Euskal eskola publikoa
2021/10/11 - 12:55
Pilar Garrido: "Itunpekoak erantzukidea izan behar du, orain ez da"
Ahal Duguren koordinatzaile nagusiak azaldu du oraindik ez dutela Hezkuntza Sailaren deirik jaso "hain garrantzitsua den" Hezkuntza legea negoziatzeko.
2021/10/11 - 09:56
Indarrean sartu da EAEko hezkuntza arloko osasun protokolo berria
6-12 urteko haurrek beti eraman beharko dute maskara ikastetxean, baina DBH eta Batxilergoko ikasleek (12 urtetik gora) kendu ahalko dute aire zabalean besteekiko 1,5 metroko distantzia gorde ahal bada edo "kanpoaldean jarduera fisiko bizia" egiten ari badira.
2021/10/08 - 13:38
6-12 urteko haurrek beti eraman beharko dute maskara EAEko ikastetxeetan
DBH eta Batxilergoko ikasleek (12 urtetik gora) musukoa kendu ahalko dute aire zabalean besteekiko 1,5 metroko distantzia egotekotan, edota "kanpoaldean jarduera fisiko bizia" egiten duten kasuetan.
2021/10/06 - 16:20
Astelehenetik aurrera ikastetxeetan ere neurriak malgutuko dira
Gizartean bezalaxe, musukoa erabili beharko dute ikasleek ere barrualdetan, baina beste hainbat egoera aldatu egingo zaizkie, herritarron egunerokoan aldatuko diren moduan.
2021/10/06 - 13:58
Jaurlaritzak asteon eguneratuko du eskoletako osasun protokoloa
Jonan Fernandez LABI teknikoaren koordinatzaileak egin du iragarpena, eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak gero zehaztu du neurri berriak "astelehenetik aurrera" aplikatuko dituztela.
2021/10/06 - 13:36
Hezkuntza Sailak protokolo berri bat bidaliko die ikastetxeei aste honetan, astelehenetik aurrera aplikatzeko
Jokin Bildarratz sailburuak azaldu duenez, neurri berriak dagoeneko nahiko zehaztuta daude eta "gizarterako dauden neurrien antzekoak izango dira".
2021/09/09 - 11:45
Jokin Bildarratzen ustez, Oyarzabalen hitzek ''ez dute komentario gehiagorik merezi''
Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, euskal irakasleek eta ikastetxeek "lan zoragarria egiten dute egunero".
2021/09/08 - 12:56
Ikasturtea abiatu da Hego Euskal Herrian, iazko protokolo ia berarekin
Berrikuntzei dagokienez, eskolaz kanpoko ekintzak eta eskola kirola berreskuratuko dira hasieratik bertatik. Gainera, jada ez da beharrezkoa ikastetxeen atarian tenperatura hartzea.
2021/09/08 - 11:50
Milaka ikasle gaur itzuli dira ikasgeletara Hego Euskal Herrian
Iaz ez bezala, eskolaz kanpoko ekintzekin eta eskola kirolarekin hasiko da ikasturtea, baina bi kasuetan hezkuntza-etapa bakoitzerako ezarritako prebentzio-neurriak errespetatu beharko dira.
2021/08/30 - 14:24
Gela izango da burbuila taldea bai Haur Hezkuntzan eta baita Lehen Hezkuntzan ere
Bildarratz sailburuak azaldu duenez, Haur Hezkuntzako ikasleek ez dute musukorik eraman beharko gelan, baina bai Lehen Hezkuntzakoek.
2021/08/09 - 22:03
Nolakoa izango da 2021-2022 ikasturtearen hasiera?
Espainiako Gobernuak presentzialtasunaren alde egin du datorren ikasturteko ardatz nagusi gisa, eta pozik hartu du belaunaldi gazteenen txertaketan izan den aurrerapena.
2021/06/16 - 21:53
Irakasleek koronabirusaren ikasturtean egindako esfortzua aintzatetsi du Urkulluk
Los sindicatos Steilas, LAB, ELA y CCOO, por su parte, han denunciado el "intento de maquillaje" del Gobierno Vasco y han reclamado más recursos.
2021/05/20 - 01:19
DBHko eta Batxilergoko ikasleak txertatzea aztertzen ari dira Hezkuntza arduradunak
Bestalde, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak iragarri du Eusko Jaurlaritzak antolaketa propioa egingo duela datorren ikasturterako.
2021/05/18 - 15:09
2021eko Euskal Eskola Publikoaren Jaia bertan behera geratu da
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak eman du erabakiaren berri, eta egungo osasun egoerak "arduraz jokatzea" eskatzen duela adierazi du.
2021/05/13 - 12:39
"Egoera hobetu arren, 2021-22 ikasturtea planifikatzeko egoera okerrenean jarriko gara"
Hezkuntza sailburuak zuhurtzia eskatu du datorren urteko ikasturteari begira: "Suposatzen dugu irailean hobeto egongo garela, baina planifikazioa egiteko egoera okerrenean jarriko gara".
2021/05/07 - 16:44
EAEko ikastetxe publikoetan martxan jarri dute bullyingaren aurkako Bizikas ekimena
Ikastetxeetan elkarbizitza positiboa bultzatu eta, batez ere, eskola jazarpena ekiditea da ekimenaren helburua. Otxandioko eskolan, murgilduta daude proiektu honetan.
2021/05/03 - 14:23
Iazko ikasturtean 100 jazarpen kasu atzeman zituzten EAEn, % 25 sare sozialen bidez
Gehien gertatzen diren eraso motak honako hauek dira: hitzezko erasoak, bazterketa edo marjinazio soziala, edo eraso fisikoa. Ziberbullyinga zortzi puntu hazi da hiru urtetan.
2021/04/18 - 22:51
Bildarratz: “Irakasle gehientsuak datozen asteetan txertatuta egongo dira”
Koronabirusak hezkuntzan izan duen eraginaz aritu da Jokin Bildarratz sailburua. Aurrez aurreko eskolen aldeko apustua erabaki zuzena izan dela azaldu du.
2021/04/09 - 13:55
Astelehenean irekiko dute Bilboko haur-eskoletan izena emateko epea, 661 plazarekin
2 urtera arteko eskola publiko horietan izena eman nahi duten familiek 'online' ere egin dezakete haurreskolak.eus webgunean.
2021/03/09 - 15:41
Bastida izan zen eskolak ixten lehena, eta berehala Gasteizek jarraitu zion
2020ko martxoaren 9an oraindik ezer gutxi genekien pandemiari buruz, baina Bastida izan zen ateak itxi behar izan zituen Estatuko lehen zentroa.