Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Consuelo Ordoñez: "Lotsagarria da biktimak erabiltzea politika egiteko"

Covite terrorismoaren biktimen elkarteko presidentearen hitzetan, Alderdi Popularreko politikariak "ziniko hutsak" dira. "ETA inoiz baino hobeto egon da PPren gobernuekin. Izan ere, Zapaterok ETArekin negoziatu zuen, baina Rajoy izan zen negoziatutako guztia bete zuena".
Consuelo Ordoñez Coviteren presidentea.
Consuelo Ordoñez Coviteren presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

ETAko 13 preso Euskal Herriko kartzeletara hurbildu behar dituztela eta, alderdi politiko batzuek —PP kasu— egindako kritikak estu hartu ditu Consuelo Ordoñez terrorismoaren biktimen elkarteko presidenteak. Horren hitzetan, "lotsagarria da biktimen izenean hitz egitea; 3.842 gara, eta eurek alderdikoak diren lau biktima baino ez dituzte ezagutzen".

Radio Euskadiko eta Radio Vitoriako "Ganbara" saioan egin dioten elkarrizketan, Alderdi Popularrekoak "ziniko hutsak" direla esan du Ordoñezek. Azpimarratu duenez, "ETA inoiz baino hobeto egon da PPren gobernuekin. Izan ere, Zapaterok ETArekin negoziatu zuen, baina Rajoy izan zen negoziatutako guztia bete zuena". Are gehiago, Juan Ignacio Zoido PPko Barne ministroarekin izandako bileran batean hark aitortutakoa gogora ekarri du. "Bilera tenkatu batean, oso modu txarrean eta kopetilun onartu zidan espetxeen eskumena adostu zuela EAJrekin Estatuko Aurrekontu Orokorrei babesa ematearen truke". 

Ordoñezen esanetan, bera "oso lasai" dago Javier Garcia Gaztelu presoa eta Gregorio anaiaren hiltzaileetako bat EAEko kartzela batean egongo delako. "Garrantzitsuena ez da zigorra non betetzen duten, baizik eta betetzen dituztela", erantsi du. Nabarmendu duenez, berak ez du "inoiz" presoen hurbilketa kritikatu eta "Auzitegi Nazionaleko epaile batek" erabakitzen duela noiz betetzen duten zigorra, "ez Espainiako Gobernuak, ez Jaurlaritzak". 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X