuan 9 dira.
2022/08/30 - 16:31
Eusko Jaurlaritzak biktima gisa aitortu ditu 1972an hildako ETAko bi kide
Giza eskubideen urraketen biktimak Joxe Benito Mujika 'Xenki' eta Mikel Martinez de Murgia 'Murgi' dira. Guardia Zibilak hil zituen biak, Lekeition (Bizkaia).
2022/08/29 - 14:53
PPk Manuel Indiano omendu du ETAk hil zuela 22 urte bete direnean
Zumarragan hildako zinegotziaren omenaldian parte hartu dute, besteak beste, Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak, Muriel Larrea Gipuzkoako PPko presidenteak, Borja Corominas Donostiako bozeramaileak eta Carmelo Barrio legebiltzarkideak.
2022/08/22 - 22:49
Frantziak Espainiaren esku utzi du Garikoitz Aspiazu, ETAk Bilbon egindako atentatu bategatik epaitu dezaten
ETAko buruzagi ohia Soto del Real espetxean egongo da, epaiketak irauten duen bitartean. Gehienez bi hilabetez izango da Espainian.
2022/08/17 - 16:34
Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua onartu die ETAko sei presori azken hilabetean
Horiekin, 23 dira Eusko Jaurlaritzak 2021eko urriaren 1ean Euskadiko espetxeen kudeaketaren eskumena bere gain hartu zuenetik emandako hirugarren graduak, espetxeetako tratamendu-batzordeen baimenarekin.
2022/08/17 - 14:28
ETAko presoak Euskal Herrira lekualdatzea aldarrikatuko dute Bilboko Aste Nagusian
Konpartsek eta Sarek deitutako mobilizazioak gainerako presoei aplikatzen zaizkien "baldintza berak" ezartzea ere eskatuko du.
2022/08/17 - 14:14
ETAko presoak euskal kartzeletara gerturatzea eskatzeko manifestazioa deitu dute Bilbon abuztuaren 26rako
Bilboko Konpartsek eta Sare Herritarrak "Etxera bidean gertu" manifestazioa antolatu dute abuztuaren 26an Bilboko Plaza Eliptikoan, presoen eta iheslarien egoera normaltzeko.
2022/08/07 - 15:41
"Salbuespeneko espetxe politikarekin amaitzeko" eskatu du Etxeratek 15 hondartzatan egindako mobilizazioetan
Elkarteko bozeramaileak salatu duenez, "6 presok bakarrik dituzte irteera baimenak 151k izan behar lituzketenean. Gainera, 27 pertsona bakarrik daude hirugarren graduan, 122 egon behar liratekeenean".
2022/08/06 - 21:01
ETAren zulo zahar bat litzatekeena aurkitu dute Frantzia hegoaldean
Baserritar baten "amonio nitratoa" idatzita zeramatzaten bost bidoi aurkitu zituen kasualitatez, Akozen (Aspeko harana), Iparraldetik gertu.
2022/08/05 - 23:09
Itziar Moreno Martinez ETAko presoa Espainiaratu du Frantziak
Moreno 15 urteko espetxe-zigorrera kondenatu zuten 2016an, Oier Gomez Mielgorekin batera, 2011n jendarme bat hiltzen saiatzeagatik.
2022/08/03 - 20:54
Patxi Lopez: 'Ona litzateke 90eko hamarkadan ETAko komandoak atxilotzen lagundu zutenen izenak argitaratzea?'
Patxi Lópezek esan du ez duela batere kezkatzen GALeko dokumentuak desklasifikatzeak, baina zalantzan jarri du ETAko kideak atxilotu zituzten agenteen berri ematea.
2022/08/02 - 18:45
ETAko 12 preso lekualdatu dituzte Hego Euskal Herriko kartzeletara
Diego Ugarte Lopez de Arcaute, Iurgi Garitagoitia, Juan Carlos Besance, Zigor Bravo Saez de Urabain, Alicia Lucia Saez de la Cuesta, Mikel Xabier Ayensa, Aitor Garcia Aliaga, Manex Zubiaga, Itziar Alberdi, Juan Jesus Narvaez Goñi eta Iñigo Vallejo dira euskal espetxeetara hurbildutako presoak.
2022/07/29 - 13:53
Erakundeek, senideek eta lagunek Juan Mari Jauregi ekarri dute gogora, hil egin zutenetik 22 urte bete direla
Ekitaldian lore-eskaintza eta elkarretaratze isila egin dituzte. Jauregi, 1994tik 1996ra Gipuzkoako gobernadore zibila bera, 2000n hil egin zuen ETAk. Ekitaldia Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin dute.
2022/07/28 - 14:57
ETAko sei buruzagi ohi inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Santa Pola kuartelaren aurkako atentatuagatik
Martxoan, Manuel Garcia Castellon epaileak atentatuaren sumarioa ireki zuen berriro. Orain, ikertu gisa zitatu ditu sei pertsona.
2022/07/23 - 23:43
1.700 ekintzailek baino gehiagok parte hartu dute Ipar Euskal Herria "blokeatzeko" mobilizazioetan
Prefeturak debekatu egin ditu Jakes Esnal eta Ion Parot ETAko presoak askatzea eskatzeko gaurko Ipar Euskal Herria blokeatzeko mobilizazioak. Horietan 26 pertsona atxilotu dituzte, eta dagoeneko aske dira, kargupean.
2022/07/22 - 18:30
Prefeturak debekatu egin ditu Jakes Esnal eta Ion Parot ETAko presoak askatzea eskatzeko deitutako blokeoak
Bakegileek Ipar Euskal Herrian errepideak, trenbideak eta beste hainbat azpiegitura blokeatzeko deia egin zuten, eta aurreratu dute eutsi egingo diotela deialdiari.
2022/07/21 - 20:46
ETAko 11 preso Euskal Herriko kartzeletara lekualdatu dituzte
Terrorismoaren Biktimen Elkartearen arabera, lekualdaketa horiek "Sanchezek Bilduri bere Memoria Demokratikoaren legea onartzearen ordain gisa emandako saria" dira.
2022/07/13 - 17:17
Ezkerreko neurrietan askoz haratago joateko eskatu dio EH Bilduk Pedro Sanchezi
Bestalde, Nazioaren egoerari buruzko Eztabaidan, Mertxe Aizpuruak biktimen mina deitoratu du, baina politikoki ez erabiltzeko eskatu du.