ETA
2025/05/06 - 15:53
Iruñeko Udalak Tomas Caballero zinegotzia oroitu du bere hilketaren 27. urteurrenean
Iruñeko hilerrian eguerdian egindako omenaldian loreak jarri dituzte haren hilobian. UPN alderdiko zinegotzia zen Tomas Caballero ETAk hil zuenean. Udaletxera joateko autoa hartu zuenean bi tiro eman zizkioten buruan.
2025/04/30 - 16:07
La Cumbre jauregia Donostiako Udalaren esku ahalik eta azkarren uzteko eskatu du udalbatzak
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Donostiak Espainiako Gobernuari eskatu diote ahalik eta azkarren egin ditzala jauregia udalaren esku uzteko izapideak. PPk, ordea, aurka bozkatu du.
2025/04/10 - 16:21
Gogora Institutuak ETAren biktimen eta 400 ikasle baino gehiagoren arteko topaketa antolatu du BECen
Gogora institutuak 400 gazte bildu ditu BECen, ETAren biktimekin batera, ezker abertzaleak Oldartzen estrategia onartu zuenetik 30 urte betetzen diren honetan.
2025/04/08 - 14:45
ETAko 58 presok zigorra erregimen irekian betetzeko aukera izatea eskatuko du Sarek, maiatzean
Sarek mobilizazioa antolatuko du Lesaka eta Iruñea artean, maiatzaren 17an eta 18an, oraindik espetxean dauden 58 presoek zigorra erregimen irekian amai dezaten eskatzeko.
2025/03/23 - 15:22
Gipuzkoako sozialistek Juan Priede ETAk hildako zinegotzia gogoratu dute Orioko hilerrian
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak salatu duenez, ETAren hilketarik ankerrenetakoa izan zen. Denis Itxaso eta Maria Jesus San Jose sailburu sozialistak ere izan dira ekitaldian.
2025/03/13 - 10:39
Alain Lopez de la Calle: 'Atzera begiratu eta deseroso sentitzen denak badu arduratzeko arrazoirik'
Jose Luis Lopez de la Calle kazetariaren semearen hitzetan, atzera begiratu eta deseroso sentitzen denak badu arduratzeko arrazoirik. De la Calle diktadura garaian kartzelan egon zen, militantzia politikoagatik. Alain semeak hilketa aurreko giroa eta familiari egindako erasoak kontatu ditu.
2025/03/13 - 10:29
Ibai Uribe: 'Amari eskutik heldu eta aurrera aterako ginela esan nion'
Mikel Uriberen semea da Ibai. Leaburun, elkartean lagunekin afaltzera zihoala hil zuen ETAk. Ertzaina zen, Ikerketa Burua. 13 urte zituen orduan Ibaik, eta seme bakarra zen. Amak eta biek egin behar izan zioten aurre hutsune horri, eta horregatik amarentzako esker hitzak izan ditu.
2025/03/13 - 10:18
Maria Jauregi: 'Amorrua ematen dit biktima guztien izenean hitz egiteak, biktima bakoitza ezberdina delako'
Juan Mari Jauregiren alaba da Maria. 2000. urteko uztailean hil zuen ETAk aita. Mariak defendatu du "biktimak" ezin direla kolektibo homogeneotzat hartu, bakoitzak bere iritzia duelako. Berak eta amak, Maixabel Lasak, elkarrizketaren eta bergizarteratzearen alde egin dute beti.
2025/03/09 - 17:12
ETAk duela 24 urte hil zuen Iñaki Totorika agentea omendu du Hernanin Ertzaintzak
Haren omenez jarritako monolitoaren eta plakaren alboan egin diote gorazarre, lore-eskaintza batekin, eta minutu bateko isilunea gordeta.
2025/03/08 - 14:46
Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzia gogoratu dute Arrasaten
Ekitaldian, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak EH Bilduko alkateari esan dio badela garaia biktimen kontrako pankarta iraingarriak jartzen dituztenei kargu hartzeko.
2025/03/08 - 00:04
Balbino Saenz Olarra, zigorrak zenbatzeko lege berria aplikatzen zaion ETAko lehen presoa
Sarek pozik hartu du Auzitegi Nazionalaren ebazpena, baina urrian onartutako legea "motel" aplikatzen ari dela deitoratu du.
2025/03/05 - 10:38
Miguel Angel Blancoren hilketaren auzia berriro irekitzearen aurka agertu da Fiskaltza
Fiskaltzak eskatu du PPk eta Dignidad y Justicia (DyJ) elkarteak eta Villacisneros Fundazioak egindako herri-akusazioek aurkeztutako helegiteak ez onartzea.
2025/02/22 - 15:21
Jorge Diez bizkartzainaren amak omenalditik erretiratzeko eskatu die EH Bilduko ordezkariei
Komunikabideek gertatutakoari buruz galdetu diotenean, Diezen amak uko egin dio adierazpenik egiteari.
2025/02/22 - 15:11
Lore-eskaintzan parte hartu izana aurpegiratu die Jorge Diezen amak EH Bilduko ordezkariei
Loreak jartzeko ilaran zirela, Jorge Diezen ama, Begoña Elorza, haiengana hurbildu da, eta bertatik erretiratzeko eskatu die keinuen bidez. Une horretan, EH Bilduko ordezkariek ilaratik aldentzea erabaki dute, eta azkenean ez dituzte loreak utzi.
2025/02/22 - 15:08
Fernando Buesa eta Jorge Diez omendu dituzte ETAk hil zitueneko 25. urteurrenean
2000ko otsailaren 22tik urtero bezala, senideak, lankide ohiak, erakundeetako ordezkariak eta herritarrak Gasteizko Askatasunaren Lorategietan bildu dira, bien oroimenezko monolitoaren ondoan, lore-eskaintza egiteko.
2025/02/22 - 15:00
Fernando Buesa eta Jorge Diezen hilketa: gizartea eta politika mundua goitik behera astindu zuen atentatua
Egun hura eta hurrengoak bertatik bertara bizi izan zituzten bi pertsonarekin izan gara: Mari Karmen Garmendia (Kultura sailburua zen orduan) eta Javier Rojo (Buesaren alderdikidea eta laguna).
2025/02/22 - 14:35
Lore-eskaintza jendetsua Fernando Buesa eta Jorge Diezi, haien erailketatik 25 urtera
ETAk hil zituenetik 25 urtera, haien senide, lagun eta erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariek lore-eskaintza egin diete Gasteizen. Rocio Vitero eta Pello Otxandiano (EH Bildu) ere han ziren, baina loreak jartzeko ilaran zain zeudenean, handik joateko keinuak egin dizkie Diezen amak.
2025/02/22 - 13:29
Balio etikoen erreferente izan daitezen eskatu die Fernando Buesaren alabak politikariei
25 urte bete dira ETAk Fernando Buesa buruzagi sozialista eta haren bizkartzain Jorge Diez hil zituela. Marta Fernando Buesaren alabaren hitzetan, politikariei dagokie euskal gizartean gertatutakoa belaunaldi berriei helaraztea.
2025/02/22 - 11:38
Tramitera onartu dituzte Mugica eta Letamendiren kasuekin lotuta Giza Eskubideen Behatokiak jarritako kereilak
Horregatik, iritzi diote onarpen horiek, "salbuespenezkoak badira ere", egungo bunker judiziala pitzatzen hasi direla, eta "gure tesia berresten dugu, hau da, egitate horiek zalantzarik gabe gizateriaren aurkako krimenak direla".
2025/02/17 - 14:13
Valentin Lasartek ez du gogoratzen nork agindu zuen Ordoñez hiltzea
Francisco de Jorge Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu du lekuko gisa, ETAko bost buruzagi ohi hilketa terroristagatik auzipetu dituzten auzian, zinegotziaren aurkako atentatua egiteko agindua eman omen zuelako.