ETA
Albiste izango dira: 50 urte Pertur desagertu zenetik, abisu horia Araban eta Nafarroan eta Euskal Encounter hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Giza Eskubideen Behatokiaren txosten batek Estatuko aparatuak lotu ditu Perturren desagerpenarekin
40 orrialdeko txosten baten bidez, ondorioztatzen du Perturren desagerpena Estatuko aparatu polizial edo parapolizialen operazio baten ondorio izan zela, eta haren ingurune politikotik etorritako lankidetza batek erraztu zuela.
"Pertur auzia" podcasta aurkeztu dute, ETA politiko-militarreko buruzagiaren desagerpenaren 50. urteurrenean
ETA politiko-militarreko buruzagi Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' desagertu zenetik 50 urte beteko dira datorren astean. Urteurrenaren harira, "Pertur auzia" izeneko hiru ataleko podcasta aurkeztu dute Terrorismoaren Biktimen Memorialaren Zentroak eta Gogorak elkarlanean. Egitasmoaren helburua da kasua eta biktimen testigantzak gizartera hurbiltzea, bereziki gazteen artean memoria kritikoa sustatzeko. Haren desagerpena oraindik argitu gabe dago, eta ikerketak talde parapolizialen nahiz ETAren beraren balizko erantzukizuna aipatu izan du.
PPk Miguel Angel Blanco oroitu du
Alderdi Popularrak omenaldia egin dio Miguel Angel Blanco zinegotziari Ermuan, ETAk hil zuela 29 urte betetzen direnean. Bertan izan dira Mari Mar Blanco arreba, Javier de Andres Euskadiko popularren presidentea eta Cuca Gamarra alderdiko idazkariordea. Gamarrak salatu du Pedro Sanchezek EH Bilduren botoei esker eusten diola botereari. Eta iragarri du PP gobernura iristen denean Espetxeetako legea aldatuko duela ETAko presoak etxera ez ekartzeko.
Ermuko Udalak Miguel Angel Blancori egindako omenaldian ahanzturan ez erortzearen alde egin du
29 urte dira ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuela, euskal gizartean sekulako astindua eman zuen gertaera. Gaur bere jaioterrian, Ermuan, omenaldia eskaini diote, eta mezu bat zabaldu horrelako gertaerak ahanzturan ez geratzeko.
ETAk Santiago Oleaga hil ondoren, "El Diario Vasco"ren hurrengo eguneko alea kaleratzea lortu zuen lantaldeak
2001eko maiatzaren 24an, ETAk Santiago Oleaga hil zuen, El Diario Vasco egunkariko finantza-zuzendaria. Hurrengo eguneko alea kaleratzea ahalbidetu zuen taldeko kideak izan ziren Jose Gabriel Mujika eta Alberto Surio. DVko langileek Euskadiko lankide eta erakundeen elkartasuna jaso zuten.
José Luis López de Lacalle kazetaria omendu dute haren hilketaren 26. urteurrenean
Andoaingo PSE-EEk antolatutako ekitaldian, frankismoaren aurkako militante sozialista historikoa omendu dute. Jose Luis Lopez de Lacalle 2000. urtean tirokatu zuen ETAk, etxeko atarian, egunkariak erostetik zetorrenean.
Fiskaltzak ETAko buruzagi ohi Marisol Iparragirreri emandako erdi-askatasuneko erregimenaren aurka egin du
Fiskaltzak Espetxe Araudiaren 100.2 artikuluaren aplikazioa berrikusteko eskatu du; txostenak, baina, ez du Eusko Jaurlaritzaren erabakia eten.
Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera
Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta, hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.
Isaias Carrasco omendu dute Arrasaten, ETAk hil zuela 18 urte bete direnean
Biolentzia eta demokrazia bateragarri zirela pentsatu zutenei ibilbide etikoa burutzeko eskatu die Eneko Anduezak. PSE-EEko kideak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta EH Bilduko zenbait kargudun izan dira omenaldian, Isaias Carrascoren ingurukoekin batera.
Buesa eta Diez gogoratu dituzte gaur Gasteizen senideek, ertzainek eta erakunde eta alderdietako kideek
ETAk duela 26 urte hil zituen politikari sozialista eta Jorge Diez bizkartzaina. Urtero legez, lore eskaintza egin dute bien omenez jarritako monolitoan. Haien senide eta lagunez gain, ordezkaritza instituzional eta politiko zabala izan da ekitaldian.
Gaur 25 urte dira ETAk Josu Leonet eta Jose Angel Santos Donostiako Elektrako langileak hil zituela
Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaile polemikoa hil da, 73 urte zituela
Besteak beste, Bateragune auzian eta 18/98 makroepaiketan egin zen ezagun. 30 urte luzeko ibilbidean, ETAko kide zirelakoan epaitutako akusatu batzuekin izandako aurrez aurrekoengatik eta inpartzialtasun faltagatik egin zen mediatiko Murillo.
GEBehatokiak Nazio Batuen Erakundera eraman du Iratxe Sorzabalen kasua
Euskal erakundeak CEDAW Emakumearen aurkako Diskriminazioa Ezabatzeko Nazio Batuen Erakundearen Batzordeari eskatu dio “tortura delituaren preskribaezintasuna berariaz jaso dadila nazioarteko betebehar eta konpromiso gisa”.
"ETAk inposatu nahi izan zuen Euskaditik oso urrun gaudela ikustea da Txerokiren porrot moral handia"
Eusko Jaurlaritzak erdi-askatasun erregimena eman dio Txerokiri, eta astelehenetik ostiralera espetxetik aterako da Garikoitz Aspiazu ETAko buruzagi ohia, eta horren gainean iritzia eman du Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak.
Garikoitz Aspiazu 'Txeroki' ETAko buruzagi ohia astelehenetik ostiralera aterako da espetxetik
2008an atxilotu zuten Frantzian, eta 400 urtetik gorako zigorra betetzen ari da hainbat atentaturengatik. 2024an, Frantziako Lannemezango espetxetik Martuteneko espetxera eraman zuten.
Salbuespen legea eta Fiskaltzaren helegiteak amaitzeko ordua dela dio Sarek
Lanean jarraituko dute ETAko presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitzeko. Bilbon egindako manifestazio jendetsuaren biharamunean, aldaketak eskatu dituzte berriro ere arlo politikoan eta judizialean.
ETAko presoen aldeko ekintzak izan direla Gabonetan salatu du Covitek
Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak bere sare sozialetan zabaldu dituen hainbat mezutan kritikatu duenez, "ezker abertzaleak -Sortuk eta EH Bilduk- eta bere sateliteek, Sarek kasu, zigorgabetasun handiagoa eskatzen jarraitzen dute ETAkide guztientzat".
'Txiki' eta Otaegiren senideek pozik eta eskertuta hartu dute aitortzaren berria
EITBk Mikel Paredesekin -Txiki-ren anaia- eta Mertxe Urtuzagarekin -Otaegiren lehengusina- hitz egin du. Lehendabizi, biktimen gurasoekin oroitu dira, aitortza jaso aurretik hil baitziren. Ondoren, eskerrak eman nahi izan dizkiete urte hauetan alboan izan dituztenei, batik bat, Juanjo Alvarez abokatu eta katedradunari, aitortza-prozesuan egindako lanagatik.